Enpresen Egoera Finantzarioak: Egonkortasuna eta Desorekak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,11 KB
Egoera Finantzarioak
Aktibo eta pasiboko ondare-multzoen arteko korrelazioak orekatua izan behar duela kontuan hartuta, enpresaren egoera finantzario optimoa bi baldintza hauek betetzen direnean lortzen da:
- Enpresak ahalik eta errendimendu handiena ateratzen badie egitura ekonomikoan inbertitu diren finantza-baliabideei.
- Bere gain hartutako ordainketa-konpromisoei eta betebeharrei aurreikusitako epeetan aurre egingo zaiela bermatuz.
Enpresa baten ondareak izan ditzakeen egoera nagusiak hauek dira:
Erabateko Egonkortasun Finantzarioa
Aktibo ez-korrontea eta aktibo korrontea baliabide propioekin finantzatuta daude, eta ez dago pasiborik, ez baitago itzuli beharreko pasiborik: AezK + AK = BP; Pasiboa = 0.
Erabateko egonkortasun finantzarioa enpresaren jarduera hasi aurretik izan ohi da, enpresa sortzeko edo eratzeko unean.
Egonkortasun Finantzario Arrunta
Egoera ideala da. Ondare garbiak eta pasibo ez-korronteak finantzatzen dituzte aktibo ez-korrontea eta kapital korrontea: MF = AK - PK; AK > PK → MF > 0.
Maniobra-funtsean, tamaina egokia da enpresaren premietarako eta jarduera-sektoreko ezaugarrietarako. Kontuan hartu behar da nolako enpresa den, zer jarduera duen eta zein diren ordaintzeko eta kobratzeko batez besteko epeak.
Ordainketa-etendurako Egoera (Maniobra Funts Negatiboa)
Epe laburreko desoreka finantzarioa da. Ordainketa-etendurako egoeran dagoen enpresa batek epe laburreko likidezia-arazoak izaten ditu. Egoera horretatik irten daiteke, finantzaketa iraunkorra edo epe luzekoa handituz, epe laburrerako ordainketa-ahalmena berreskuratu arte.
Ordainketa-etendura prozedura judiziala da, eta enpresak porrot-adierazpena egin behar izatea saihestea du helburu, hartzekodunekiko zorretarako luzamenduak edo beherapenak adostuz. Aktiboa pasiboa baino handiagoa izanda ere zorrei aurre egiteko zailtasunak dituzten enpresek eskatu ohi dute ordainketa-etendura.
Epe Luzerako Desoreka Finantzarioa
Desegonkortasun finantzarioko egoera da, kaudimen-arazoek eragina. Enpresa deskapitalizatuta dagoelako eta finantzaketa osoa pasibokoa delako gertatzen da. Enpresak aktibo osoa likidatu beharko luke zorpetzeagatiko ordainketa-betebeharrei aurre egiteko. Porrot-egoeran egoteko zorian dago.
Porrot-egoera
Enpresa guztiz deskapitalizatuta dagoelako gertatzen da, pasiboaren zati bat inolako errendimendurik ematen ez duen alegiazko aktibo bat finantzatzeko erabili delako. Kapitala ez izateaz gain, metatutako galeren ondorioz, ondare garbia negatiboa da. Balantzean, galerak pasiboan jasotzen dira, zeinu negatiboz. Egoera hori konpontzeko neurriak ez baitira erraz aplikatzekoak: kapitala handitzea, hartzekodunekiko zorrak birnegoziatzea eta enpresaren jarduera berrikustea.
Porrota nahitaez betetzeko prozedura judiziala da, enpresa behin betiko kaudimen-gabezia egoeran egoteagatik egiten dena. Prozedura judizial horren xedea enpresa-ondarea likidatzea da, hartzekodunekiko zorrei aurre egiteko.