Marketina: Funtzioak, Azterketak eta Kontzeptuak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,91 KB
Merkratze Arloa eta Marketinaren Funtzioak
Merkratze-arloa merkaturatze funtzioa da: enpresak ekoizten dituen ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzaileengana heltzeko egin behar diren jarduera guztiak hartzen ditu barne.
Marketina: Politika Komertzialaren Diseinua
Marketinak enpresaren politika komertziala diseinatzen du. Merkatuan hautemandako premiak betetzen saiatzen da, marketinaren filosofia errealitate bihurtzeko jardueren multzoa garatuz. Hau da, produktua, prezioa, sustapena eta banaketa kontuan hartzen ditu.
Salmentak eta Banaketa
Salmentak zuzeneko salmenta eta banaketa-kanalekin duen harremana antolatzen du.
Merkatu Azterketa: Informazio Baliagarria
Merkatu azterketak informazio baliagarria ematen du, zuzendaritzak bere politika finkatu dezan. Lehiakideei eta kontsumitzaileei buruzko informazioa biltzen du.
Marketinaren Bilakaera Historikoa
- 1800-1930: Produktua helburu nagusia.
- 1930-1950: Salmentak helburu nagusia.
- 1950-1960: Marketinaren sorrera.
- 1980tik aurrera: Gizarte erantzunkizuna eta gizartea helburu nagusi.
Merkatuaren Definizioa eta Analisia
Merkatua: Premia eta Eskaintza
Merkatua premiak dituzten eta premia horiek eskaintzaile bati produktu bat erosiz bete nahi dituzten pertsonen edo enpresen multzoa da.
Eskari Osoa eta Merkatu Kuota
- Eskari osoa: Kontsumitzaileek aldi jakin batean egiten dituzten erosketa guztiak dira.
- Merkatu kuota: Salmenta osoaren zer proportzio dagokion enpresa bati.
Merkatu Azterketaren Faseak
- Azterketa ereduaren helburua zehaztea.
- Azterketa eredua diseinatzea:
- Enpresaren barne-informazioa.
- Aurrez argitaratutako datuak.
- Enpresaz kanpo egindako ikerketak.
- Datuak bildu:
- Lehen mailako datuak.
- Bigarren mailako datuak.
- Datuak sailkatu eta egituratu.
- Datuak analizatu eta interpretatu.
- Emaitzak aurkeztu:
- Arazoen analisia.
- Metodologiaren analisia.
- Emaitza teknikoak.
- Ondorioak.
Datuak Jasotzeko Teknikak
Inkestak, behaketa, esperimentazioa.
Lehiakideak
Merkatu berean produktu bera ekoizten duten edo zerbitzu bera ematen duten enpresei deritze lehiakide.
Kontsumitzailearen Portaera eta Segmentazioa
Kontsumitzailearen Portaera
Pertsonak ondasunak eta zerbitzuak lortzearekin, erabiltzearekin eta kontsumitzearekin zuzenean lotuta egiten dituen ekintzei deritzo kontsumitzailearen portaera.
Merkatu Segmentazioa
Ondasun edo zerbitzu jakin baten aurrean antzeko portaera duten kontsumitzaile taldeak identifikatzea da merkatu segmentazioa. Irizpideak: geografikoak, demografikoak, psikografikoak, sozioekonomikoak, jokabidea.
Produktuen Kokapena Merkatuan
Produktua helburu duten subjektuek produktu horri buruz duten irudia da, lehiakideen produktuekin alderatuz.
Produktua, Prezioa eta Sustapena
Produktua: Premia Baten Asentzailea
Erosi nahi den oro da, kontsumitzailearen premia bat betetzen duen oro.
Marka: Identifikazio Bide
Enpresak ekoizten dituen ondasunak eta zerbitzuak identifikatzea xede duena da marka.
Bizitza Zikloa
Produktu baten bizitza aztertzea oso garrantzitsua da zer etapatan dagoen jakiteko eta horri dagokion marketin politika egokiena aplikatzeko.
Prezioa: Truke Balioa
Ondasun edo zerbitzu jakin baten erosleak, eskuratutakoaren truke, saltzaileari ematen dion diru kantitatea da prezioa.
Eskariaren Prezio Elastikotasuna
Eskatutako kantitatean portzentajezko aldaketaren eta prezioaren portzentajezko aldaketaren arteko zatiketaren emaitza da.
Sustapena eta Komunikazioa
Sustapena edo Merkaturatze Komunikazioa
Enpresak bere produktua merkatuan ezagutarazteko erabiltzen dituen baliabideei deritzo sustapena.
Komunikazio Mixak
- Publizitatea: Mezu bat zabaltzea kontsumitzailearen portaeran eragiteko asmoz.
- Salmenta pertsonala: Saltzailearekin zuzenean harremanetan jarri produktua saltzeko.
- Harreman publikoak: Planifikatutako irudi bat sortzeko egiten dituen jarduera guztiak.
- Publicity: Erakundeetan produktuari buruzko informazioa jartzea.
- Merchandising: Salmenta puntu batean produktu bat saltzen laguntzen duten baliabideen multzoa.
Banaketa eta Marketin Plana
Banaketa: Leku eta Une Egokian
Produktua leku eta une egokian egotea lortzen da, kontsumitzaileak erosi ahal izan dezan.
Banaketa Kanala
Produktuak ekoizlearengandik kontsumitzailearengana iristeko bidea egiteko bitartekariak dira banaketa kanala.
Marketin Plana
Enpresaren politika komertziala arautzen duen dokumentua da marketin plana.