Euskal Literatura Garaikidea: Lizardi, Lauaxeta, Aresti eta Mirande
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 8,12 KB
Lizardiren hizkera poetikoa: euskara eta landutako gaiak
Lizardiren hizkera erraza da, naturarekin eta gizakiaren sentimenduekin lotuta dago. Hizkera poetiko berria sortu zuen, olerkiaren musikaltasunari garrantzia emanez. Euskarak trinkotasunerako eta elipsirako zituen baliabideak muturrera eraman zituen, baita erabiltzen zituen figura literarioak ere. Hizkuntzari dagokionez, gipuzkeran oinarriturik, aranismoaren eredua erabiltzen zuen, eta horrek zaildu egiten zuen bere olerkiak ulertzea.
Lauaxetaren bi etapak: obrak eta ezaugarriak
1. Lehenengo etapa: Bide Barrijak (1931) liburuan, euskal poesia tradizionalaren bideak utzi eta Europako joerak hartzen ditu, batez ere frantses sinbolistenak. Hala ere, bere hizkera eta kultura ezaugarriak gordetzen ditu. Liburu honek olerkigintzaren forma txukuntasunari garrantzia ematen dio. Deskripzio eta irudiez gainezka, benetako gauzen ezagutzarako bidea irekitzen du.
2. Bigarren etapa: Arrats-beran (1935) liburuarekin hasten da. Gai politiko eta sozialak gehiago landu eta herritarrengana hurbildu nahi izan zuen. Olerki didaktikoak idatziko ditu.
Arestiren obraren ezaugarriak
- Herri-hizkeraren aldeko konpromisoa.
- Neurri tradizionalekin batera, bertso libreari ere ematea.
- Batuaren aldeko apustua.
- Garai zailetan kontzientzia-iraultzaile izatea dagokio. Gizartearen egiteko eginkizuna, sasoi hartako erlijio eta abertzaletasun tradizionalaren aurka.
- Euskal Herriaren irudi poetiko berriak eskaini nahi zituen, natura edertasunaz gaindituz, lanaren eta borrokaren poetikotasuna erakutsiz.
Primo de Riveraren diktadurako euskal kulturaren egoera
Primo de Riveraren diktaduran, euskal kulturak jazarpena sufritu zuen, baina egoera horretan kulturgintzak berebiziko indarra eta garrantzia hartu zuen euskal abertzaletasunaren ideia zabaltzeko. Diktadura bukaeran, euskal poetek lehen mailako garrantzia hartu zuten, garaiko nazio-berpizkundeko prozesua berrabiaraziz. Bertan indarra hartu zuten nazio-izaera goratzen zuten poesiek.
Zeintzuk izan ziren horren bultzatzaile nagusiak?
Aitzol, Lauaxeta, Orixe eta Lizardi.
Lizardik zein ikasketa egin zituen? Politikaz gain, zein beste jardueratan aritu zen?
Legelari-ikasketak egin zituen Madrilen, eta ondoren gerente lanetan jardun zuen. Lizardik oso jarduera desberdinak izan zituen bizitzan: enpresa-gizona, idazlea, kultur eragilea eta politikaria.
Zeintzuk dira Lizardiren lanak?
Umezurtz olerkiak (hil ondoren argitaratua) eta Biotz begietan.
Lauaxetaren bizitza
Zer idatzi zuen Lauaxetak eta zein euskalkitan? Nolakoa da bere olerkietan erabiltzen duen hizkera?
Lauaxetak bizkaieraz idazten zuen, eta Lizardiren hizkuntz eredua erabiltzen zuen, hau da, aranismoa. Aranismoak antzinako euskara literarioa eta herri-hizkuntza mordoiloa nahasten ditu. Hizkera horretan, egitura garbia eta aditz sintetikoak erabiltzen ditu, eta, adibidez, Bizkaian txertatzen du.
Gabriel Arestiren lanak
Gabriel Arestik landutako generoak
Gabriel Arestik landutako generoak poesia, narrazioa, antzerkia eta saiakera dira.
Arestiren ideologia eta erreferentziak
Ideologiari dagokionez, Arestik esparru sozial eta nazionalaren artean banatzen ziren kezkak zituen, baina ez zen inoiz inongo alderdi politikoko militante izan.
Bilboren garrantzia Arestiren lanean
Bilboren garrantzia oso handia izan zen Arestiren lanean; izan ere, bere lanek euskal literaturaren berritzaile nagusienetako bat izateko balio izan zuten, eta bere ekarpenak euskal kultura eta euskara bultzatzeko garrantzi handia izan zuten.
Arestiren euskara
Gabriel Arestik "euskara batu eta normaldu baten alde borrokatu zuen sutsuki", batzuetan bere jarrera muturreraino eramanez.
Arestiren poesigintzaren bi aroak
1. Aro sinbolista (1954-61): Aro honetan, Arestik poema luze eta konplexuak idatzi zituen. Maldan behera.
2. Aro soziala (1964-75): Aro honetan, malda beherako gaiak eta tonua alde batera utzirik, Arestik poesia sozialari ekiten dio. Harri eta Herri (1964), Euskal harria (1967), Harrizko herri lau (1970) eta Azken harria (1976, hil ondoren argitaratua).
Zeintzuk dira Gabriel Arestik gehien erabiltzen dituen gaiak?
Gabriel Arestik gehien erabiltzen dituen gaiak euskal kulturarekin eta gizartean gertatzen ari diren arazo sozial eta politikoekin lotuta daude. Ondorioz, bere lanetan euskal harria, gizaki modernoaren irudi tristeak, giza arazoak eta injustiziak, eta euskara bultzatzea nagusitzen dira.
Jon Miranderen Haur besoetakoa
Gaiak
Jon Mirandek idatzitako Haur besoetakoa nobelak pedofilia, intzestua eta suizidioa bezalako gaiak lantzen ditu. Gai hauen kudeaketa ohitura tradizionalen eta moral judu-kristauaren kontrako testu bortitza bihurtzen du.
Argudioa
Miranderen literatura-testuek ohitura eta moral judu-kristauaren kontrako iritzia agertzen dute, gai polemiko eta txarrenak ere biltzen dituen alde batera.
Garrantzia
Euskal literaturan, tabu diren gaiak jorratzen dituen lehenengoetariko eleberria da.
Miranderen poesiaren hiru gai nagusiak
Miranderen poesiaren hiru gai nagusiak heriotza, paganismoa eta abertzaletasuna dira. Poema askotan, bere jarrera nihilista nabarmentzen da, eta Friedrich Nietzsche, Oswald Spengler eta Arthur Schopenhauer pentsalarien eragina nabaria da bere ideologian. Abertzaletasunaren alde eta kontra jotzen du, gogor kritikatuz moral judu-kristauaren iturriak. Parisen, laikotasunaren hiriburuan sortu, hazi, hezi eta bizi izanak, ukatu ezinezko eragina du Miranderen lanetan.
Izuen gordelekuetan barrena
Liburuaren argudioaren laburpena
Izuen gordelekuetan barrena liburua kultismoak markatzen du lehen etapan, eta literatura unibertsalaren ezagupen zabal eta sakona erakusten du. Liburua utopiara eginiko bidaia baten eskemari erantzunez egindako lana da, eta bertan, poetak Homeroren, Melville-ren eta beste askoren eskutik igaro ditu itsasoak. Literatura harrigarria, liluragarria gertatzen zaio, eta herrialde horietan ikusitakoa norberak etxean bizi duenarekin konparatzen da.
Hormaren metafora
Zer da eta non agertzen da?
Hormaren metafora Gartzelako poemak liburuan ageri da. Bertan, horma da metafora nagusia. Bidaiak higidura dakar berarekin; hormak, gelditasuna; bidaiak aire berria; hormak, berdintasuna. Geldirik egoteak ere baditu, baina, bere abantailak eta abaguneak: geldi eta beti berdin dagoenak barrenera begiratzeko aukera du.
Adibideak
- Lauaxeta: Itauna: "Bizkaiera itaundu dautsozu / dagi / Mosu dagitzube / zeure bijotzari". 1. etapa, Bide Barrijak
- Mendigoxaliarena: Gudariak mendira borrokatzera: "Bizkaiera dana emoon bihar yako maite dan askatasunari". 2. etapa, Arrats-beran
- Aresti: Nire izena: Komentarioak, Identitatea, Batua. Egia bat esateagatik: "Beti esanen dut egia".
- Jon Mirande: Zergatik ikasi: Galdera ikurrak. Ene maite: Kattalin.
- Joseba Sarrionandia: Itzulera: Kartzelako poemak, Susa, 2. etapa. Preso egon denaren gogoa: Kartzelako poemak, Susa, 2. etapa. Alberto Caeiroren bisita: Izuen gordelekuetan barrena, 1. etapa.