Elebitasuna eta diglosia Euskal Herrian: definizioa, ezaugarriak eta idazleen ikuspegiak
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 7,24 KB
Actualizado el
Resumen
Testuak elebitasunaren kontzeptua azaltzen du, bi esanahi nagusiekin (pertsona elebiduna eta gizarte elebiduna), eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa aztertzen du. Diglosiaren definizioa eta elebitasun orekatuaren helburua ere jorratzen dira. Gainera, euskarazko idazle batzuen lanak aurkezten ditu.
Puntos clave
- Elebitasunak bi esanahi ditu: pertsona batek bi hizkuntza erabiltzeko gaitasuna eta gizarte batek barne-komunikaziorako bi hizkuntza erabiltzea.
- Gizarte elebiduna da barne-komunikaziorako bi hizkuntza erabiltzen dituena.
- Euskal Herrian, Hegoaldea eta Iparraldea kontuan hartuta, hiru hizkuntza erabiltzen dira, baina alde bakoitzean gizarte mailan bi soilik.
- Elebitasun orekatuaren helburua da bizilagun guztiak elebidunak izatea eta nahi duten hizkuntza nahi duten lekuan erabiltzeko gai izatea.
- Diglosia gertatzen da bi hizkuntza hierarkizatuta daudenean: bat funtzio arruntetarako eta bestea funtzio prestigiotsuetarako erabiltzen da.
- Testuak idazle batzuen lanak aipatzen ditu, esaterako Salbatore Mitxelena, Orixe, Txillardegi eta Luis Villasante.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Elebitasuna eta Diglosia Euskal Herrian
Elebitasunaren Definizioa
Elebitasuna definitzeko, hitzaren bi esanahiak izan behar ditugu kontuan:
- Elebiduna den gizakiaren nolakotasuna adierazten du, hots, pertsona batek bi hizkuntza erraztasun osoz eta arlo guztietan erabil ditzakeenaren zera.
- Gizarte batean barne-komunikaziorako bi hizkuntzen erabilpena ere adierazten du. Bigarren esanahi honen arabera, elebitasuna taldeari dagokio, ez gizabanakoari.
Elebitasuna, beraz, ikuspuntu desberdinetatik azter dezakegu, psikologiari, hizkuntzalaritzari eta soziolinguistikari baitagokio. Psikologia eta hizkuntzalaritza arloetan, gizabanakoari elebiduna izateak dakarkion aberastasuna eta aukera aniztasuna argi daude. Hemen, elebitasunaren maila soziolinguistikoari heldu nahi diogu, gizarteari dagokiona, alegia.
Edozein gizartek edo gizataldek ditu partaide elebidunak, baina gizarte guztiak ez dira elebidunak. Gizartea elebiduna izango da bere barne-komunikaziorako bi hizkuntza erabiltzen baditu.
Euskal Herriaren Elebitasun Maila
Zein neurritan da Euskal Herria elebiduna? Onartzen badugu Euskal Herria bere osotasunean -Hegoaldea eta Iparraldea- kontuan hartzen badugu, gure gizartean hiru hizkuntza erabiltzen dira, nahiz eta alde bakoitzean bi baino ez erabili gizarte mailan. Bestalde, bizilagun guztiek ez dakizkigu bi hizkuntzak; euskara dakigun guztiok erdararen bat ere badakigu, baina ez alderantziz.
Historian zehar, oro har, hiru iritzi aurkitu ditugula esan dezakegu: gizarte erdaldun elebakarra, elebiduna edota euskaldun elebakarraren aldeko iritziak.
Elebitasun Orekatua
Zer da elebitasun orekatua? Euskal Herriko bizilagun guztiak elebidunak izatea eta nahi dutenean, nahi duten lekuan, nahi duten hizkuntza erabiltzeko gai izatea da helburua; hots, eskolan, lagunartean, erakunde ofizialetan…
Diglosiaren Definizioa
Hizkuntz komunitate batean bi hizkuntza elkarrekin bizi direnean eta hierarkizatuta daudenean, egoera diglosiko baten aurrean gaudela esaten da. Bi hizkuntza horietako bat gizarteko funtzio konkretu batzuetarako soilik erabiltzen da (lagunen artean, etxean… esate baterako) eta besteak betetzen ditu funtzio prestigiotsuak (negozio-harremanak, goi mailako erakunde eta instituzioetako zereginak…). Bi hizkuntzak eremu berean erabiltzen dira, baina bat funtzio batzuetarako eta bestea besteetarako. Beraz, nolabaiteko gatazka egon ohi da bien artean.
9. UNITATEA: Saiakera eta Beste Prosa Lan Batzuk
| Idazlea | Titulua | Lan Mota | Urtea | Berezitasunak |
|---|---|---|---|---|
| Salbatore Mitxelena (1918-1965) | Ama-semeak | Antzerkia | 1951 | Une triste hartan Euskal Herriak bizi zuen kinka larria aurkeztu nahi zuen. Kezka hau bere obra guztian agertuko zaigu. Gerrak euskaldunen artean utzi dituen zauriak ia sendaezinak iruditzen zaizkio. Batasuna, tolerantzia eta zintzotasuna aldarrikatzen ditu. |
| Arantzazuko kondairan | Antzerkia | 1951 | ||
| Unamuno eta Abendats (Iñurritza goitizenaz) | Unamuno | Saiakera poetikoa | 1958 | Gai korapilatsu bati heldu zion: ezker-eskuinean inork aipatu ere egiten ez zuen filosofo bilbotarraren pentsamoldea eta jokabidea aztertu zuen. Unamunoren bizitza eta obra oinarritzat hartuaz, S. Mitxelenak euskaltasunari buruzko hausnarketa proposatzen digu. |
| Nikolas Ormaetxea “ORIXE” (1888-1961) | Quito´n arrebarekin | Prosa erlijiosoa | 1950-54 Zatika 1987an liburua | Trebea da Orixe barne-mundu nahasian gertatzen zaizkionak adierazi nahi dituenean. Bere lema: “Gauza eder aunitz esan, labur esan, arin eta laster esan”. Hau da bere helburua. Ondorioz, hizkera trinkoa eta kontzeptuala darabil. |
| Jainkoaren bila | Prosa erlijiosoa | 1971 | ||
| Jokin Zaitegi (1906-1979) | Platon´eneko atarian | Saiakera | 1962 | Filosofo grekoaren pentsakera aztertzen du. |
| Luis Villasante (1920-2000) | Kristau fedearen sustraiak: + Jainkoa +Jesukristo + Eliza | Prosa erlijiosoa | 1962, 1969, 1984 | Kontzeptuak aurkezteko argitasuna eta zehaztasuna dira Villasanteren dohainik nabarmenenak. Liburu hauen bidez garbi ikus daiteke euskararen batasun-prozesuaren nondik norakoak. |
| Jon Etxaide (1920-1998) | Hamasei seme Euskalerri´ko | Biografiak | 1958 | Etxeparengandik hasi eta Elizanbururengaino, lau mendetako eta Ipar nahiz Hego aldeko 16 idazleren xehetasunak ematen dizkigu. |
| Joanak-joan | Nobela | 1955 | Pierre Topet Etxahunen bizitza kontatzen du eleberri honetan. Aurrerago, Etxahunen bertsoak euskara batura ere egokitu zituen | |
| Etxahun´en bertsoak gipuzkeraz | Nobela | 1969 | ||
| Etxaide jauna | Prosa lana- Biografia | 1987 | Ignazio Maria Etxaideri buruzko lana da. Bere aita eta Azkueren ondorengo euskaltzainburu izan zenaren biografia da. | |
| Luis (Koldo) Mitxelena (1914-1987) | Mitxelenaren idazlan hautatuak | Saiakera | 1972 | Bizi zela ez zuen euskarazko libururik argitaratu. PATXI ALTUNAK batu zizkion “Mitxelenaren idazlan hautatuak”. JUAN ANTONIO LETAMENDIAK argitaratu zizkion. Mitxelenaren euskarazko lanek berezko pisua daukate kopuruaren aldetik eta baita kalitatearen aldetik ere. Hainbat aldizkaritan sakabanaturik zegoen Mitxelenaren lana bere heriotzaren ondoren argitaratu zuten. Denetarik aurki daiteke: artikuluak, hizkuntza eta literaturari buruzko idazlanak… Idazmolde eredugarri baina zailean, dotoreziarekin batera zorroztasuna eta ironia egoki erabiltzen ditu. |
| Zenbait hitzaldi | Saiakera | 1972 | ||
| Euskal idazlan guztiak | 1988 | |||
| Jose Basterretxea “Oskillaso” (1911-1996) | Kurloiak | Ipuin liburua | 1962 | Euskara batuaren auzian murgilduta, bere euskara osoatuan egindako lana. |
| Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” (1929-2012) | Huntaz eta Hartaz | Saiakera | 1965 | Batuaren bidean eragin handia izango zuen liburua argitaratu zuen. Hizkera bizi, moderno eta ausartaz garai hartako gizartean pil-pilean zeuden gaiak garatzen ditu 10 saiakera laburretan. Hizkuntzalaritzatik kanpo, gizarte-gaiak ditu gogokoen: politika eta soziolinguistika. |
| Euskal Herria helburu | Autobiografia | 1994 | ||
| Rikardo Arregi (1942-1969) | Herriaren lekuko | Aldizkarietako lanen hautaketa | 1972 | Eragile bizkorra, antolatzaile zuhurra eta oso langilea. Nazioarteko egoera politikoaz idazten zuen, ez baitzegoen bertako gorabeherak zuzenean kontatzerik. Bere bi liburuak hil ondorengoak dira: |
| Politikaren atarian | Aldizkarietako lanen hautaketa | 1969 |
Preguntas frecuentes
Zer da diglosia?
Hizkuntz komunitate batean bi hizkuntza elkarrekin bizi direnean eta hierarkizatuta daudenean gertatzen den egoera da. Bat funtzio arruntetarako erabiltzen da eta bestea funtzio prestigiotsuetarako.
Zer da elebitasun orekatua?
Euskal Herriko bizilagun guztiak elebidunak izatea eta nahi duten lekuan eta nahi duten hizkuntza erabiltzeko gai izatea da helburua, hala nola eskolan, lagunartean edo erakunde ofizialetan.
Zein bi esanahi ditu elebitasunak?
Lehen esanahiak pertsona batek bi hizkuntza erraz eta arlo guztietan erabiltzeko duen gaitasuna adierazten du. Bigarrenak gizarte batek barne-komunikaziorako bi hizkuntza erabiltzea adierazten du.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.