Euskal Idazleen Biografiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,93 KB

Bernart Etxepare

Nafarroa Beherako Garazi aldean sortu zen lehen euskal idazle ezaguna. Eiheralarre(donibane garazi) herritxoko erretorea izan zen. Arrazoi politikoengatik espetxean egon zen.

Obra

Linguae Vasconum Primitiae(euskaldunen hizkuntzaren hasikinak), 1545an Bordelen argitaratua. Lau zati bereizi: erlijio gaiak, amodio gaiak, bere buruari jarriak eta euskararen goresmenezko bi kantu: kontrapas, sautrela.

Kritika

Herritar arruntentzat idazten du, maitasun-harremanen plazerak,naturaltasun osoz, platonismo arrastorik gabe, azaltzen ditu.

Etxepare olerkari handitzat hartzen da

-Hamabost silabako lau bertsoz osatuak 4/4//4/3

-Hizkuntzari zahar kutsua, garaziko naturak emandako hizkuntza erabiltzen du.

-Erdi aroko munduarekin lotuta.

-XII. eta XIII. mendeetan Frantziako Mediterraneo aldeko literatura probentzalaren lirika moduekin lotzen da.

Joanes Leizarraga

Lapurdiko Beraskoitzen sortua, Nafarro Beherako bastidan hil. Apaiz katolikoa, protestantismora bihurtua.

Obra

-Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria: 1571 uetean testamentu berria euskaratu, jatorria latina, 3 euskalki: lapurtera, nafar behera, zuberotarra.

-Kalendrera. Elizako jaien egutegi edo kalendarioa da.

-ABC edo Kristinoen instrukzionea. Kristau-ikasbide edo doktrina.

Kritika

Itzultzailearen meritua, prosan ia eredurik gabe jardun beharrak egiten du handia haren itzulpen-langintza erraldoia.

Menpeko proposizioak, latinaren eragina duten egitura sintaktikoak dire horren lekuko.

Iparraldeko euskaldunentzat. Nafarroa Beherako eta Lapurdiko euskalkiez osatua den euskara darabil. Testamentu Berriaren amaieran zuberotarrentzat lagungarri izan zitekeen hiztegia jartzeak argiago uzten du.

Hizkuntza jasoaren alde. Latinetik hartutako hitz asko erabiltzen ditu. Bide kultista, aukeratzen duena.

Zahar-kutsua. Hitzetan berritzaile, baina soinuetan eta morfologian arkaiko, antzinako euskararen arrastoak ohikondira XVI mendean.

Pedro Agerre AXULAR (1556-1644)

Nafarroa Garaiko Urdazubi herrian jaio, axular baserrian. Ikasketak egin eta gero apaiz bihurtu. Predikari lanetan egon eta gero erretero izendatu zuten(Bertrand Etxautze), lapurdi osora ta euskal herriko bertze toki batzutara iritsi.

Obra

Gero, bi partetan partitua eta berezia(1643) 1. edizioa, lapurtera klasikoan,2 zati: batzuk dena liburu batean, beste harzuk 2.zatia desagertua. 2. edizioa, “Gueroco guero”. Gero dioenak bego dio.

Kritika

Genero pertsuasiboa darabil, giza jokaera aldaraztea baitu xede. Irakurlearen gogoa bereganatzeko ahalegin horretan, baliabide erretoriko jakinak erabiltzen ditu. Irakastea(azalpen luze arrazoituak), atsegin izatea(adibideak) eta mugiaraztea(lagunarteko hizketa).

Joanes Etxeberri Ziburukoa

Ziburun(donibane lohizune ondun) 1580an jaioa, doktore teologoa. Ezaguna XVII. mendeko euskal literaturan. Heriotza data ez.

Obra

3 obra, bertsoz eta erlijioari loturiko gaiak:

-Manual debozionezkoa (1627), katolikoen arauak eta otoitzak

-Noelak(1631), gabon kantak

-Elizara erabiltzeko liburua(1636)

Kritika

Kultura handikoa, olerkiak euskaraz eta latinez idatzi. Itsasgizonak gogoan obrak idaztean, bereziki arrantzaleen kanturako joera zelako. Haiek kantatzeko eginak, kantuaren bidez kristau hezibidea eskaiñiz. Herriak ezagutzen dituen doinuetan kantatzeko, baliabide mnemoteknikoa da, buruz ikasteko bertsoak, herritarren mailara egokituak.

AZALPEN TESTUAREN EGITURA

Helburu komunikatiboa

Irakurlearen ezagutza maila aldatzea. Irakurlearen ezagutza faltari konponbidea esaintzen zaio, egitura argia eta ulerterraza, irakurleari ulermena errazteko.

Ezaugarri nagusiak

-Egitura argia eta ulergarria, hurrenkera logikoari eutsi beharko dio.

-Azalpen testuak badu kontakizun, definizio eta deskribapenarekin zerikusia. Helburuak finkatzen dira. Informazioa hautatu, bildu eta aztertu. Ondorioak atera eta gauaren gaineko ikuspegia berria azpimarratu.

-Informazioa modu koherentean antolatu behar da. Antolaketa induktiboa(zehatzetik orokorrera), antolaketa deduktiboa(orokorretik zehatzera), antolaketa paraleloa,kontraste bidezko antolaketa eta antolaketa itxia.

-Zaindu hiztegia erregistroa eta tonua

-Zehatza izan

-Sahiestu, informazio saltoak, zehastasun eza, antolaketa nahasia, maila berean ez dauden ideak parekatzea.

-Saihestu anbiguotasuna

-Sahiestu subjektibitatea, singularreko lehen pertsonan ez, pluralekoa edo inpertsonala.

Sailkapena

-Dibulgazio testuak: egokiak irakurlea aditua ez denean. Lexiko orokorra, egitura argia eta ulerterraza. (Erreportaiak)

-Testu espezializatuak: irakurleak ezagutza maila duenean. Lexiko teknikoa eta zehatza, egitura konplexua. (Unbiertsitateko ikasgaietako liburua)

Baliabideak

-Erreformulazioak: aurretik errandako informazioa argitzeko, idatzitakoa ulergarria ez denean edo argitu behar denean. Konektoreak eta baliabide diskurtsiobak erabili.(hau da, hots, zera da…)

-Adibideak: kontzeptu abstraktuak azaltzeko, adierazgarriak.

Definizioak: identifikatu kontzeptuaren kategoria, ezaugarri garrantzitsua aipatu, xehetasunak adierazi,

Aipuak: adituen iritziak eta hitzak erabiltzea(“..”)

Sailkapena: informazioa antolatzea garrantzitsua, informazio nagusia ta 2 mailakoa bereizi.

KOMUNIKAZIOA

Informazioa pasatzeko tresna(hizkuntza), modalitateak: ahozkoa, idatzizkoa eta ez berbala.

Elementuak

Elkarrekin komunikatzean, komunikazio ekintza. 7 elementu: igorlea, hartzailea, mezua(erraten duena), bidea/kanala(airea,hitzez,idatziz,keinuz..), kodea(hizkuntza), erreferentea(zeri buruz), ingurua/kontestua(lekua).

Baldintzak

borondatea, zaratarik ez, oztopo psikologikorik ez.

Hizkuntzaren funtzioak

-Funtzio aipatzailea: igorleak hartzaileari gauzak errealitatean nola gertatzen diren edo nolakoak diren esatea.

-Funtzio hunkitzailea: hizkuntza igorlearen barne ehoeraren ispilu da. 1 pertsonan.

-Funtzio deitzailea: hartzailea hartzen du kontuan hura zerbait egitera bultatzeko. 2 pertsona.

-Funtzio fatikoa: igorlea eta hartzailearen arteko kontaktua. Komunikazioren harreman hori iraunarazten, egiaztatzen edo indartzen da.

-Funtzio metalinguistikoak: kodeari begiratu(hizkuntzari). Hizkuntzaren arauak eta zeinuak.(zuzenketa)

-Funtzio poetikoa: mezua da ardura nagusia, mezuaren forma, igortzeko era. Literatura oinarritu.

Komunikazio gaitasuna

-Gaitasun gramatikala: solaskideek hizkuntza bat erabiltzea erran nahi du, hizkuntzaren gutxieneko ezagutza baten jabe izatea (inplizituak)

-Gaitasun pragmatikoa: kontestuaren egoeraz eta ezaugarriez jabetzeko gaitasuna(amatxi telegramekin)

-Gaitasun paralinguistikoa: hizkuntzaren inguruko bitartekoak menderatzeari deritzo. Hitz egitean, keinuak, ahotsaren goraberak, etenak; idazterakoan, tituluak, marjinak, sangria..

-Gairasun entziklopedikoa: komunikaziorako beharrezkoa den ondare eta gutxieneko kultura ezagutza izatea(kontua gorri daukagu, ama ta attak enteinttu, alabak ez)

-Gaitasun diskurtsiboa: komunikazio egoerarekin nat datozen enuntziatuak, zentzuzko egitura sortzeko gai.

AHOZKO ETA IDATZIZKO KOMUNIKAZIOA

Ahozko komunikazioan, idazleak berean baino bitarteko natural gehiago eta aberatsagoak ditu, tonua, ahoskera eta kode ez berbala. Mugak ere handiak, nondik korakoa berehalakoan asmatu behar da.

Idatzian, kontsultak egiteko, berrirakurtzeko, inork eten gabe aritzeko, idatzia zuzentzeko…

Ahozko eta idatzizko komunikazioaren arteko desberditasunak, testualak(hizkuntza mailakoak) eta kontestualak(hizkuntzatik kanpo).

-Ahozko komunikazioak egoki asko graba daitezke gaur egun.

-Idatzizkoek, idatzirako memento berean igor daitezke.

Testuaren propietateak

Egokitasuna: hizkuntzan eskaintzen dituen aukera lingusitiko guztietatik komunikazio egoera bakoitzerako egokiena aukeratzen jakitea, nagoen kontestura testua ahalik eta egokien lotzea.

Koherentzia: testuaren edukia modu argi, logiko eta lotuan eman. Testuko ideak egituea, progresio eta ordena logikoan dauden emanak zaintzea.

Kohesioa: testuko esaldiek eram behar duten lotura sintaktikoari deritzo. Juntagailuak, menderakuntzako erlazio hizkiak, elipsiak, lokailuak, antolatzaileak, deklinabide atzizkiak…

Zuzentasuna: gramatikaltasuna

Aurkezpena: edoezin testu, idatzizko zein ahozko, hartzaile batentzat antolatu. Idatzizkoan, formatua, marjinen jokoa, lerro kopurua, txukuntasuna..

Estilistika: testuaren edertzea. Figura erretorikoak(metafora, pertsonifikazioa..), baliabide literarioak(dialogoak, poemak…), testuaren tonu eta ahotsak(ironia, umorea..), etb.

Testu motak

Testu mota ezberdibak dira(albistea,filma,ipuina, komikia), denak narrazio testuak. Ezaugarri eta egitua berberak(hasierako egoera,arazoa, ekintzak, ondorioa, bukaerako egoera).

Entradas relacionadas: