XVIII. mendeko Iparraldeko euskal literatura: sarrera

Lengua y literaturaActualizado el 4,49 KB

Resumen

Dokumentuak XVIII. mendeko Iparraldeko euskal literatura aurkezten du, Ilustrazioaren eta Frantziako Iraultzaren testuinguruan. Joanes Etxeberri Sarakoaren lana, erlijio-prosa, itzulpenak, Josef Egiategiren obra eta Ternuako bertsoak azaltzen dira. Ikaslea garai horretako euskal idazleen nagusiak eta ezaugarriak ezagutuko ditu.

Puntos clave

  • XVIII. mendea Argien mendea deitua izan zen, Ilustrazioaren garaia baitzen.
  • Joanes Etxeberri Sarakoa (1668-1749) sendagilea eta euskaltzale sutsua izan zen.
  • Etxeberriren obra nagusiak euskararen inguruan daude: latin ikasteko metodoa, euskararen apologia eta hiztegia.
  • Literatura eliztarra nagusi izan zen; lan gehienak moldaketak edo itzulpenak ziren.
  • Josef Egiategiren eskuizkribuak 1960ra arte ez ziren aurkitu; hiru liburutatik bat baino ez dago argitaratua.
  • Ternuako bertsoek arrantzaleen bidaiak eta nekeak kontatzen dituzte.

Ponte a prueba

XVIII. mendeko Iparraldeko euskal literatura

Iparraldeko euskal literaturak ez du mende honetan aurrekoan adinako garrantzirik erdietsiko. Ez dago Sarakoaren moduko talde esanguratsurik. Buruzagia Sarako Joanes Etxeberri medikua izan zitekeen. Bestalde, mendea gora-behera handikoa suertatzen da.

Testuinguru historikoa eta Ilustrazioa

1789tik aurrera izugarrizko ekaitza jasango du Frantziako Iraultza bortitzaren ondorioz; Iparraldeko gizarteak astindu galanta izango du: gerrak eta liskarrak, Foruen deuseztatzea eta estatu frantses berriaren antolamendu bateratua ezarriko zaie hiru probintziei. XVIII. mendeari Argien mendea deitu zaio, Ilustrazioaren garaia baita. Jakin-min orokorraren eta Entziklopediaren sasoia dugu.

Montesquieu, Voltaire, Diderot, Rousseau eta beste batzuen ideiak Frantziara eta Europa osora hedatuko dira: arrazoiaren nagusitasuna aldarrikatzen da, gizabanakoaren balioa azpimarratzen da eta zientzia zein teknikaren ahalmenean sinesten da. Ideia berriok gutxitan izango dute oihartzuna Iparraldeko euskal idazleen artean, zenbait agiri eta bertsotan ez bada. Argitaratzen diren obrarik gehienak elizgizonek moldatuak ditugu.

Joanes Etxeberri Sarakoa (1668-1749)

Jaioterrian, Saran, ekin zion sendagile lanari, baina gerora Hego Euskal Herrira etorri zen. Gizon kultua genuen Etxeberri eta oso euskaltzalea. Irakurriak zituen aurreko gizaldiko euskal idazleen lanak, Axular eta Oihenartenak batez ere. Etxeberrik euskararen inguruan gauzatu zituen bere idazlan guztiak: latina ikasteko euskarazko metodoa, euskararen apologia eta hiztegia.

Etxeberriren obra nagusiak

  • Lau-urdiri gomendiozko karta edo gutuna: Liburu honetan bere egitasmoa azaldu zuen, baina biltzarkideek ez zioten jaramonik egin eta ezin izan zituen plazaratu honako hauek:
  • Euskararen etorkia: Jatorria esan nahi du etorki hitzak. Gure hizkuntzaren gorazarre sutsua dugu, euskaraz moldatua.
  • Euskarazko hatsapenak latin ikasteko: Euskaldunak gaztelaniazko edo frantsesezko katiximetara jo behar izaten zuen latinaz jabetzeko. Gainera, euskaraz ere alfabetatzeko aukera eskaintzen zitzaion euskaldunari.
  • Hiztegia: Euskaraz, latinez, frantsesez eta gaztelaniaz atondua.

Prosa erlijiosoa eta itzulpenak

Literatura eliztarrak fruitu pilatxoa eman zuen. Axularrek finkaturiko lapurtera klasikoan zenbait liburuk ezagutu zuten argia, baita zubereraz ere. Gehienetan ez ziren lan originalak, moldaketak edo itzulpenak baizik. Idazle eta obra batzuk aipa daitezke:

  • Mitxel Xurio: Jesu Kristoren imitazionea.
  • Bernart Larregi: Testament Zaharreko eta Berriko historioa.
  • Andres Baratziart: Meditazione tipiak.

Lan ez-erlijiosoak eta Josef Egiategi

Lanik originalenak inprimatu gabe gelditu zitzaizkigunak dira. Arestian aipatu dugunez, J. Etxeberriren obrek patu gaiztoa izan zuten, baina are latzagoa izan zen Josef Egiategiren eskuizkribuen historia. Ez ziren 1960ra arte aurkitu, eta hiru liburutatik bakarra dago publikaturik: Filosofo euskaldunaren egia (jatorrizkoan ekheia). Egiategiren lana berezia da, herriarentzako filosofia moduko bat egin baitzuen. Ez da oso irakurterraza, hizkera garbizalea erabiltzen duelako eta Larramendiren hiztegiko neologismo asko sartzen dituelako.

Bertso bildumak eta Ternuako poemak

Baionako Euskal Museoan koaderno txiki batean ondutako bertsoak biltzen dira; 30 poematik gora dira guztira. Kontapoesia da gehienbat; horregatik, sasoi hartako gertaera, pasadizo, gatazka, herri eta pertsonaien albisteak ematen zaizkigu. Ternuari buruzko hiru poema luzeak 1984an inprimatu ziren. Koaderno osoa 1987an publikatu zen Bertso zahar eta berri zenbaiten bilduma tituluaz.

Euskal arrantzaleak urtero joaten ziren Ternua eta Labradorreko ur hotzetara bakailaoa eta balea harrapatzera. Gai horri buruzko hiru poema dira bildumaren lehen orrietakoak:

  1. Partiada tristea, Ternuara: Senideei egindako agur hunkigarriak.
  2. Itsasoko perillak: Ameriketarako bidean dauden arriskuak.
  3. Ternuako penak: Arrantzaleek Ameriketan dituzten nekeak eta lanak.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Nor izan zen Joanes Etxeberri Sarakoa?

Sarakoa izan zen sendagile eta euskaltzale kultua, 1668-1749 artean bizi izan zena. Euskararen inguruan idatzi zituen bere lan guztiak.

Zergatik deitzen zaio XVIII. mendeari Argien mendea?

Ilustrazioaren garaia izan zelako, jakin-min orokorra eta Entziklopedia bezalako lanak nagusitu zirenez.

Zer dira Ternuako poemak?

Euskal arrantzaleek Ternuan eta Labradorren bakailaoa eta balea harrapatzeko bidaiez kontatzen duten bertsoak dira.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein mendetan kokatzen da dokumentua?
2. Zein da Joanes Etxeberriren lanik garrantzitsuena?
3. Zein izan zen XVIII. mendeko literaturaren nagusi nagusia?
4. Noiz aurkitu ziren Josef Egiategiren eskuizkribuak?
5. Zer kontatzen dute Ternuako poemek?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.