Euskal nobela modernoa: existentzialismoa eta Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua

Lengua y literaturaActualizado el 4,57 KB

Resumen

Testuak euskal narratiba modernoaren sorrera azaltzen du, 50eko eta 60eko hamarkadetako aldaketa kulturalaren testuinguruan. Existentzialismoaren ezaugarri nagusiak aztertzen ditu eta Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua (1957) euskal nobela modernoaren lehen adibide gisa aurkezten du. Ikasleak literatura-korronte horren ezaugarri formalak eta gaiak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Euskal narratiba modernoa 50eko hamarkada amaieratik aurrera agertu zen, tradiziozko katolizismoarekin eta abertzaletasunarekin hautsiz.
  • Literatura existentzialista Frantziako idazleek garatu zuten: Sartre, Camus eta Simone de Beauvoir.
  • Existentzialismoaren ezaugarri nagusiak dira prosa zaharraren egitura haustea, kronologia malgutzea eta pertsonaiaren barne-mundua azpimarratzea.
  • Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua (1957) euskal literaturako lehen nobela modernotzat jotzen da.
  • Nobelaren protagonista Joxeba Leturia da, lehen pertsonan idatzitako egunkari baten bidez kontatzen dena, eta bere buruaz beste egiten du amaieran.

Ponte a prueba

Euskal Narratiba Modernorantz

Beste literatura-joerekin alderatuta, euskal nobela eta narratiba modernoaren agerpenak oso berantiarrak izan ziren. 50eko hamarkadan, belaunaldi gazteek tradiziozko katolizismoarekin eta abertzaletasunarekin, hau da, ohiko egiturekin loturik zeuden moldeekin hautsi eta kultur sorkuntza berritzeko premia sentitu zuten.

50eko eta 60ko Hamarkadetako Ezaugarriak

Hona hemen 50eko hamarkada amaierako eta 60ko hamarkadako zenbait ezaugarri nagusi:

  1. Aldaketa garaia etorri zen erresistentzia kultural eta politikoaren eskutik.
  2. Ikastolen aldeko herri-mugimendua indartu zen.
  3. 1960an lehen Euskal Literaturaren Historia argitaratu zen, Koldo Mitxelenarena.
  4. 1968an euskara batuaren proiektua sendotu zen.
  5. Argitaletxeak zabaldu ziren: Lur, Haranburu, Altuna, Kriseilu...

Ondorioz, literatura indartu eta modernizatu zen: Europako korronte literarioak euskal literaturara ekartzeko kezka nagusitu zen euskal narratiban. Adituen ustez, lehen euskal nobela modernoa Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua (1957) da.

Existentzialismoa Euskal Literaturan

Literatura existentzialista deitu dena Frantziako hainbat idazlek garatu zuten: J.P. Sartre, A. Camus edota S. de Beauvoir. Joera hori Hego Amerikara hedatu zen geroxeago.

Literatura Existentzialaren Ezaugarri Nagusiak

Hona hemen literatura existentzialaren hainbat ezaugarri nagusi:

  • Prosa zaharraren egiturak haustea: Argumentua hutsala da.
  • Kontakizunaren ordena kronologikoa haustea: Denbora malgua da, atzera-aurrera etengabe eraikia.
  • Pertsonaia nagusi baten inguruan sorturiko literatura-lanak: Pertsonaia horren nortasunaren eta existentziaren inguruan sortzen da mundu literario osoa.
  • Pertsonaiaren barne-munduaren agerpena: Garrantzi handiagoa dute barneko gertaerek: emozioek, pentsamenduek, hausnarketek… Barne-munduari begiratzeko obsesioez beterik bizi da existentzialismoa. Barne-bakarrizketa delakoan gauzatzen da pertsonaiaren barne-mundu hori. Bizitzaren edota heriotzaren zentzuaz, geure nortasunaren nolakoaz eta horrelakoetan hausnarketa egitera garamatzate kezka existentzialek. Ordura arte tabu ziren gaiak jorratzen dira: sexua, drogak, abortua, homosexualitatea… Heriotzaren gaiaren agerpena: fede erlijiosorik gabe, heriotzaren aurrean larridura eta ezinegona sentitzen du gizakiak.
  • Pertsonaia gatazkatsuak: Barne-kezka eta gogoeten ondorioz garapena izaten dute literatura-lanean zehar. Pertsonaia nagusiaren ordez, gizarte osoa islatzen duen pertsonaia taldea da protagonista.
  • Egunerokoaren erabilera: Pertsonaien barne-mundu hori agertzeko baliabide diskurtsiborik egokiena. Orainaldian garatzen den lehen pertsonaren erabilera ahalbidetzen du.
  • Kontalari ikuslea: Hirugarren pertsonako narrazioetan, kontalari orojakilearen ordez, kontalari ikuslea nagusitzen da.

Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” eta Existentzialismoa

50eko hamarkadan, Francoren diktadurapean bizi zen. Hego Euskal Herriko hainbat gazte kanpora joaten ziren ikastera. Egoera horretan, Frantziako, eta bereziki Pariseko mugimendu kulturala izan zen erreferente euskaldun askorentzat. Nobela modernorantz egindako lehen urratsak Frantziako korronte literario eta filosofikoen eraginpean gertatu ziren, existentzialismoaren eraginpean, besteak beste.

Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua (1957) nobela existentzialistaren pertsonaia, Leturia, euskal nobelagintzaren lehen pertsonaia gatazkatsua da, eta lana pertsonaia baten psikologian barneratzeko lehen saio interesgarria. Euskal literaturaren lehen eleberri modernotzat jotzen da, bereziki gaiaren nahiz giroaren aldetik.

Joxeba Leturiaren egunkaria da eleberriaren ardatza, lehenengo pertsonan idatzia, egunkaria jaso duen ezezagun baten eskutik ezagutzera ematen dena. Leturia gazteak bere kezka existentzial larriak kontatuz abiarazten du egunkaria. Miren gaztearekin maitemindurik, kezkak gainditu eta luzez hausnartu ondoren, harekin ezkontzea erabakitzen du. Ezkondu ondoren desengainua hartzen du eta ilusio guztiak galdurik, Parisera abiatzen da bizitza berri baten bila. Han dagoelarik, Mirenen gutuna jasotzen du: hilzorian dagoela kontatzen dio. Harekin izandako jarreraz damuturik, egunkaria eten egiten du. Egunkariaren biltzaile ezezagunaren eskutik jakingo da Leturiak bere buruaz beste egin duela.

Euskal literaturako existentzialismoaren aitzindaritzat jo izan da nobela hau.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein da euskal nobela modernoaren lehen adibidea?

Adituen ustez, lehen euskal nobela modernoa Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua (1957) da. Lana existentzialismoaren eraginpean idatzi zen.

Nork garatu zuen literatura existentzialista?

Frantziako hainbat idazlek garatu zuten, esaterako J.P. Sartre, A. Camus eta S. de Beauvoir. Joera hori geroago Hego Amerikara hedatu zen.

Zein dira literatura existentzialistaren ezaugarri nagusiak?

Prosa zaharraren egiturak haustea, kronologia malgutzea, pertsonaia nagusi baten barne-mundua azpimarratzea eta egunerokoaren erabilera. Gai tabuak ere jorratzen dira, hala nola sexua, drogak edo heriotza.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz argitaratu zen Leturiaren egunkari ezkutua?
2. Zein idazle frantziarrek garatu zuten literatura existentzialista?
3. Nork idatzi zuen 1960an lehen Euskal Literaturaren Historia?
4. Nola kontatzen da Leturiaren egunkari ezkutuaren istorioa?
5. Zein da Leturiaren azken ekintza eleberrian?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.