Ekonomiaren oinarriak: beharrak, baliabideak eta ekoizpena

Economía6,6 KB

Beharrak eta ekonomia

Beharra falta dugun zerbait asetzeko nahia da. Ondasuna (ukigarria) beharra asetzeko da. Zerbitzua (ukiezina) beharra asetzeko da.

Ekonomia beharrak asetzeko nahikoak ez diren baliabideak administratzeko balio den zientzia da.

Ekonomia-eskasia unibertsala eta erlatiboa da, guztioi eragiten digu, baina ezberdin; beti nahi dugu gehiago.

Baliabide-eskasia baliabide (fisiko) nahikoa ez izatea da.

Eragile edo erabaki-hartzaileak jarduera ekonomikoaren arduradunak dira: familiak (kontsumo pribatua), enpresak (ekoizpen pribatua) eta sektore publikoa (gizartearen onerako kontsumoa eta ekoizpena).

Kostua, aukera eta analisi marjinala

Aukera-kostua zerbait aukeratzen den bakoitzean galtzen dena da.

Kostu berreskuraezinak aukeratzen dugunean ematen duguna dira.

Etekin gehigarriak (beneficios): kostu gehigarriarekin hobekuntza.

Kostu gehigarriak (costes adicionales): hobekuntza bat lortzeko kostu gehiago.

Analisi marjinala aukera bateko kostu eta etekin gehigarriak neurtzea da.

Pizgarria erabaki bat hartzeko sari edo zigor bat ematea da.

Ekonomia-ereduak eta ikuspegiak

Ekonomia-eredua adierazpen grafiko sinplifikatuak dira.

Mikroekonomia: familia, enpresa eta sektore publikoaren portaera banan-banan aztertzen du.

Makroekonomia: ekonomiaren portaera globala aztertzen du.

Ekonomia positiboa: gauzak nolakoak diren, datu objetiboak.

Ekonomia normatiboa: datu subjetiboak, hipotesiak, legeak.

Ekoizpen-baliabideak

Ekoizpen-baliabideak ondasun eta zerbitzuak ekoiztu eta banatzeko elementuak dira:

  • Natura-baliabideak / Lana: ekoizpen-prozesuan parte hartzen duen ordaindutako giza jarduera fisiko eta intelektuala.
  • Kapital-ondasunak: enpresaren titulartasuna duten ondasunak dira; bi multzo daude: dirua eta elementu fisikoak.
  • Enpresa-ekimena: baliabideak antolatu eta langileak zuzentzen dituen enpresa-burua.
  • Teknologia: ondasun edo zerbitzu bat lortzeko erabilgarri dauden faktoreen konbinazioa.

Errenta ekoizpen-baliabide bat erabiltzearen truke ordaintzen den prezioa da:

  • Alokairuak → natura-baliabideak
  • Soldatak → lana
  • Interesak → kapitala

Ekonomia-sektoreak

Ekonomia-sektoreak ekonomia nola dagoen banatuta adierazten dute:

  • Lehen sektorea: lehengaiak naturatik ateratzen ditu.
  • Bigarren sektorea: lehengaiak landuz produktu bihurtzen ditu.
  • Faktura energetikoa: erregai fosilak, energia berriztagarria, nuklearra.
  • Deslokalizazioa: enpresa bat beste herrialde batera aldatzea, kostuak aurrezteko edo abantailak lortzeko.
  • Enpresen tamaina txikia: ETE (enpresa txiki eta ertainak).
  • Hirugarren sektorea: zerbitzuak jendeari edo beste enpresa batzuei eskaintzen dizkie. Adibideak: turismoa eta zerbitzuen esternalizazioa (azpikontratazioa).

Globalizazioa eta eraldaketak

Nazioartekotzea atzerriko beste merkatuetan aritzea da.

ETE: enpresa txiki eta ertainak.

Tertziarizazioa: zerbitzuen eskaintza handitzea.

Birlokalizazioa: enpresa bat aurretik utzi zuen herrialdera bueltatzea.

Ekoizpen-aukeren muga eta ekoizpen potentziala

Ekoizpen-aukeren muga (EAM) ekoizpen-baliabide eta teknologia erabiliz ekoitz daitezkeen ondasun eta zerbitzuen gehieneko kantitatea da.

Ekoizpen potentziala (EAM) eta BPG (Barne Produktu Gordina): denbora batean ekoitzitako ondasun eta zerbitzuen balioa.

Ekonomia-hazkundea: aldi batean izandako ondasun eta zerbitzuen ekoizpenaren balio-handitzea.

  • Ekoizpen-baliabideak handituta (kantitatea): baliabide gehiago erabili behar da.
  • Produktibitatea hobetuta (kalitatea): ekoizpen-baliabideak erabiliz, unitate gehiago ekoizteko.

Produktibitatea = ekoizpen ÷ lan-unitateak.

Eraginkortasuna eta teknologia

Teknologia eraginkorrak: zerbait ekoizterakoan baliabide gutxien erabiltzea.

Ekonomia eraginkorra: teknologia eraginkorren artean, edo eskuragarri daudenen artean, merkeena aukeratzea.

Enpresa-etekinak eta kostuak

Enpresa-etekinak: produktuen salmentarekin lortzen diren guztizko sarreren eta guztizko kostuen arteko aldea. Ee = SG − KG

Ekoizpen-kostua: ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko erabili diren baliabideak, €-tan.

  • Kostu finkoak: ekoizten den kopurua aldatu arren, berdin irauten duten kostuak.
  • Kostu aldakorrak: ekoitzitako unitateekiko proportzionalak diren kostuak.

Sarrerak: enpresa batek bere ondasun eta zerbitzuen salmentarekin lortzen duen diru-balioa.

Enpresa eta merkatua

Enpresa eta bere funtzioak: enpresek ondasunak eta zerbitzuak modu espezializatuan ekoizten dituzte (funtzioak), ekoizpen koordinatua eta balioa sortuz; enplegua eta aberastasuna sortuz; gizartearen ongizatea handituz.

Merkatua: saltzaileek eta erosleek ondasun eta zerbitzuengatik egiten duten salerosketa.

Eskaria, eskaintza eta errenta-fluxua

Eskaria eta gehiegizko eskaria.

Eskaintza eta gehiegizko eskaintza.

Errentaren fluxu zirkularra.

Descargar

PDF Word HTML