Ekologia: Interakzioak, Zikloak eta Piramide Trofikoak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 6,08 KB
Espezieen arteko interakzioak
Espezie-barneko interakzioak
Asoziazioa
Espezie bereko banakoak lehiatu egiten diren arren, taldean bizitzea onuragarria da edozein populaziotako banakoentzat. Hala, familiarteko asoziazioak, asoziazio taldekoiak, asoziazio kolonialak edo estatu-mailako asoziazioak eratzen dituzte.
ADIBIDEAK:
- Erleak
- Inurriak
- Termitak
- Otsoak
- Antzarrak
- Arrezifeak
- Liztor asiatikoa
Familiarteko asoziazioa
Ahaideak diren banakoek osatzen dituzte. Helburua ugaltzea eta kumeak zaintzea da. Adibidez, zapelatz arruntaren familiak eme batek eta ar batek osatzen dute, eta kumeak zaintzen dituzte.
Asoziazio taldekoia
Banakoak ez dira beti ahaideak, eta taldeak osatzeak hainbat abantaila eskaintzen dizkie, hala nola harrapariengandik defendatzea, janaria bilatzea, harreman sozialak sortzea… Arrain askok, hegaztiek edota ungulatuek sortu ohi dituzte horrelakoak.
Asoziazio koloniala
Batez ere ugalketa asexualez erreproduzitzen diren organismoek osatzen dituzte halakoak. Guraso berekoak dira eta bizitza osoan elkarrekin egongo diren banakoak izango dira.
Estatu-mailako asoziazioa
Anatomia eta fisiologia desberdinetako banako hierarkizatuek osatzen dute, eta desberdintasun horien araberako lanak egiten dituzte. Intsektu sozialen ohiko asoziazioa da, adibidez, erlauntzetan hiru banako mota aurki daitezke:
- Langileak: Erlauntza garbitu, babestu, polena bildu eta halako lanak egiten dituztenak.
- Erlamandoak
- Erreginak: Ugalketaz arduratzen direnak.
Lehia
Bizidunek ezinbesteko dituzten baliabideak eskuratzeko lehiatzen dute (ura, janaria, bikotea…). Honela finkatzen dira sarritan populazioen barruan nagusitasun-hierarkiak. Sistema horren bidez, baliabideak zer ordenatan erabiliko dituzten zehazten dute, alegia, banako bakoitzak eskubidea izango du baliabideak bere azpiko mailakoek baino lehenago erabiltzeko.
Espezie-arteko interakzioak
Parasitismoa
Espezieetako batek onura lortzen duenean, besteei kalteak eraginda, ordea.
ADIBIDEAK:
- Tenia
- Izaina (zaldua)
- Kaparra
- Arkakusoa
- Trypanosoma brucei (tse-tse eulia eta gizakia)
- Anisakis
- Zorriak
Komentsalismoa
Espezieetako batek onura lortzen duenean, besteei kalterik eragin gabe.
ADIBIDEAK:
- Hienak-lehoiak
- Karramarro ermitaua-moluskoak
Mutualismoa
Inplikatutako espezieentzat onura dakarrenean harremanak.
ADIBIDEAK:
- Marrazo-erromero (remora) arraina
- Gizakia-hesteetako bakterioak
- Anemona-pailazo arraina
- Likenak
- Erlea eta erle-lorea (orkidea)
Espezie arteko lehia
Parte hartzen duten espezieentzako kaltegarria denean, baliabide mugatu bat erabiltzeko lehiatzen direnean.
Harraparitza
Elkarreragin edo interakzio honetan, organismo batek, harrapariak, harrapatu eta hil egiten du beste bat, harrapakina, osorik edo haren zatiren bat janez elikatzeko.
Bioakumulazioa eta biomagnifikazioa
Harrapakariak harrapakina jatean, honen gorputzean dauden substantzia toxikoak ere bereganatzen ditu. Substantzia horien absorzioa kanporaketa baino azkarragoa denean, metatu egingo ditu organismoak.
Bioakumulazioa
Organismoaren kontzentrazioa ingurunekoa edo elikagaikoa baino handiagoa denean gertatzen da.
Biomagnifikazioa
Hainbat kasutan, kontzentrazioa igotzen joaten da kate trofikoan mailaz maila gora egin ahala. Adibidez, substantzia toxiko hidrofobikoak direnean, organismoek ezin dituzte metabolizatu eta kanporatu, eta gorputzeko zenbait ataletan metatzen dira, hala nola koipeetan. Horrela, kate trofikoko azken mailatan dauden bizidunek pilatuko dituzte kontzentrazio altuenak eta kaltegarrienak.
Sare trofikoa eta osasuna
Sare trofikoetan, bizidunek elkar janez eta deskonposatuz, materiak zikloak osatzen ditu, eta elementu baten atomoa berrerabili egin daiteke, behin eta berriz, materia mailaz maila igaroz.
Karbonoaren zikloa
Karbonoa elementu kimiko nahiko ugaria da eta hainbat formatan ager daiteke: atmosferan (CO₂), hidrosferan edota litosferan (ikatza, petrolioa, kareharria…). Karbonoaren zikloaren barruan, bi ziklo bereiz daitezke: ziklo laburra eta ziklo luzea.
Ziklo laburra
Zirkulazioan dagoen karbonoari dagokio, eta, batez ere, izaki bizidunek parte hartzen dute bertan:
- Ekoizleek: Fotosintesiaren bitartez atmosferan edota hidrosferan dagoen karbono dioxidoa finkatu, eta materia organikoa ekoizten dute.
- Kontsumitzaileek: Ekoizleetatik pasatzen da karbonoa, eta horiek arnasketa egitean, atmosferara itzultzen da.
- Deskonposatzaileek: Organismo hauek hiltzean, deskonposatu egiten dituzte, eta karbono zatirik handiena ingurunera itzultzen da, ekoizleentzat eskuragarri geldituz, berriro ere.
Piramide trofikoak
Banako-piramidea
- Ekoizleak eta kontsumitzaileak konparatzeko erabiltzen da.
- Ez da asko erabiltzen, ez baita oso zehatza.
- Gehienetan piramide forma du, baina ez da beti betetzen.
Energia-piramidea
- Maila trofiko bakoitzean metatzen den energia kantitatea adierazten du.
- Ekosistemen etorkizuna aurreikusteko baliagarria da.
- Piramide forma du, eta maila batetik bestera energia %10 gutxitu egiten da.
Biomasa-piramidea
- Maila trofiko bakoitzean azaltzen den materia kantitatea adierazten da.
- Ekosistema baten egoera ebaluatzeko eta espezien etorkizuna aurreikusteko tresna baliagarria da.
- Piramide forma du, baina salbuespenak daude: Fitoplanktonaren kasuan, biomasa gutxi dutenez eta ugalketa tasa handia denez, bera janez elikatzen den zooplanktonaren masa handiagoa izan daiteke, oinarria baino zabalagoa den maila sortuz.