Entzimen Espezifikotasuna, Gune Aktiboa eta Inhibizioa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,57 KB
Zer esan nahi da entzimak "oso espezifikoak" direla esaten denean? Arrazoitu erantzuna.
Gune aktiboaren eta substratuaren itxuraren artean lotura estua dagoenez, entzima gehienak oso espezifikoak dira. Entzima-espezifikotasuna bi mailatan eratzen da:
- Jarduera-mailan. Entzima batek substratuak jasan ditzakeen eraldaketetako bat baino ez du eragiten; espezifikotasun desberdina duen beste entzima batek beste erreakzio bat eragiten du substratu berean.
- Substratu-mailan. Entzima batek substratu bati edo substratu multzo txiki bati baino ez dio eragiten. Substratuaren espezifikotasuna honako hau izan daiteke:
- Erabatekoa. Entzimak substratu bati baino ez dio eragiten. Ureasak, adibidez, ureari bakarrik eragiten dio, eta hauetan banatzen du: CO2-an eta N3-an.
- Taldekoa. Entzimak lotura mota jakin bat duten substratuak eraldatzen ditu. Aminoazidoen deskarboxilasek CO2-a kentzen dute aminoazido mota askotatik, abiadura desberdinetan bada ere.
- Estereokimikoa. Kasu honetan, isomero optiko bati eragiten dio, baina ez besteari. Aspartasak, kasu baterako, L-aspartatoari eragiten dio, baina ez haren D-formari.
Azaldu gune aktiboa zer den.
Entzima baten zentro aktiboa gainazaleko eskualde txiki bat da, hutsune edo tolestura forma duena eta hiru dimentsioko egitura substratuaren egitura osagarriari egokitzen zaiona. Aminoazido gutxi batzuez osatua dago:
- Loturakoak: entzima, lotura ahulen bidez, substratuarekin espezifikoki bat egitearen erantzuleak direnak.
- Katalitikoak: substratua produktu bihurtzeaz arduratzen direnak.
Azaldu ezazu zer den entzima-inhibitzailea, eta aipa itzazu inhibitzaile motak. Arrazoitu erantzunak.
Entzima-inhibitzaileak entzimen jarduera oztopatzen duten substantzia kimikoak dira. Daukaten eraginaren arabera bi inhibitzaile mota daude: itzulgarriak (honen barruan lehiakorrak eta ez-lehiakorrak) eta itzulezinak.
Inhibitzaile Itzulezinak
Entzimei elkartzen zaizkie elkarrekintza ez-kobalenteen bidez, hala nola hidrogeno-zubiak. Inhibitzaileak aldatu edo suntsitu egiten du entzima, eta ezin du bere jarduera berreskuratu.
Inhibitzaile Itzulgarrriak
Entzima-inhibitzaile konplexua disoziatu eta berriro ekin daitekeenean gertatzen da. Bi mota bereizten dira:
- Lehiakorrak. Substratua eta inhibitzailea gai dira gune aktiboarekin lotzeko, beraz, gune aktiboan lotzeko lehiatzen dira. Substratua lotzen bazaio, produktuak sortzen dira; inhibitzailea lotzen bazaio, ostera, ez da erreakziorik gertatzen. Eragina arindu egiten da substratuaren kontzentrazioa handituta.
- Ez-lehiakorra. Inhibitzailea eta substratua ez zaizkio leku beretik lotzen entzimari; inhibitzailea entzimarekin lotzen bada –leku hori ez da gune aktiboa–, ondorioz, entzimaren osaera aldatu egiten da eta substratua ezin zaio gune aktiboari lotu. Substratuaren kontzentrazioak gora eginda ere ez da jarduera berreskuratzen.
Zein dira entzima-erreakzio baten abiadurari eragiten dioten faktore nagusiak? Azaldu bakoitzak nola eragiten duen.
Substratuaren kontzentrazioa, pH-a, tenperatura eta inhibitzaileak dira abiadurari eragiten dioten faktore nagusiak.
Substratoaren Kontzentrazioaren eragina
Substratuaren kontzentrazioak gora egiten badu eta entzimaren kontzentrazioa iraunkor mantentzen bada, erreakzioaren abiadura mailaka handitzen da. Balio jakin batera iristean, kontzentrazioa handitu arren, erreakzioaren abiadura ez da handitzen.
pH-a
Entzima bakoitzak pH-maila optimoa du. Tarte horretatik kanpo pH-a aldatuz gero, entzimaren jarduera moteldu egingo da. Muturreko pH balioek entzima desnaturalizatzea eragin dezakete.
Tenperaturaren eragina
Tenperatura igotzean, erreakzioaren abiadura handitu egiten da, balio maximo batera iritsi arte, tenperatura optimoa deitua. Balio horretatik aurrera, tenperaturak igotzen jarraitzen badu, erreakzioaren abiadura jaitsi egiten da, entzima desnaturalizatu egiten delako eta bere funtzioa betetzeari uzten diolako.
Inhibitzaileen eragina
Substantzia kimikoak dira eta entzimen jarduera txikiagotzen edo erabat oztopatzen dute. Bi inhibitzaile mota bereizten dira: itzulezina, entzimak forma aldatu eta bere lehenengo formara bueltatzea ezin denean; eta itzulgarria, hasierako formara bueltatu ahal denean. Kasu honetan bi mota bereizten dira: lehiakorra eta ez-lehiakorra.