Ekologia: Ekosistemak, Faktore Abiotikoak eta Harreman Biotikoak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,3 KB

Ekologia: Organismoek elkarren artean eta beren ingurunearekin dituzten harremanak ikertzen dituen zientzia.

Ekosistemak: Eremu jakinetako izaki bizidunek eta ingurune faktoreek osatutako multzoak edo sistemak. +Biotopoa: Osagai abiotikoa da. Ekosistema baten toki edo ingurune fisikoak eta haren propietate fisiko-kimikoek osatzen dute. +Biozenosia: Osagai biotikoa da. Toki jakin batean bizi diren izaki bizidunen eta haien arteko harremanen multzoa da.

Ekosistemen Tamaina eta Mugak: +Ekosistemak tamaina askotakoak izan diatezke (txikiak edo handiak), ozeanoak, basamortuak eta ekosfera bera, Lur osoa hartzen duena. Ekosistemak bata bestearen barruan egoten dira batzuetan, eta bat bera ere ez dago isolatuta, inguruko okosistemekin elkarrekintzan jarduten baitute guztiek. +Ekosistemen mugei ekotono esaten zaie. Ekotonoak trantsizioguneak dira, eta jaoem biotopoen eta komunitateen ezaugarriak aldatzen dira, bat-batean edo pixkanaka.

Ekosistemen Sailkapena: +Uretakoak: Itsasokoak edo ur gezakoak. +Lehorrekoak: Hotza, epela eta beroa zonak.

Faktore Abiotikoak eta Molaerak: +Faktore abiotiko: Deritze ekosistema bateko izaki bizidunen gainean eragiten duten inguruneko aldagai fisiko kimikoei. +Moldaerak: Izaki bizidunek, eboluzioan zehar, beren ingurunean bizirik iraun ahal izateko garatu dituzten ezaugarri anatomiko eta fisiologikoak eta portaera ezaugarriak.

Tenperatura: Organismo gehienak -2ºC tik 50ºC ra bitarteko tenperaturetan soilik bizi daitezke. +Animalia ektotermoak: Ez dira gorputzeko tenperaturari konstante eusteko gai. +Animalia endotermoak: Gorputzeko tenperaturari konstante eusteko gai dira.

Hezetasuna: Airearen hezetasuna atmosferako airean dagoen ur lurruna da. +Landareak: Ur faltara egokitzeko. +Animaliak: Estalki iragazgaitzak dituzte, urik ez galtzeko.

Argia: Argia fotosintesia egitea ahalbidetzen duen energia iturria da.

Presioa: Lehorreko ekosistemetan, zenbat eta gorago igo, ordura eta txikiagoa da presio atmosferikoa, eta orduan eta oxigeno gutxiago dago.

Gazitasuna: Uretan disolbatutako gatz kantitatea da.

Habitata eta Txoko Ekologikoa: Organismo baten habitata organismo horrek bizileku duen tokia da. +Espezie baten txoko ekologikoa, espezieak espazio hori nola okupatzen duen, zer bizimodu egiten duen eta ekosisteman zer funtzio duen ere hartzen du barnean.

Harreman Biotikoak: Bi motatakoak izan daitezke: espeziebarnekoak eta espezieartekoak. Espeziebarneko harremanak: Espezie bereko banakoen artean sortzen diren harremanak dira.

Elikadura Harremanak: Ekosistema bateko organismoak maila trofikotan edo elikadura mailatan sailkatzen zira.

Maila Trofikoak: Ekoizleak, kontsumitzaileak, eta deskonposatzaileak.

Ziklo Biogeokimikoak Ekosistemetan: Hidrogenoa, Oxigenoa, Karbonoa, Nitrogenoa, Fosforoa, eta Sufrea.

Karbonoaren Zikloa: Karbonoa karbono dioxido eran soilik bihur daiteke biomolekulen parte.

Nitrogenoaren Zikloa: Nitrogenoa bakterio mota jakin baten bidez soilik finkatzen da.

Fosforoaren eta Sufrearen Zikloak: Materia bizidunean fosforo gutxi dago proportzioan, baina hala ere, egundoko garrantzia du.

Ekosistemen Eboluzioa: Ekosistemak dinamikoak dira; hau da, denboran zehar aldatuz joaten dira, biotopoan eta hura osatzen duten populazioetan izaten diren aldakuntzen ondorioz.

Lehen Mailako Segida: Modu naturalean hasten da, gizakiaren esku-hartzerik gabe, organismoek kolonizatu gabeko eremu batean.

Bigarren Mailako Segida: Arrazoi naturalengatik edo gizakiaren ondorioz komunitateak desagertu ondoren, komunitate horiek zeuden toki berean garatzen da.