Ekosistemak eta Ingurumen Faktoreak: Gida Osoa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 11,32 KB
Ingurumen Faktoreak
Organismo bizidunetan eragina duten faktoreak dira.
Faktore Abiotikoak
Inguruneko eragile fisiko eta kimikoak dira, organismoetan eragina dutenak.
Faktore Biotikoak
Elkarri eragiten dioten izaki bizidunak dira, ekosistema bateko flora eta fauna barne.
Biogeografia: Espezieen Banaketa Geografikoa
Espezie bakoitzaren banaketa-eremua mugatzen duten ingurumen-faktoreak interpretatzen ditu. Horretarako, bizidun-komunitateen banaketa eta dinamika ikertzen ditu, eta lurralde geografiko jakin bateko bizidunen inbentarioa egiten du, gaur egungo organismo eta paisaien banaketa azaltzeko helburuarekin.
Adaptazioak eta Moldaerak
Organismo bakoitza bere inguruneko ezaugarrietara egokitzen da, eta horri esker lortzen du ingurune horretan bizitzea eta ugaltzea.
Ingurune bakoitzeko organismoek hautespen naturalaren ondorio diren adaptazio morfologiko eta fisiologiko jakin batzuk dituzte. Horretarako, belaunaldiz belaunaldi transmititutako moldaera genetikoak izan dituzte.
Jaiotza, Heriotza eta Migrazio Tasen Aldaketak
Bizidun guztiek ez dute portaera bera izaten ingurumen-faktore bakoitzaren aurrean.
- Zona ezin hobea: Organismo batentzat bizitzeko baldintzarik egokienak dituen eremua da, non azkar haziko den eta gehiago ugalduko den.
- Beheko eta goiko tolerantzia-mugak gaindituz gero, organismoa hil egingo da edo migratu beharko du.
Organismoen Moldaerak: Faktore Abiotikoak
Tenperatura
Izaki bizidunak 0-50ºC bitarteko tenperaturan bizi daitezke.
Argia
Eguzki-argia ezinbestekoa da organismo autotrofoek fotosintesia egiteko, eta haiek dira ekosistema gehienetako oinarria.
Ura
Landareek ezinbestekoa dute ura fotosintesia egiteko. Bizidun askok arnasteko behar dugun oxigenoa uretatik ateratzen dute. Urik gabe, bizitzarik ez dago.
Lehorreko Ekosistemak
Argia
- Landare askok egunaren eta gauaren iraupenari lotuta (fotoperiodoa) erregulatzen dituzte beren prozesu biologikoak.
- Animaliek ere argi-orduetara egokitzen dituzte beren jarduera fisiologikoak (askok egunez dihardute eta beste batzuek gauez).
Ura
- Urik ez galtzeko, zuhaixka askok substantzia iragazgaitzez estalitako hosto txikiak izaten dituzte; beste landare batzuek hostoak arantza bihurtzen dituzte; eta beste batzuek zurtoinean edo hostoetan biltzen dute ura.
- Animali askok ohitura gautarrak dituzte (intsolazio handieneko orduak saihesteko), iluntzean bakarrik aktibitatea izaten dute, hezetasuna handiagoa eta tenperatura baxuagoa denean.
- Oihan tropikalean, aldiz, ur asko dago, eta zuhaitzek ertz zorrotz eta handiko hosto handiak dituzte soberako ura botatzeko.
Tenperatura
- Landareek ahalik eta gehien murrizten dute beren jarduera; hazi eta erraboi (bulbo) bihurtzen dira, urtaro txarrei aurre egiteko, edo hostoak galtzen dituzte.
- Animaliak lozorroan (hibernazioan) sartzen dira edo migratzen dute.
Urtaro beroetan, organismoek berriro aktibatzen dituzte bizi-zikloak:
- Landareak loratu egiten dira eta fruituak izaten dituzte.
- Animaliak asko ugaldu egiten dira.
Uretako Ekosistemak
Ura
- Gazitasunari aurre egiteko prozesu fisiologiko bereziak dituzte.
- Mugitzeko gorputz fusiformeak (hegatsak, adibidez) dituzte.
- Olatuen bultzadari eusteko, malguak dira (algak, adibidez) edo substratura atxikitzeko mekanismoak dituzte (lapak, adibidez).
Argia eta Tenperatura
- Zona abisaletan (sakontasunean) bizitzeko, argizko organoak dituzte.
- Poloetan bizitzeko, gantz-geruzak, lumak eta ilea dituzte.
Ura xurgatzeko gaitasunaren arabera, mailak bereizten dira: hasieran alga berdeak, ondoren alga arreak eta azkenik alga gorriak.
Zona fotikoa: 0m-tik -200m-ra; Zona afotikoa: -200m-tik -300m-ra.
Ziklo Biogeokimikoak
Elementu kimikoek zikloak osatzen dituzte organismo biologikoetan eta ingurunean. Bide horietan jasaten dituzten aldaketak adierazteko, ziklo biogeokimikoak erabiltzen dira.
Ekoizleek atmosferatik edo litosferatik hartzen dituzte elementu kimikoak elikagai gisa erabiltzeko, eta materia organikoaren osagai bihurtzen dituzte, sare trofikoetara pasatuz. Bizidunak hiltzean, deskonposatzaileei esker, berriz ere elementu kimiko horiek ingurumenera itzultzen dira, materia ez-organiko bilakatuta.
Bizidunen Arteko Interakzioak
Espezie Barneko Interakzioak
- Lehia: Espezie bereko indibiduoak uragatik, argiagatik, bizitokiagatik, ugaltzeagatik eta abar eskuratzeko lehiatzen direnean. Ez da soilik indibiduoen artean ematen den lehia zuzena, zeharkakoa ere izan daiteke.
- Familiarteko Asoziazioa: Ahaideek (familia) osatzen dute. Helburua ugaltzea eta kumeak zaintzea da.
- Taldeko Asoziazioa: Taldeak osatzen dituzte harrapariengandik defendatzeko, janaria biltzeko, harreman sozialak sortzeko, eta abar.
- Asoziazio Koloniala: Ugalketa asexualez erreproduzitzen diren organismoek osatzen dituzte. Guraso berekoak dira eta bizitza osoa elkarrekin egongo diren banakoak. Funtzio bereziak har ditzakete, hala nola elikadura edo ugalketa. Adibidez: Koralak.
- Estatu-mailako Asoziazioa (Intsektuak): Intsektu sozialen asoziazioa da. Adibidez, erlauntzetan hiru banako mota aurki daitezke: langileak (erlauntza garbitu, babestu eta polena prozesatzen dutenak); erlamandoak; eta erreginak (ugaltzen dutenak).
Espezie Arteko Interakzioak
- Mutualismoa: Espezie desberdinetako bi organismok abantaila lortzen duten interakzioa da. Harremanak onura dakarrenean gertatzen da.
- Komentsalismoa: Espezieetako batek onuraren bat lortuko du interakziotik, besteei onurarik edo kalterik eragin gabe.
- Harraparitza: Interakzio honetan, organismo batek (harrapariak) beste bat (harrapakina) harrapatu eta hil egiten du, osorik edo zati bat janez elikatzeko. Hautespen naturalaren eragile garrantzitsua da harraparitza; izan ere, harrapariek harrapakin ahulenak errazago hiltzen dituztenez, harrapakinen hautespen naturala eragiten du.
- Parasitismoa: Espezie bat (parasitoa) ostalari izeneko beste baten kontura bizi da, honetaz elikatuz, ugaltzen, eta abar. Batzuetan ostalariak bizirik jarraitzen du, nahiz eta kalteak jasan, baina beste batzuetan hil egiten da.
- Lehia (Espezie artekoa): Espezie desberdinen artean baliabide mugatuengatik sortzen den lehia.
Txoko Ekologikoa
Espezie batek ekosistemaren barruan gainerako espezieekiko edo populazioarekiko betetzen duen funtzioa da.
Txoko ekologiko bat espezie batek soilik bete dezake. Espezie bat baino gehiago daudenean, horien arteko lehia sortuko da, eta batek bestea zokoratuko du. Dena den, habitat berean txoko ekologiko asko daudenez, espezie arteko lehia murriztu egiten da.
Bi komunitate ekologikoren arteko mugetan sortzen diren trantsizio-eremuak espezie-aberastasun handikoak izaten dira. Eremu horiei ekotonoa deritze; adibidez, ur geza eta gazia elkartzen diren padurak.
Maila Trofikoak
Ekoizleak
Kate trofikoaren oinarria dira. Besteek erabili ahal izango dituzten elikagaiak ekoizten dituzte.
- Landareek eguzkitik jasotako energiarekin materia inorganikoa materia organiko bihurtzen dute (fotosintesiaren bidez).
- Ez dute eguzki-energiarik behar materia inorganikoa materia organiko bihurtzeko (kimiosintesia). Adibidez: Bakterio termofiloek.
Fitoplanktona ur-ekosistemetako ekoizlea da. Fitoplanktona sukaldaritzan, kosmetikan, osasunean eta abar erabil daiteke.
Kontsumitzaileak
Bizidun heterotrofoak dira, hau da, kanpo-ingurunetik ekoizleek osatutako materia organikoa hartzen dutenak. Kontsumitzaile guztiak ez dira mota berekoak.
- Lehen mailako kontsumitzaileak: Landarejaleak dira (ekoizleek zuzenean sortutako elikagaiez elikatzen direnak).
- Bigarren mailakoak: Landarejaleak jaten dituzten haragijale edo karniboroak dira (lehen mailako kontsumitzaileez elikatzen direnak).
- Hirugarren mailakoak: Haragijaleak jaten dituzten super-harrapari edo superkarniboroak dira (haragijaleez elikatzen direnak).
Deskonposatzaileak
Hildako landareez edo animaliez elikatzen diren bizidunak dira, onddoak eta bakterioak, esate baterako.
Materia organikoa materia inorganiko bihurtzen dute.
Egitura Trofikoa
Bizidunek beren artean sortzen dituzte elikadura-harremanak, eta interakzio horretan osatzen dituzten kateei kate trofikoak deitzen zaie.
Kate trofikoetan, bizidun batzuek besteak jaten dituzte eta beste bizidun batzuen elikagai bihurtzen dira. Harreman trofiko hori da ekosistemetako bizidunen arteko harremanik garrantzitsuena.
Kate desberdinak gurutzatzen direnean sareak sortzen dira.
Sare Trofikoak eta Osasuna
Sare trofikoetan, bizidunek elkar janez eta deskonposatuz, materiak zikloak osatzen ditu, eta elementu baten atomoa behin eta berriz berrerabili daiteke.
Zer gertatzen da sare horietan substantzia toxikoak sartzen badira? Harrapariak harrapakina jatean, gorputzean dauden substantzia toxikoak ere hartzen ditu. Substantzia horien xurgapena kanporaketa baino azkarragoa bada, metatu egingo ditu organismoak.
- Biokumulazioa: Organismoaren kontzentrazioa ingurunekoa edo elikagaikoa baino handiagoa denean gertatzen da.
- Biomagnifikazioa: Azken mailako kontsumitzaileek gehiago pilatzen dituzte substantzia toxikoak, eta hori kanporatzea zailagoa da. Ez da metabolizatzen ezta kanporatzen ere, eta gorputzean metatzen da, adibidez, koipeetan.
Substantzia toxiko horiek hainbat iturritatik etor daitezke: petrolio industriatik, meategietatik, nekazaritza intentsibotik, eta abar. Uraren zikloan sartu ohi dira, eta izaki bizidunek metatu egiten dituzte. Gizakiok kate trofikoen amaieran gaudenez, jaten ditugun elikagai askotatik jaso ditzakegu pilatutako substantziak.
Karbonoaren Zikloa
Ziklo Laburra
Batez ere izaki bizidunek parte hartzen dute bertan. Ekoizleek fotosintesiaren bitartez atmosferan edota hidrosferan dagoen karbono dioxidoa finkatu eta materia organikoa ekoizten dute. Ekoizleetatik kontsumitzaileetara pasatzen da karbonoa, eta horiek arnasketa egitean, atmosferara itzultzen da. Gero, organismo hauek hiltzean, deskonposatzaileek deskonposatu eta karbono zatirik handiena ingurunera itzultzen da, ekoizleentzat berriro ere eskuragarri geldituz.
Ziklo Luzea
Izaki bizidunak hiltzean, haien hondakinak sedimentatu egin daitezke, eta denborarekin erregai fosil bihurtu. Erregai horiek erretzean, berriro ere karbono dioxidoa askatuko da atmosferara, eta izaki bizidunek berriro erabiliko dute.
Ur-inguruneetan, kareharria moduko arroka sedimentarioak sortzean, ugariak izaten dira hildako izaki bizidunen eskeletoak, oskolak eta abar. Horiek karbono ugari izaten dute, karbonato kaltziko (CaCO3) eran batez ere. Meteorizazio prozesuei esker, horietan metatuta dagoen karbonoa ingurunera itzultzen da.
Azkenik, sumendiek eta iturri termalek mantuan gordeta dagoen karbono kantitate handia isurtzen dute.