Digestio eta arnas aparatuak: funtzioak eta egitura

Clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 6,08 KB

Digestio aparatua

Digestio aparatuak elikagaiak eraldatu eta substantzia soilagoak sortzen ditu, zelulek xurga eta erabili ditzaten. Halaber, digeritu gabeko hondakinak kanporatu egiten ditu digestio aparatutik.

Digestio aparatuak bi elementu mota ditu:

Digestio-hodia

  • Ahoa: elikagaiak digestio-hodira sartzeko barrunbea da. Bertan elikagaiak murtxikatu eta listuarekin nahasten dira.
  • Faringea: digestio-aparatuaren eta arnas aparatuaren hodia da. Elikagaiak faringetik zehar joaten dira ahotik hestegorrira. Epiglotis izeneko tolestura dauka; tolestura horrek elikagaiak arnas-bidera ez uzteko funtzioa betetzen du.
  • Hestegorria: faringea eta urdaila lotzen dituen hodi gihartsua da. Hestegorriaren pareten mugimenduari esker janaria urdailera iristen da.
  • Urdaila: digestio-hodiaren zabalgunea da. Urdailaren sarrerari kardia esaten zaio, eta irteerari piloroa. Urdailean elikagaiak digeritzen hasten dira urin gastrikoari esker; urin gastrikoa urdailaren barruko paretako toles ugarietan sortzen da.
  • Heste meharra: sei metro inguruko hodia da, sabelaldeko barrunbean tolestuta dago. Barruko paretek heste bilo izeneko tolesak dituzte. Heste meharrean elikagaiak erabat digeritzen dira eta substantzia elikagarri gehienak xurgatzen dira odolera pasatzeko. Hiru zati ditu: duodenoa, jejunoa eta ilenoa. Pankreasak eta gibelak duodenora isurtzen dituzte sortutako substantziak.
  • Heste lodia: digestio-hodiaren azken zatia da, uzkian amaitzen da eta kanpoaldearekin lotzen du. Heste lodiko paretek ura eta gatz mineralak xurgatzen dituzte. Digeritu gabeko substantziak gorotz bilakatzen dira. Hiru zati ditu: heste itsua, kolona eta ondestea. Heste itsutik apendize beriformea ateratzen da.

Digestio-guruinak

  • Listu guruina: elikagaiak listuarekin nahasteko listua sortzen du.
  • Gibela: behazuna sortzen duen guruina da. Behazun xixkuak pilatu eta duodenora bidaltzen ditu.
  • Pankreasa: pankreas-urina sortzen duen guruina da. Haren bidez elikagaiak erabat digeritzen dira.

Digestio-funtzioak

  • Ahoratzea: elikagaiak ahotik digestio-hodira sartzen dira; ahoan txikitu eta listuarekin nahasten dira.
  • Digestioa: elikagaiak mantenugai izeneko substantzia soilagoetara bihurtzen dira. Bi mota ditu:
    • Mekanikoa: elikagaiak moztu, txikitu eta nahasi egiten dira.
    • Kimikoa: elikagaiak eraldatu eta konposatu soilagoak eratzen dira.
  • Xurgapena: digestioan lortutako mantenugaiak digestio-hodiaren pareten zehar xurgatzen dira.
  • Egestioa: digeritu gabeko substantziak edo elikagaien substantzia ez-baliagarriak kanporatzen dira.

Arnas aparatua

Arnas aparatuaren funtzioak honako hauek dira: kanpoko airetik oxigenoa hartu eta odolera eramatea, eta, aldi berean, odoleko karbono dioxidoa kanporatzea.

Arnas-organoak

  • Sudur-obiak: aurpegiaren barrunbe bi dira. Kanpoaldearekin sudur-zuloen bidez komunikatzen dira. Sudur-obietan airea berotu, garbitu eta hezetu egiten da.
  • Faringea: arnas aparatuaren eta digestio-aparatuaren hodia da, giharduna eta elastikoa. Airea laringera eramaten du. Behealdean epiglotisa dauka; elikagaiak irentsi bitartean epiglotisak ez die arnas-bidetik joaten uzten.
  • Laringea: hodi laburra da eta barrualdean ahots-kordak ditu. Ahots-kordak bibratzen dira eta ahotsa sortzen da.
  • Traketa: lepoaren barrualdan goitik behera doan hodia da, airea birikietaraino eramaten duena. Estgorriaren aurrean dago, kiko-arkuaren ondoan. C itxurako zenbait kartilagok babesten dute, eta horiei esker traketa ez da erraz itxi.
  • Bronkioak: birikietan sartzen diren bi hodi dira. Birikien barruan adarkatu egiten dira, eta bronkiolo izeneko hodi txikiagoak sortzen dira. Bronkioloak adar txikiagoetan banatzen dira, eta amaieran birika-alboloak dituzten zakuak daude.
  • Birikiak: saihets-hezurrek babestutako bi organo arrosak dira. Birikien barrualdean gas-trukea egiten da odolarekin. Birika bakoitza mintz bikoitz batek inguratzen du, eta bi mintzen artean likido bat dago, birikiak arnas-mugimenduetara moldatzeko. Eskuineko birika hiru lobulutan zatituta dago eta ezkerrekoa baino handiagoa da; ezkerreko birikak bi lobulu baino ez ditu.

Gas-trukea

Gas-trukea birika-alboloetan egiten da. Birika bakoitzean milioika albolo daude, eta horrek gainazal izugarri handia ematen dio gas-trukeari. Gas-trukea kapilarren eta alboloen mintz meetan egiten da difusio bidez; hau da, gasak kontzentrazio handieneko gunetik kontzentrazio txikieneko gunera mugitzen dira.

Odol-zirkulazio sistema

Odol-zirkulazio sistemak mantenugaiak eta oxigenoa organismo osoan banatzeaz arduratzen da. Era berean, metabolismo zelularretik sortutako hondakin-substantziak bildu eta horiek kanporatzeaz arduratzen diren organoetara eramaten ditu.

Odol-hodiak

  • Arteriak: bihotzetik gorputzeko organoetara odola eramaten dute. Arteria-paretak oso lodiak, gogorrak eta elastikoak dira, presio handia jasaten dutelako.
  • Zainak: organoetatik bihotzera odola eramaten dute. Zainen paretak arteriena baino meheagoak eta elastikoagoak dira, presio txikiagoa jasan behar dutelako. Barruan balbulak dituzte, odola gorantz errazago joan dadin eta atzera ez egiteko.
  • Kapilarrak: tamaina mikroskopikoko hodiak dira eta sare moduko bat osatzen dute, arterien amaierako muturrak zainen hasierako muturrekin lotzen dituena. Kapilarren paretetan zehar mantenugaiak eta oxigenoa gorputzeko zelula guztietara igarotzen dira, eta horietan zehar karbono dioxidoa eta hondakinak kapilarretara atzera igarotzen dira.