Deskribapen testuak: motak, ezaugarriak eta ekoizpena
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 68,94 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek deskribapen testuen kontzeptua azaltzen du: zer den, nola egin daitekeen (hitzez edo irudiez) eta deskribapen objektiboen eta subjektiboen arteko aldea. Era berean, deskribapena egiteko pausoak, testu mota bakoitzaren xedea eta deskribapenen ezaugarri linguistikoak (erlatibozko esaldiak, adjektiboak, adberbioak, metafora) jorratzen ditu. Ikasleak deskribapen ona nola egin ikasiko du.
Puntos clave
- Deskribatzea objektu, pertsona, leku, egoera edo sentimenduen nolakotasuna adieraztea da, hitzez edo irudien bidez.
- Deskribapen objektiboek errealitatea zehatz-mehatz ematen dute, igorlearen ikuspuntua alde batera utziz; helburua informatzea da.
- Deskribapen subjektiboek igorlearen iritzia, jarrera eta ustea agertzen dituzte, eta adjektibo asko erabili ohi dira.
- Deskribapen ona da igorleak transmititu nahi duena hartzaileak jasotzen duenean, komunikazioaren helburua betetzen denean.
- Ekoizpenerako zehaztasuna, argitasuna, kohesioa eta ordena logikoa izan behar dira kontuan.
- Ezaugarri linguistikoak: erlatibozko esaldiak, adjektiboak eta adberbioak nagusi dira, eta metafora da baliabide erretoriko gehien erabilia.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
2.UNITATEA:
GERRA AURREKO ERAKUNDEAK ETA TALDEAK.-
AURREKOAK :
- XX. Mendearen hasierarekin batera aldakuntzak datozkio Euskal Literaturari. Aurreko
hamarkadan susperraldia sumatzen da :
- Iparraldean : ohiko eliz liburugintzaz gain, poesiak eta kazetaritzak urrats
garrantzitsuak emango ditu XIX. Mendearen azken urteotan.
- Hego Euskal Herrian : foruen galerak (1876) eta iraultza industrialak dakarten
egoera sozio-politiko berriak euskararen aldeko mugimendu berriak bideratuko ditu.
- Garai hartako euskal gizarteak gabezia eta hutsune larriak ditu literatura moderno eta
indartsua sortu ahal izateko. Kultura eta hezkuntza mailako egitura egokia falta zaio :
- hizkuntza batu eta normalizatua
- euskarako eskola sistema
- unibertsitate publiko euskalduna
Hauek gauzatzeko baliabide politiko eta ekonomikoak.
- Garrantzitsua da eragile batzuk burututako lana :
- Antoine d’Abbadie (Ipar eta hegoaldean) lore jokoen bitartez bultzada ematen
dio bertsogintzari.
- Jean Hiriart-Urrutik, euskarazko kazetaritzari.
- Martzelino Soroak : antzerkia.
- Resurreccón Mª Azkue : euskararen inguruan sortzen diren egitasmo, ekimen
eta erakunde gehienen partaide edo buruzagi.
- Sabino Aranaren mugimendu politikoaren oldarrak markatzen du aurreko
euskalgintzaren norabidea
- Julio Urkixok : euskal hizkuntza eta literatura klasikoari buruzko argitalpen eta
ikerketak plazaratuko dizkigu.
LORE JOKOAK .
- Antoine d’Abbadiek eratu zituen lehenbiziko 1853an Urruñan (Lapurdin) euskal jai
gisa : bertso sorta onenarentzat saria jarri zuen. Urtero antolatzen ziren eta iparraldeko
bertsogilerik ospetsuenek parte hartzen zuten. Hegoaldera ere iritsi ziren : 1879an
Elizondon...
- 1880tik aurrerako Lore Jokoetan, Jose Manterolak eta abarrek Donostia eta beste
zenbait tokitan eratu zituzten sariketetara ipuin, saiakera labur eta antzerkitxoak ere
bidal zitezkeen, bertsoak ere bai, noski.
- Lanik gehienek ez zuten aparteko maila literariorik lortzen.
- Lehiaketetan saritutako lanik onenak Donostiako EUSKAL-ERRIAn argitaratzen
zituzten, eta aldizkari elebidun honek iraun zuen bitartean (1918) mantendu zen Lore
Jokoen izpiritua ere.
- Sarituak izan zirenak :
- Iparraldean : Jean Baptiste ELIZANBURU
Grazian Adema : ZALDUBI
Jean BARBIER...E.A.
- Hegoaldean : Felipe ARRESE BEITIA
Pello Mari OTAÑO
Gregorio MUJIKA
EUSKO IKASKUNTZA :
- Pentsaera desberdineko hainbat euskaltzalek sortu zuten Oñatin 1918an, Hego Euskal
Herriko lau diputazioen babespean.
- Helburu nagusia : euskal munduari dagozkion gaiak ikertzea.
- Elkarte honen kezketariko bat irakaskuntza zenez, sortu berriak ziren ikastolentzako
testuliburuak egokitu, euskal gaiei buruzko Udako Ikastaroak eratu, edota Euskal
Unibertsitaterako aurreproiektua taxutu.
- Gerraren ondorioz ez zuen Hego Euskal Herrian jarraitzerik izan. Iparraldean, Jose
Migel Barandiaranen eraginez bereziki, hiru biltzar gehiago ospatu ziren.
EUSKALTZAINDIA :
- Eusko ikaskuntzaren Oñatiko Biltzarrean (1918) Euskararen Akademia bat eratzea
erabaki zen, hau ere, Hegoaldeko lau diputazioen laguntzarekin.
- Lehenengo euskaltzainburua Resurrección Mª Azkue lekeitiarra izan zen 1919 eta
1951 bitartean. Ondorengoak :
- Ignacio Mª ETXAIDE (1952-1962)
- Jose Mª LOJENDIO (1963-1964)
- Manuel LEKUONA (1966-1970)
- Luis VILLASANTE (1970-1988)
- Jean HARITXELAR (1988-2013)
- Andres Urrutia
- Lehendakariaz gain gaur egun 24 euskaltzain osok, 15 bat ohorezkok eta ehundik gora
urgazle edo laguntzailek osatzen dute Euskal Akademia.
- Xederik garrantzitsuenetarikoa euskararen batasuna izan zen, 1968an heldu zion
ofizialki Akademiak batasunaren auziari.
- Bi lan arlo nagusi izan ditu hasieratik : IKER eta JAGON :
- IKER : Hizkuntzaren azterketari begiratzen dio.
- JAGON :Hizkuntza zaintzea eta zabaltzea du helburu.
- Sail hauen premiak betetzeko, askotan jo dute literaturara (ahozkoa eta idatzia):
- Autore zaharren testu argitaragabeak ezagutaraziz.
- Klasikoen berragitapenak kaleratuz.
- Bertsolari txapelketak antolatuz.
EUSKALTZALEAK :
- Primo de Riveraren diktadurapean, 1926an, Elgoibarko euskal jai batean bildu zen
talde batek, hurrengo urtean, I. Euskararen Eguna eratu zuen Arrasaten, euskararen
aldeko talde berri bat sortzeko biltzarra eginez : EUSKALTZALEAK elkartea.
- Jende xeheak osatzen zuen : artisau, bulegari, langile...
- 1931tik aurrera, egoera politiko berriak piztu zituen itxaropen eta ilusioek susperturik
edo, ekintza ugari burutu zituzten euskal kulturan.
- Euskararen egunak ez-ezik, Olerti eta Antzerti egunak ere ospatu zituzten (poesiari
eskainitakoak 1930etik 1936ra eta teatroari 1934tik 1936ra).
- Elebitasunaren arazoak aztertzen eta euskarazko kazetaritzarako bideak urratzen ere
asko saiatu ziren erakunde honetako kideak.
- Bazkide ospetsuenetakoak : - Jose Mª Agirre : LIZARDI
- Jose Ariztimuño : AITZOL
- Esteban Urkiaga : LAUAXETA
- Juan Arana : LORAMENDI
- Frantzisko ETXEBERRIA
- Luis Jauregi : JAUTARKOL
- Hauek sakon eraberritu zuten euskal poesia AZALEZ eta MAMIZ.
DESKRIBAPEN TESTUAK
SARRERA.-
Definizioa : objektu, pertsona, leku, egoera, sentimendu... Eta abarren nolakotasuna
adierazteari deitzen diogu deskribatzea.
Nola? : hitzez (idatziz zein ahoz) edota irudien bitartez egin daiteke.
Deskribapenak, gehienetan beste testuen zati izan ohi dira. Horregatik, modu askotako
testuetan egingo dugu topo deskribapenekin.
Igorleak erabaki behar du testu bakoitzean zein une, pertsona, pentsamendu, objektu
edo sentimendu deskribatu nahi duen, lortu nahi duen helburuaren arabera.
Errealitate bat eta bera izan arren, gutako bakoitzaren ikuspuntua, munduaren
ezagutza, egoera, ideologia... Desberdina da, beraz, errealitate hori oso era
desberdinean ikusten dugu.
Egoera komunikatiboak eta asmo komunikatiboak ere guztiz baldintzatuko dute
deskribapena (norentzako den, zertarako...).
DESKRIBAPEN TESTU MOTAK :
Egoera eta asmo komunikatiboaren arabera deskribapena desberdina izango da :
Deskribapen objektiboetan
- ahalik eta modu zehatzenean ematen da
errealitatearen berri, igorlearen
ikuspuntua alde batera utzita.
- Deskribapenaren helburua, informatzea
da,
- Adb : hiztegiak
Deskribapen subjektiboetan
- Igorlearen ustea, iritzia, jarrera ageri da.
Igorleak nahi duena, interesatzen
zaiona agertzen du errealitate horri
buruz, lortu nahi duen helburuaren
arabera.
- Adb : turismo gidak.
Subjetibitateak neurri asko izan ditzake eta modu askotara adieraz daiteke
- Errealitate batek sentiarazten diguna emango dugu aditzera.
- Inpresio horiek pentsarazten digutena.
- datuak ezkutatzea baliabide ona da.
Horrelakoetan adjektibo asko erabili ohi da, objektiboetan baino askoz gehiago.
Edozein errealitate deskriba daiteke subjektibotasunez zein objektibotasunez :
- errealitate fisikoak (objektuak, lekuak, pertsonak...)
- errealitate abstraktuak (emozioak, ideiak...)
Deskribapenak : estatikoak eta mugikorrak izan daitezke. Askotan nahastuta
aurkituko ditugu : testu berean batzuk eta besteak.
Erabilera eremuak kontutan hartuz egin daiteken sailkapena : (39. Orrialdean)
DESKRIBAPENA EGITERAKOAN AINTZAT HARTU BEHARREKOAK
Noiz esan daiteke deskribapena ona, egokia eta ongi egina dela? Igorleak transmititu
izan nahi duena hartzaileak jasotzen duenean, komunikazioaren helburua betetzen
denean.
Behar bezalako deskribapena egiteko :
- Deskribagaia, behatu, entzun, dastatu, ukitu, usaindu... Errealitateak transmititzen
digun guztia biltzea komeni da, errealitatea ahalik eta ondoen ezagutzea.
- datu guztiak bilduta ditugularik, aukeraketa bat egin behar da. Honetarako, asmo
komunikatiboa zein den jakitea derrigorrezkoa da.
DESKRIBAPEN TESTUEN XEDEA
Komunikazio ekintza bakoitzean, xedea zein den kontutan hartuz bildu ditugun datu
guztien artean adierazgarrienak zeintzuk diren ikusi beharko dugu.
Askotan, bistaz jasotzen duguna soilik kontatzeko joera izaten dugu eta ez gara
ohartzen usain bat edo soinu bat... Adierazgarriagoak izan daitezkeela.
Deskribapenak libreak dira gehienetan; baina, ordena nahitaezkoa da, baina norberak
erabaki beharreko zerbait da. Aukera anitz izan daitezke :
- deskribapenak goitik behera
- “ behetik gora
- ikuspegi orokorra ematen hasi eta elementu zehatzarekin amaitu
- lehenengo ezaugarri fisikoak eta sentipenak...E.A.
EKOIZPENERAKO PAUSOAK
Ekoizpena, deskribaketa egitea da. Horretarako, bereziki gauzok zaindu behar ditugu :
1 – Zehaztasuna eta argitasuna :
- Hitz egokienak aukeratu behar ditugu eta horretarako ahalik eta baliabide gehien
erabiltzea da komenigarria.
- Ekintza komunikatiboaren testuingurua ere kontutan hartu beharra dago :
- hartzailea nor den eta non dagoen
- komunikatuko direnen arteko harremanak
- Zein esparru sozial edo ekonomikotan gertatuko den ekintza
komunikatiboa?
- Kohesio sintaktikoa (unitate linguistikoak elkarrekin ondo lotuta egotea) ,
semantikoa (ideien lotura, kontraesanik eza) eta pragmatikoa (testuinguruari ondo
egokiturik, asmo komunikatiboa lortzea) eduki behar du deskribapenak . Eta testu
mailan koherentzia.
2 – Ordena : Ezaugarriak, osagaiak, ideiak...Ordena logikoan idatzi behar dira.
DESKRIBAPEN TESTUEN EZAUGARRI LINGUISTIKOAK
1 – MAILA MORFOSINTAKTIKOAN :
Erlatibozko esaldi ugari erabiltzen dira deskribapenak egiteko. Hauen bitartez
deskribagaia identifikatu eta definitu egiten da. Erlatibozko esaldiak egiteko modu bat
baino gehiago erabil liteke :
ADITZ JOKATUEKIN
-(e)n
non...
zein.....Bait-/-(e)n
-eneko
ADITZ JOKATUGABEEKIN
-tako
-riko
5
Adjektiboak. Deskribapenetan, adjektiboak proportzio handian aurkituko genituzke,
testu subjektiboetan batik bat. Zilegi da izen kategoria duten hitzak zerrendatuz
deskribatzea baina hainbat kasutan adjektiboak eramango dituzte. Adjektibo ugari
agertuko direnez, hitz eratorri askorekin egingo dugu topo : -TSU, -GARRI, -KOR, -
GAITZ , -DUN...Aditz partizipioak ere maiz erabiltzen dira. Baita adizlagunak oinarri
dituzten izenlagunak ere.
Adberbioak . Nolakotasuna adierazteaz gain, NOLA? Galderari erantzunez ere
deskribatzen dira egoerak, sentimenduak... : geldi, ondo, zutik... Bezalako
aditzondoekin. Aditzaren partizipioak ere maiz agertuko dira : nekatuta, etzanda...
Moduzko eta konparaziozko esaldiak ere sarri ikusiko ditugu . Konparaziozkoen
artean, nolakotasunezkoak dira azpimarragarrienak.
2 – MAILA LEXIKO-SEMANTIKOAN :
Testuari kohesioa emateko hainbat baliabide erabiltzen dira; horien artean :
ANAFORA, ORDEZKAPENA, ELIPSIA...
Baliabide erretorikoen artean, METAFORA da gehien erabiliena.
(Ariketak : 5 – 6)
HIZKUNTZA ETA HIZTUNAK.
EUSKARAREN JATORRIA.-
Historiaurretik gaur arte, mendebaldeko Pirinioetako alde bietan bizi izan den herriak
euskara izan du bere hizkuntza propioa. Ikertzaile eta hizkuntzalarien ustez, euskara
bertakoen hizkuntza izan da gaur egun Europan bizi diren herriak ingurura etorri baino
lehen.
Orain 3.000 urte, Europara herri Indoeuroparrak sartu ziren (Asia aldetik).
Lehenetarikoak zeltak izan ziren; geroxeago herri latindarrak eta grekoak. Geroago
herri germaniarrak iritsi ziren.
Herri hauen arbasoak inguru honetara etorri aurretik, bertan bizi ziren herri gehienek
beren kultura eta hizkuntza galduz joan ziren. Salbuespenak :
- Euskaldunak eta euskara : Europako mendebaldean
- Kaukasiarrak (Georgiera, Txetxeniera...) : Europako hego-ekialdean.
EUSKARAREN HEDAPENA ETA MUGAKIDEAK ANTZIN AROAN.-
Euskararen herriak, dirudienez, lurralde zabalagoak betetzen zituen Antzin Aroan
(mapa 54.Or)
Baina euskalduna ez zen izan inguruko herri bakarra Antzin Aroan. Erromatarrak
hurreratu baino lehen, gutxienez, herri ez-indoeuropar bat, iberiarrak, eta hiru
indoeuropar , zeltak, zeltiberiarrak eta galiarrak) euskaldunen inguruetan bizi ziren.
IBERIARRAK, euskaldunekin, ekialdean eta hego-ekialdean zuten muga. Hauen
hizkuntza iberiera da eta hau idazteko alfabeto berezia zuten,
ZELTIBERIARRAK, Iberiar Penintsulan hedatu ziren, euskaldunekiko hego eta
mendebaleko mugetatik harantzago.
GALIARRAK, Akitaniaren iparraldean bizi izan ziren.
EUSKARA ETA IBERIERA.-
Indoeuroparrak, euskaldunak eta iberiarrak baino beranduago heldu zirela jakinik,
pentsatu izan da Iberiar Penintsulako lehen biztanleak iberiarrak izan zirela eta
euskaldunak, hauen ondorengoak garela eta euskara, iberiarren hondakina. XX.
mendera arte iritzi honi jakitun askok eutsi zioten arren (Larramendi, Astarloa,
Humboldt...) gaur egun badakigu euskara eta iberiera bi hizkuntza zirela eta
mugakideak zirenez, harremanak izan zituztela.
XX. Mendeko hizkuntzalari batzuek (Tovar) euskara eta iberiera jatorri berekoak direla
uste izan dute : euskal-iberiarra berrituz, euro-sahararra planteatu dute. Funtsean,
orain dela milaka urte Saharako oihana lehortzen hasi zenean, bertako herriek alde
egin zutela. Iparralderantz abiatu zireneko batzuk, iberiarren eta euskaldunen arbasoak
izan omen ziren. Honi jarraikiz, zenbaitek, euskara, Atlas mendietan bizirik dirauen
bereber hizkuntzarekin erkatu dute :
- GUK : hik : -k/-n = (mutil/neska)
- BEREBEREEK : -k/-m = (mutil/neska)
EUSKARA ETA KAUKASOKO HIZKUNTZAK.-
Trombetti, Uhlenbeck, Lafon ...E.A.Entzat, euskaldunok eta euskarak herri
kaukasiarrekin eta hauen hizkuntzekin daukagu zerikusia. Gaur egun Europan bizi
diren herri guztiek ekialdetik mendebalderako ibilbidea egin dute. Zergatik ez duela
3.000 edo 5.000 urte, euskaldunek berdina egin zutela pentsatu? Gaur egun,
euskaldunek eta kaukasiarrek bakarrik diraugu. Honen arabera, kaukasiarrak gure
ahaideak dira eta gure hizkuntzek jatorri bera izan dezakete.
Kintana euskaltzaina, hipotesi honen alde agertzen da.
Nolanahi ere, hizkuntza kaukasiarren eta euskararen arteko loturak ez daude frogaturik
eta munduko hizkuntzak sailkatzerakoan, hizkuntzalari gehienek, talde desberdinetan
jartzen dituzte.
EUSKALDUNA BERTAKOAK.-
Barandiaran, Estornes, Bosch...E.A.En ustez, euskaldunak bertan garatzen eta
bilakatzen joan garen Cro-Magnon gizakiaren ondorengoak gara. Neolito Arotik bertan
bizi izan diren gizakien ondorengoak.
Hipotesi honen arabera, euskaldunok bertan garatu dugu geure hizkuntza eta kultura,
inguruko herriekin beti harreman ugari izan arren.
Barandiaranek zioen : euskarak, lanabesen tresnak izendatzean , HARRI AROko
gizakien bizimodua islatzen duela :
- aizkora
- aitzur HAITZ
- aizto
Preguntas frecuentes
Zer da deskribatzea?
Objektu, pertsona, leku, egoera edo sentimenduen nolakotasuna adierazteari deitzen zaio deskribatzea. Hitzez edo irudien bidez egin daiteke.
Zein da deskribapen objektiboen eta subjektiboen arteko aldea?
Deskribapen objektiboek errealitatea ahalik eta zehatzen eman behar dute, igorlearen ikuspuntua alde batera utzita. Subjektiboetan, berriz, igorlearen iritzia, jarrera eta ustea agertzen dira.
Zein ezaugarri linguistiko ohikoak dituzte deskribapenek?
Erlatibozko esaldi ugari erabiltzen dira, eta adjektiboak, adberbioak eta moduzko eta konparaziozko esaldiak ere ohikoak dira. Metafora da baliabide erretoriko gehien erabilia.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.