Hizkuntzen didaktika: testu-generoak eta transposizio didaktikoa
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,68 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak hizkuntzen arteko harremana, testua eta testu-generoaren kontzeptuak aztertzen ditu hizkuntzen irakaskuntzaren ikuspegitik. Testuaren zazpi ezaugarriak, testu-generoen funtzioa eta transposizio didaktikoaren prozesua azaltzen ditu. Halaber, hizkuntza-aniztasunak eskolan dakartzan erronkak aipatzen ditu, euskararen normalizazioa barne.
Puntos clave
- Testua produkzio- eta komunikazio-unitate beregain eta osoa da, komunikazio-egoera batean kokatua.
- Testutasunak zazpi ezaugarri ditu: kohesioa, koherentzia, intentzionalitatea, onargarritasuna, informatibitatea, egoera-egokitasuna eta intertestualitatea.
- Testu-generoak komunikazioaren kokapenaz arduratzen dira eta hizkuntza-jardueretan parte hartzeko bitarteko gisa definitzen dira.
- Transposizio didaktikoa ezagutza-objektua ikasleei irakasteko moduan jartzeko prozesua da.
- Transposizio didaktikoan bi maila daude: kanpo-transposizioa (eskola kanpotik eskolara) eta barne-transposizioa (ikasle-irakasle-objektua).
- Hizkuntzen irakaskuntzak testuarekin egin behar du komunikazioa, ez esaldi bakarrarekin.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Hizkuntzen arteko harremana
Hizkuntzen arteko harremanak edo hizkuntza-ukipenak hizkuntza-aniztasunaren ikuspegitik aztertu izan dira.
Hizkuntzen arteko harremanaren bitartez, gizabanakoak familiatik gizarte-hizkuntzaraino eta ondoren atzerriko hizkuntzetarako prozesu horretan, hizkuntzaren kultura-ingurunean zabaltzen den bitartean, komunikazio-gaitasun bat garatzen du. Gaitasun hori, ordea, ez da berezkoa soilik, etengabeko interakzioan garatzen baita.
Ikaslearen errealitatea nolakoa den kontuan hartuta, hizkuntza bat ikastea, garatzea eta hizkuntzen arteko harreman hori finkatzea ezinbestekoa da. Era berean, hizkuntzen aniztasuna errespetatzea ere ezinbestekoa da, normalizaziorako bidean.
Hizkuntzen arteko elkarrekintzan, hizkuntzaren estatusak garrantzia du. Hizkuntza gutxitua baldin bada, haren estatusak eragin handia du elkarrekintzan.
Testua eta testu-generoak
"Testua" eta "testu-generoa" kontzeptuak oso erabiliak dira, hala hizkuntzaren deskribapenetan nola hizkuntzen irakaskuntzan.
Testua: definizioa eta ezaugarriak
Testua produkzio-unitate eta komunikazio-unitate bat da, beregaina eta osoa, izan ere, berezko hizkuntza bateko unitatez osatua dago, eta komunikazio-egoera bati lotua dago. Irakasleak kasu honetan ematen duen kontsignak aukera eman behar dio ikasleari egoera komunikatibo bat lor dezan.
Unitate linguistikoz osatua dagoen arren, ez da soilik unitate linguistiko bat. Adibidez: txiste bat, elkarrizketa bat... testuak dira. Horietan, subjuntiboa erabiltzea egokia izan daiteke, baina garrantzitsuagoa da sekuentzia justifikatu bat garatzea.
Aurrekoarekin lotuta, testutasunak ondoko zazpi ezaugarri hauek biltzen ditu:
- Kohesioa
- Koherentzia
- Intentzionalitatea
- Onargarritasuna
- Informatibitatea
- Egoera-egokitasuna (situationality)
- Intertestualitatea
Testu batek helburua badu eta koherentziazko efektua eragitea izan behar du xede. Ahozkoa zein idatzizkoa izan daiteke, eta luzeagoa edo laburragoa.
Testu-generoak: funtzioa eta sailkapena
Testu-generoa komunikazioaren kokapenaz arduratzen da eta mintzaira eraldatzen du, irakaskuntzaren oinarria bihurtuz.
Testu-generoa hizkuntza-jardueretan parte hartzeko bitarteko moduan definitzen da. Ildo berean, sekuentzia didaktikoak lirateke testu-generoak irakasteko baliabidea edo modua.
Lortu nahi den eragin komunikatiboaren arabera genero desberdinak izan ditzakegu. Erabiliko diren euskarrien izaeraren arabera ere sailka daitezke testu-generoak (adibidez, eleberria, ipuina, artikulua, erreportajea...), eta eduki tematikoaren arabera ere egin daiteke sailkapena.
Testu enpirikoa eta testuingurua
"Testu enpirikoa" nozioak berbazko ekoizpen indibiduala eta bakarra izendatzen du.
Hiztunak, mintzaira-ekintza du xede, testu bat gauzatu beharko du. Horretarako, testu guztiek behar duten testuinguru batean oinarritua egon beharko du.
Ulermenerako, testuinguru diskurtsiboa ezagutzea komeni da.
Testua eta testuen arteko harremana testuaren osaeraren edo konposizio-dimentsioaren isla dira. Generoak bitartekari moduan, irakasgarri egiten du diskurtsoa.
Transposizio didaktikoa
Transposizio didaktikoa objektuaren izaerarekin eta erabilerarekin zerikusia duen ikuspegia da, hau da, zer irakatsi behar den zehazten duena. Irakasleak ezagutza-objektua hartu eta ikasleei aurkeztu eta irakasteko moduan jartzeko prozesua da, ezagutza-objektua hezkuntza-objektu bilakatuz (transposizio hitzak aldatzea esan nahi du). Transposizio egoki batek errazago bideratzen du ikaslearen ikaskuntza-prozesua.
Transposizio didaktikoaren prozesuan bi maila daude:
- Kanpo-transposizioa: eskola kanpotik eskolara.
- Barne-transposizioa: interakzio didaktikoa (ikasle-irakasle-objektua).
Bestetik, curriculum batean agertzen diren eskola-edukiek transposizio didaktiko baten produktua osatzen dute.
Hizkuntzen didaktika heterogeneoa: erronkak eta aniztasuna
Hizkuntza-aniztasuna ohikoa da gaur egun, gizartea elebiduna eta anitza delako.
Eskola ere gizartean bizi den aniztasun linguistiko-kulturalaren adierazle da. Azken urteetan, beste lurralde batzuetatik etorritako pertsonen igoera nabaria izan da, eta horrekin batera hizkuntza berri asko ere iritsi dira. Zentzu honetan, eskola ere erronka handi baten aurrean dago.
Euskararen normalizazioaren bidean oraindik ere egiteko handia du eskolak, ikasleak euskaldun izan daitezen. Hortaz, garrantzitsua izango da bide horretan plangintza, proiektu eta programa egokiak garatzea, eskolak ikasleek euskara jaso, menderatu eta erabili dezaten.
Immigrazioak eragin handia du hizkuntza-aniztasunean.
Ikasle bakoitza mundu bat da; ikasle etorkinak, adibidez, edo hizkuntzaren estatus-maila... Ikasleen nortasun eta gaitasunari egokitu behar zaio irakaskuntza. Horregatik, ikaslearen egoeraren araberako irakaskuntza egokitu behar da.
Hizkuntza ere heterogeneotasun-iturri bat da, oso anitza baita bere horretan: estatus-maila, gutxitua bada lehentasuna, etab.
Eskolaren zeregina erronka horiek kudeatzea da.
Testuaren ikuspuntua eta hizkuntzaren erabilera
Testuaren ikuspuntuak zertan hobetzen du esaldiaren ikuspuntua hizkuntzaren erabilera garatzearen helburua kontuan izanik?
Testuak bide ematen du zerbait eraikitzeko. Egoera komunikatibo bat ekar dezake, baldin eta unitate komunikatibo bat badago. Testuinguru bat dago, eta hau kontuan hartu behar da.
Ikuspuntu komunikatibo bat ematen dio hizkuntzaren irakaskuntzari. Esaldi batekin ezin da komunikazioa landu, testuarekin bai.
Preguntas frecuentes
Zer da testua hizkuntzaren didaktikan?
Testua produkzio- eta komunikazio-unitate bat da, beregaina eta osoa, eta komunikazio-egoera batera lotua dagoena. Esaldi bakar batek ezin du komunikazioa landu, testuak bai.
Zein dira testutasunaren zazpi ezaugarriak?
Kohesioa, koherentzia, intentzionalitatea, onargarritasuna, informatibitatea, egoera-egokitasuna eta intertestualitatea dira. Testu batek helburua izan behar du eta koherentziazko efektua eragin.
Zer da transposizio didaktikoa?
Ezagutza-objektua irakasleak ikasleei aurkeztu eta irakasteko moduan jartzeko prozesua da, ezagutza-objektua hezkuntza-objektu bihurtuz. Transposizio egokiak ikaskuntza-prozesua errazten du.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.