Euskalkiak: sailkapen historikoa eta Koldo Zuazoren sailkapena
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 34,22 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak euskalkien kontzeptua azaltzen du eta euskararen bost euskalki nagusiak zerrendatzen ditu, baita literatura egiteko erabili diren lau euskalki literarioak ere. Euskalkien sailkapen historikoa aztertzen du, Arnaud Oihenarttik Koldo Mitxelenaraino, eta amaieran Koldo Zuazoren 1997ko sailkapena eta 2008ko ikuspegi berriak biltzen ditu. Ikasleek euskalki bakoitzaren kokapena eta ezaugarriak ikasiko dituzte.
Puntos clave
- Euskalkiak euskararen aldaera nagusiak dira, lurralde jakin batean erabiltzen direnak eta ezaugarri fonetiko, lexiko eta morfosintaktikoak dituztenak.
- Bost euskalki daude: nafar-lapurtarra, zuberotarra, nafarra, mendebaldekoa eta erdialdekoa.
- Bazterretako euskalkiak (zuberotarra eta mendebaldekoa) ezaugarri zaharrak gordetzen dituzte (arkaismoak).
- Arnaud Oihenartek lau euskalki bereizi zituen, antzinako leinuekin lotuta; Larramendik hiru; Louis Lucien Bonapartek zortzi, hiru multzotan.
- Resurreccion Maria Azkuek zazpi euskalki sailkatu zituen, eta Koldo Zuazok 1997an sailkapen berria proposatu zuen.
- Euskara batua erdialdeko euskalkian oinarritzen da, Zuazoren sailkapenaren arabera.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
SARRERA
Hizkuntzak aldaerak izaten dituzte, eta aldaera nagusi bakoitzari dialekto deitzen zaio. Dialekto bakoitza lurralde jakin batean erabiltzen da, eta arlo fonetikoan, lexikoan eta morfosintaktikoan ezaugarri bereziak izaten ditu.
Euskararen dialektoei euskalki deitzen zaie. Bost dira:
Nafar-lapurtarra
Zuberotarra
Nafarra
Mendebaldekoa
Erdialdekoa
Orain dela gutxi arte seigarren bat ere bazen, ekialdeko nafarra eta bi azpieuskalki zituen: zaraitzuera eta erronkariera.
Bazterretako euskalkiak dira berezienak, zuberotarra eta mendebaldekoa.
Alde batetik, bazterretan erdiguneko euskalkietan galdu diren ezaugarri zaharrak gorde ohi direlako; horregatik, arkaismo berberak entzuten ditugu. Beste alde batetik, inguruko hizkuntzekin kontaktuan egon da lurralde horietako euskara, eta haietatik elementuak hartu ditu: Bizkaiko euskarak gaztelaniatik eta Zuberoakoak okzitanotik eta frantsesetik.
Literatura egiteko erabili diren euskalkiei, euskalki literarioak deitzen zaizkie. Lau dira:
Lapurtarra
Zuberotarra
Gipuzkoarra
Bizkaitarra
EUSKALKIEN SAILKAPENA HISTORIAN ZEHAR
Euskal literatura idatziaren hasieratik sumatu zen euskara batuaren beharra. Ondorengo egile hauek:
XVI. Mendeko Joanes Leizarragak
XVII. Mendeko Axularrek (Gero liburua)
XVIII. Mendeko Sarako Etxeberrik
Azken ikerketen arabera, euskalkiak Erdi Aroan sortu ziren eta lehenbiziko sorguneak Gasteiz eta Iruñea izan ziren.
LEHEN SAILKAPENAK
ARNAUD OIHENART
XVII. Mendean legegizon,historialarieta poeta zuberotarra izateagatik da ezaguna.
Euskalkiak sailkatzerakoan, ez zituen herrialdeen mugekin lotu, antzinako leinuekin lotu zituen.
Bere sailkapenean lau euskalki bereizi zituen: akitaniarrena (Ipar Euskal Herrikoa), baskoiena (Nafarroakoa), barduliarrena (Gipuzkoako eta Arabakoa) eta autrigoiena (Bizkaikoa).
MANUEL LARRAMENDI
XVIII. Mendean jesuita eta euskararen apologista sutsua izan zenez da ezaguna.
Euskalkiak sailkatzerakoan,vasco-iberismoaren teorian oinarritzen da, hau da, iberoen hizkuntza eta euskara familia berekoak zirela aldarrikatzen zuen teoria horrek.
Bere sailkapenean hiru euskalki bereizi zituen:
bizkaitarra (Arabakoa eta Bizkaikoa), giputza (Gipuzkoakoa) eta nafar-lapurtarra (Nafarroakoa eta Ipar Euskal Herrikoa).
LOUIS LUCIEN BONAPARTE PRINTZEA
Napoleon I.Aren iloba zelako eta euskalkien lehen sailkapen garrantzitsua egin zuelako da ezaguna.
Euskalkiei buruzko informazioa behar bezala jaso ahal izateko, kolaboratzaile sarebat eratu zuen. Gainera, euskara ikasi zuen (gipuzkera, bizkaiera eta erronkariera).
Bere sailkapenean zortzi euskalki bereizten ditu hiru multzotan:
MENDEBALEKOA, bizkaiera;
ERDIGUNEKOAK, gipuzkera, lapurtarra, iparraldeko nafarra, hegoaldeko nafarra; eta EKIALDEKOA, mendebaldeko behe-nafarra, ekialdeko behe-nafarra eta zuberotarra.
BONAPARTEREN ONDORENGO SAILKAPENAK
Bonaparteren ondoren euskal dialektologia landu duten ikertzaileak: Van Eys, Vinson eta Lacombe atzerritarrak, eta Kanpion, Azkue eta Koldo Mitxelena euskaldunak.
RESURRECCION MARIA AZKUE
Apaiza eta idazlea zenez eta hiztegia idatzi zuenez da ezaguna.
Euskalkiak sailkatzerakoan, Bonaparteren sailkapenari zuzenketak egin zizkion: Erronkariko euskara euskalkitzat hartu zuen, eta bi goi nafarrak eta bi behe nafarrak euskalki bana bezala sailkatzea proposatu zuen.
Azkueren sailkapenean zazpi euskalki zeuden: bizkaitarra, gipuzkoarra, lapurtarra, behe-nafarra, goi-nafarra, zuberotarra, lapurtarra eta erronkariarra.
KOLDO MITXELENA
Euskal hizkuntzalaria zelako da ezaguna.
Bere sailkapena: erronkariko etazaraitzuko hizkeren gaineko monografiak idatzi zituen, eta dialektologian aritzeko irizpideak ezarri zituen.
EUSKALKIAK GAUR
KOLDO ZUAZOREN SAILKAPENA (1997)
EUSKALKIA | NON HITZ EGITEN DA? | INFORMAZIO OSAGARRIA |
MENDEBALDEKOA | Gipuzkoako Deba arroan, Arabako iparraldean eta Bizkaian. |
|
ERDIALDEKOA | Gipuzkoan eta Nafarroako ipar-mendebaldean. |
|
NAFARRA | Nafarroa garaian. |
|
ZUBEROTARRA (XIBEROTARRA) | Zuberoan. |
|
NAFAR-LAPURTARRA | Lapurdiko eta Nafarroa Behereko euskal lurraldeetan. |
|
EKIALDEKO NAFARRA | Zaraitzun eta erronkarin. |
|
2008an Koldo Zuazok proposatutako ikuspuntu berriak:
Euskalkien izaera dinamikoaren eraginez bi indar: euskalkien barruko berdintze eta ezberdintze prozesuak.
Tarteko hizkerak ere badaude, euskalkiak nahasten diren lekuetan.
Preguntas frecuentes
Zenbat euskalki daude?
Testuak bost euskalki nagusi zerrendatzen ditu: nafar-lapurtarra, zuberotarra, nafarra, mendebaldekoa eta erdialdekoa. Lehen seigarren bat ere bazegoen, ekialdeko nafarra, baina gaur galdu da.
Zein da euskalki literarioen kopurua?
Lau euskalki literario daude: lapurtarra, zuberotarra, gipuzkoarra eta bizkaitarra. Hauek literatura egiteko erabili izan dira.
Zein da mendebaldeko euskalkia non hitz egiten den?
Gipuzkoako Deba arroan, Arabako iparraldean eta Bizkaian hitz egiten da. Bizkaiera ere deitzen zaio.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.