Etxepareren maitasun olerkiak eta euskal literatura idatziaren hasiera
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 30,47 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak Bernard Etxepareren 1545eko "Linguae Vasconum Primitiae" liburua aztertzen du: erlijio, maitasun eta euskararen aldeko gaiak, bertsogintza eta hizkera. Gainera, Leizarragaren itzulpen lanak eta euskal prosaren hasiera azaltzen ditu.
Puntos clave
- 1545eko "Linguae Vasconum Primitiae" liburua da lehen euskal liburu idatzia, Etxeparek idatzia eta argitaratua.
- Liburuak hiru gai-multzo nagusi ditu: erlijio gaiak, gai profanoak (maitasuna) eta euskararen aldeko Kontrapas eta Sautrela.
- Etxepareren bertsoak 15 silabakoak dira gehienbat, eta errima asonantea erabiltzen du.
- Etxepare Behe Nafarroako hizkeran idatzi zuen, Ekialdeko behenafarrera erabiliz.
- Leizarragak Testamentu Berria itzuli zuen lapurteraz, 1571n La Rochelle-n argitaratua.
- Etxeparen eta Leizarragaren lanek ez zuten eskolarik sortu, erlijio gatazkak eta herriaren erreformarekiko jarrera direla eta.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
“LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE”
“Primitiae”: lehen urratsak, lehen fruituak; horixe esan nahi du latinezko hitz honek. Egia esan, lehenago idatzitako euskal testuak ere aurkitu dira. “Donemiliaga Kukullako” kodean latinezko testuaren adierazgarritzat gaztelaniazko glosak edo zatitxoak ageri dira. Euskarazko bi ere bai, horien artean : “izioqui dugu”, “Guec ajutu ez dugu”. X. Mendekoa da kode hori. XII. Mendean ere badugu Compostelara erromes joan zen frantses batek egindako euskal hiztegitxo bat: Aymeric Picaud, egilearen izena. Horiez gain, XVI eta XVIII. Mendeetako historiagile batzuek, XIV eta XV. Mendeetan gertatutakoen eresiak, zatikaturik bada ere, ezagutzera eman dizkigute: Garibaik, Zaldibiak eta abarrek. Horrela iritsi zaizkigu bestela galduak ziratekeen ahoz ahoko kantu eta kopla zatiak. 1545ez aurretik ere badugu, beraz, euskal testurik, baina horrek ez dio Etxepareri arrazoirik kentzen. Berak idatzi eta argitaratu zuen lehen euskal liburua. Zatika, atalka, han eta hemen argitaratu diren beste zatiok ez dute liburu baten mailarik. Badakigu zergatik ez dugun euskal literatura idatzirik XVI. Mendera arte:
- Alde batetik, europar kulturan grekoz eta latinez egin izan da literatura eta kultura idatzia oso berandu arte, eta, geroago, latinetik eratorriak diren erromantzeetan.
- Bestetik, euskal gizartea artzaintza, arrantza eta laborantzan mugitu izan da, gehien bat, XIX. Mendera arte. Ez zegoen euskal kultura idatziaren premiarik edo, hobeto esanda, aski zen ahozko iharduna gehiengoaren kultur beharrak
Asetzeko
4. LIBURUAREN EDUKIA:
1545eko argitalpenetik gelditzen den ale bakarrak 52 orrialde ditu.
31 lerrotako prosazko sarreraz aparte, beste guztia bertsoz idatzia da. 15
silabatako laukoak, gehienak, laurek errimatzen dutelarik. Badira, hala ere,
salbuespen batzuk neurrian eta erriman.
3 atal nagusi bereiz daitezke liburuan:
-ERLIJIO GAIAK:
.”Doctrina Christiana” izenburuz datozen hainbat bertso.
. Iudizio Jenerala
. Amorosen Gaztiguya
- GAI PROFANOAK: emakume eta maitasun gaiak
-KONTRAPAS eta SAUTRELA. Dantzarako eginak diruditen olerki
berezi eta alaiak.
Euskara goraipatzeko xedea dute hauek.
4.1.- ERLIJIO GAIAK:
Jainkoaren eta Ama Birjinaren inguruan dabil. Bekatua, heriotza eta
azken epaiaren aipamen etengabeak beldurraren teologia dakarkigute, garai
hartako ezaugarri.
“Iudizio jenerala” da bere erlijio poemetan bikainena. Arestian aipatu
dugun “beldurraren Teologia” delakoaren haritik, azken-judizio egunekoaren
deskribapen apokaliptikoa egiten digu. San Juanek “Apokalipsi”an aipatutako
xehetasun, sinbolo eta pertsonifikazioek indar handia dute poema honetan.
Ama Birjinari zuzentzen dion “Orazionia”k ere hau ziurtatzen du. Gonzalo
de Berceok Ama Birjinari egin zizkion bertsoekin parekatu izan dira, eta ez
arrazoirik gabe, bertso hauek. Berezkotasun eta goxotasun berbera atzeman
Daiteke
“Amorosen gaztiguya” deitutako poemak bereizten ditu, muga bezala,
liburuaren bi ardatzak: Jainkozko maitasuna eta maitasun profanoa. Badirudi,
ondoren datozen maite gaiak denboraz aurretik eginak direla, poema honen
izenburuak berak eta gaiak adierazten dutenez.
“Amorosen gaztiguya”k maitaleen zigor edo kastigua esan nahi du.
Maitasun irmo eta iraunkorrik ez aurkitzean, olerkariak betirako eskain
dezakeenarengana jotzen du: Ama Birjinarengana.
4.2.- GAI PROFANOAK:
Liburuaren zatirik handiena betetzen dute amodio gaiek. Darien
freskotasunagatik, badirudi autobiografikoak ere badirela. Badakigu Etxepare
urtez heldua zelarik sartu zela apaiz; beraz, bere gaztaroko esperientziak
kontatzen dituela esan genezake. Errealismoz, ezer ezkutatu gabe, azaltzen
ditu maitasun harremanen gora beherak. Pasarteren batzuk gordinegiak
zirelako edo, ez zaio egin Etxepareri merezi zuen adinako aitormenik.
Arcipreste de Hita-rekin parekatua izan da, biek ere maitasun gaiak
errealismoaz adierazi zituztelako.
XII eta XIII. Mendeetako proventzal lirikarekin ere badu zerikusia, hartan
trobadoreek lantzen zituzten gaiak erabiltzen baititu:
- Maitasuna, goi mailako balore bezala.
- Damaren maitasuna.
- Poetaren samina, maitatua ez denean
- Urruti dagoen maitearen oroimena.
- Bi maitaleen arteko elkarrizketa isila.
Guztiok aurki daitezke Etxepareren poemetan.
Ezin utzi aipatu gabe Etxeparek noraino goratzen dituen emakumeak.
Dioenez, ez genuke inoiz ihardun behar emakumeen aurka. Emakumeengandik
gatoz eta amak elikatuz hazi gara. Emakumeak ditugu bidelagun eta
emakumea, Ama Birjina, zeruan gure bitarteko.
4.3.- EUSKARAREN ALDE: KONTRAPAS eta SAUTRELA:
KONTRAPAS neurri berezian egina da. Biek ere dantzarako eginak
dirudite. Etxeparek bazekien zertan ari zen. Euskara plazaratu nahi du eta lortu
duenean, dantzara deitzen ditu euskaldunak
5. ETXEPAREREN BERTSOGINTZA:
Patxi ALTUNAk dioenez, Etxepareren lana HERRI POESIARI OSO
LOTUA DAGO, bai izpirituz, bai hizkeraz eta bai bertsoak egiteko eraz ere.
5.1.-IZPIRITUZ:
Erlijioa, amodioa, bizitzako zoritxarrak eta euskararen aipu eta laudorioak
dira Etxepareren gaiak. Herri poesiaren mamia ezagutzen duenak aski erraz
baieztatuko du horiek direla, normalean, herri poesiak eta bertsolaritzak
darabiltzaten gaiak ere.
Bestalde, Etxepareren bertsorik gehienak (982), 15 silabatakoak dira. Eta
molde hori da, dirudienez, garai hartan ezagunena eta herriak maiteena duena.
5.2.-HIZKERAZ:
Etxeparek inoiz ez du agertu izan euskara batuarekiko kezkarik. Ez du
dudarik ere egiten zein euskalkitan idatzi behar duen. Dakien bakarrean
idatziko du, noski EKIALDEKO BEHENAFARRERAZ.
Etxepareren euskara herrikoia da. Idazkera eta ebakera naturalki
uztartzeen dituen hizkera. Etxepareren bertso bat begiratu batean silaba
gehiagokoa dirudien arren, 15 silabatara ekarri behar da, egileak ere hala
egiten baitzuen. Esan nahi baita, Etxeparek ere 15 silabatan irakurtzen zituela
garai hartako Donibane Garazi inguruko hizkeraren bereizgarri fonetikoez
irakurtzen zuelako. Hots, era honetara :
. Bokale arteko –r- mutu eginez
. Bokale arteko –h- mutu eginez
. Leherkari bigunak (b,d,g) ere mutu eginez
. –u + -a = uya; -u + -e = uye
. –oa- eta –ia- goranzko diptongo eginez. Silaba batez, beraz
5.3.-BERTSOGINTZAZ:
Poeta klasiko erromatarrek “erritmo kuantitatiboa” erabiltzen zuten. Erdi
Aroan, ordea, silaba luze-laburren bereizkuntza galdua zutenez, “erritmikoa”
deritzana, hau da, silaba kontu jakinez eta bertsoaren azkenean puntu edo
errimaz hornitua hasiko dira erabiltzen. Etxepareren bertsoak tankera
honetakoak dira. Etxepareren 15ekoen eskema, bertsoen “erritmoa” alegia,
honelakoxea da : 4/4/4/3 :
“Iudizio / jeneralaz // nola orhit / eztira
Bekatutan / bizi dira // bethi bere / aisira”
Bertsolariek bezalaxe elisio-sinalefak ongi datozkionean bakarrik egiten
ditu. Ez du lege estuegirik horretarako.
Errima, berriz, asonantea du normalean.
6. ERREFORMA EUSKAL HERRIAN : IOANNES LEIZARRAGA (1525-1601)
6.3.- LEIZARRAGAREN OBRA: ITZULPENAK:
Duda asko izan bazituen ere, onartu zuen azkenean Leizarragak
Erreginaren enkargua. Ez zen txantxetako lana idatziz landugabea zen
hizkuntzan itzulpenak egiten hastea.
Irtenbide bat aurkitu behar eta LAPURTERA hautatzen du oinarritzat,
zuberera eta behe nafarrerararen zenbait formaz osatuz.
Leizarraga dugu euskal prosaren sortzaile. Euskaldunak erreformaren
doktrinan hezi beharrak egin du idazle, itzultzaile, Leizarraga.
Bi berezitasun nabarmentzen zaizkigu, besteak beste, bere itzulpenetan:
A) – Bibliari zor zaion leialtasunak erdal testuari atxikitzera darama. Bide
ona hautatu zuela aitortu behar. Prosan landu gabe zegoen euskarak,
behar zuen perpaus luze eta kateatuetako iharduna ere. Maisuki
gainditzen du froga hori. Sintaxian ez ezik hiztegian ere nabari da
testuarekiko menpekotasuna: sabbatoa, zena (afaria), creatione eta
gisako hitzak lekuko.
B) – Euskara kultua eta arkaismoz betea darabil: gaur egun galduak
ditugun aditz formak erabiltzen ditu, bai aditz trinkoan, baita aditz
laguntzailean ere. Jainkoari berari ere hika egiten dio “bedeinkatua izan
bedi hire izena”.
Hiru liburu egin zituen Leizarragak eta hirurak 1571n La Rochelle-n
argitaratu zituzten :
- IESU CHRIST GURE IAUNAREN TESTAMENTU BERRIA (Itzulpenaz
gain, erreginari eskaintza, euskaldunei sarrera eta beste zenbait argibide eta
xehetasun duelarik).
- KALENDERA : Bazkojai eta Ilargiaren berri ematen duen egutegia.
- ABC EDO CHRISTINOEN INSTRUCTIONEA : Kristau Ikasbidea alegia
Leizarragaren bideak ez zuen iraupenik lortu. Izan ere, Zuberoako
handikiek erreformara pausua eman bazuten ere, herri xehea ez zegoen
katolikotasuna uzteko.
Beraz, Nafarroa librean, Behe Nafarroan izan zuen sorrera euskal
literatura idatziak. Olerki arloan, Etxepare dugu lehena eta prosan Leizarraga.
Ez batak ez besteak ez zuten, ordea, eskola sortzeko zoririk izan. Etxeparek ez,
erlijio gatazkak giroa nahasi zuelako eta ezta Leizarragak ere, herriak ez
zuelako erreforma aintzat hartu.
Preguntas frecuentes
Zein da lehen euskal liburu idatzia?
Bernard Etxepareren "Linguae Vasconum Primitiae" liburua da, 1545ean argitaratua. Testuak dioenez, Etxeparek berak idatzi eta argitaratu zuen lehen euskal liburua.
Zein neurri erabiltzen du Etxeparek bere bertsoetan?
Gehienak 15 silabakoak dira, 4/4/4/3 eskemarekin. Errima asonantea erabili ohi du.
Zer egin zuen Leizarragak euskal literaturan?
Euskal prosaren sortzailea izan zen. Lapurterarekin oinarritutako itzulpenak egin zituen, besteak beste Testamentu Berria 1571n.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.