1920–1930eko testuingurua eta euskal literaturako egileak: Xabier Lizardi, Lauaxeta eta Labaien

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,7 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak 1920-1930eko hamarkadako testuinguru politikoa azaltzen du: Primo de Riveraren diktadura, Bigarren Errepublika eta Lehen Autonomia Estatutua, Europako totalitarismoekin batera. Gainera, garaiko arte eta literatur joerak (abangoardiak, espresionismoa, kubismoa...) eta hiru idazle nagusi aurkezten ditu: Xabier Lizardi, Lauaxeta eta Antonio Maria Labaien. Ikasleak garai hura eta euskal literaturaren egile horien ezaugarriak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Miguel Primo de Riveraren diktadurak (1923-1930) abertzale alderdiak eta langile-elkarteak debekatu zituen, eta euskalgintza ezerezera behartu zuen.
  • Bigarren Errepublika (1931-1936) 1929ko krisiaren eta herri bozketaren ondoren ezarri zen, eta Lehen Autonomia Estatutua (1936) eta lehen Eusko Jaurlaritza ekarri zituen.
  • Errusiako Iraultzak (1917) ideologia ezkertiarra zabaldu zuen Mendebaldeko herrialdeetan, eta Europako totalitarismoek (Hitler, Franco, Mussolini) iraultzaile ideien aurka egin zuten.
  • Abangoardismoak arte autonomoa defendatu zuen, didaktismoa alde batera utziz, eta espresionismoa, ultraismoa, dadaismoa eta surrealismoa bezalako joerak sortu ziren.
  • Jose Mari Agirre "Xabier Lizardi"k Biotz-begietan (1932) eta Umezurtz olerkiak (1934) idatzi zituen, metafora ugariz eta estilo trinkoz.
  • Lauaxetak Bide-barrijak (1931) eta Arrats beran (1935) argitaratu zituen; sinbolismoa, naturaren garrantzia eta garbizaletasuna nabarmentzen dira haren olerkietan.
  • Antonio Maria Labaienek antzerkigintzan jardun zuen, eta Antzerti aldizkaria sortu zuen 1932an.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Garaiko testuingurua: politika eta autodeterminazioa

Miguel Primo de Riveraren diktadura (1923-1930)

  • Abertzale kutsuko alderdiak, langile-elkarteak... debekatuak.
  • Euskalgintza ezerezera behartu zuen.

Bigarren Errepublika (1931-1936)

  • Mundu mailako 1929ko krisiak behartuta, Primo de Riverak kargua utzi zuen.
  • Herri bozketa bidez, Bigarren Errepublika ezarri zen.
  • Lehen Autonomia Estatutua (1936)
    • Lege propioak egiteko eta betearazteko gaitasun handiagoa.
    • Lehenbiziko Eusko Jaurlaritza.

Errusiako Iraultza (1917)

  • Ideologia ezkertiarraren hedakuntza eta alderdi sozialista eta komunistak ugaritzea mendebaldeko herrialdeetan.

Totalitarismoa Europan

Totalitarismoa Europan: ideologia iraultzaileen aurkako erregimenak (Hitler, Franco, Mussolini).

  • Egoera honetan kokatu behar dira Gerra Zibila eta Bigarren Mundu Gerra.

Artearen eta literaturaren joerak

Haustura eta abangoardismoa

  • Aurreko belaunaldiekin haustura.
  • Abangoardismoa: arte autonomoa, didaktismoa alde batera utziz.
  • Euskalgintza ezerezera behartu zuen.

Literaturan

  • Espresionismoa (Brecht...), ultraismoa (Borges...), dadaismoa (Tzara...),
  • Surrealismoa (Breton...), Sinbolismoa (Rimbaud, Baudelaire...).

Arte plastikoetan

Pinturan bereziki:

  • Espresionismoa (Kandinsky),
  • kubismoa (Picasso),
  • surrealismoa (Dalí).

Idazle eta autore nagusiak

Jose Mari Agirre “Xabier Lizardi”

  • Zarautzen jaio eta Tolosan bizi.
  • Legegizona eta lantegi bateko gerentea.
  • Euskaltzale, langile saiatua.
  • Idazle ere izan zen: artikuluak, antzerkia eta poesia.
  • Poesia lanak: Biotz-begietan (1932), Umezurtz olerkiak (1934).
  • Estilo berritzailea: zehatz eta trinkoa, elipsiz betea; ulermena zailduz.
  • Izadiaren (naturaren) pertsonifikazioa: izadia sinbolo bihurtzen du; ondorioz, metaforen erabilera nabarmena.
  • Gaiak: maitasuna, adiskidetasuna, heriotza, herria, hizkuntza...

Lauaxeta

  • Lauaxeta, Laukizen jaioa.
  • Durangon eta Loiolan ikasi zuen, jesuiten eskolan.
  • Euzkadi egunkarian kazetari izan zen; atxilotu eta fusilatu zuten (Gasteizen).
  • Literaturan, olerkigintzari esker ezaguna.
  • Bi liburu: Bide-barrijak (1931), Arrats beran (1935) eta olerki solteak.
  • Estiloa:
    • Izadiaren garrantzia (edertasunaren adierazpen gisa).
    • Sinbolismoa.
    • Garbizaletasuna (neologismoak).
    • Europako korronte modernoen jarraitzaile.
  • Garaiko ardura eta kezkak zein amets politikoak transmititzeko joera.

Antonio Maria Labaien

Tolosan jaioa (bertako alkate ere izandakoa).

  • Euskal idazlea eta politikaria.
  • Saiakerak idatzi zituen eta bereziki antzerkigintzan jardun zuen.
  • Antzerki obrak: Ostegun-Gizena (1930), Euskal-Eguna (1931),

Mateo Txistu (1932), Irunxeme (1935)...

  • Testu laburrak (2/3 ekitaldikoak), tonu ludikoa.
  • Antzerti aldizkariaren sortzaile (1932): hilabetekaria, 54 ale argitaratu, egun berrargitaratua.
  • Antzerki-sorkuntzarako euskarria: berriak, kritikak.

Preguntas frecuentes

Zein izan zen Primo de Riveraren diktaduraren eragina euskalgintzan?

Diktaduraren garaian abertzale kutsuko alderdiak eta langile-elkarteak debekatu ziren, eta euskalgintza ezerezera behartu zuen.

Zein obra idatzi zituen Xabier Lizardik?

Haren poesia lanak Biotz-begietan (1932) eta Umezurtz olerkiak (1934) dira, eta artikuluak, antzerkia eta poesia ere landu zituen.

Nola hil zen Lauaxeta?

Euzkadi egunkarian kazetari izan zen; atxilotu eta fusilatu zuten Gasteizen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz ezarri zen Bigarren Errepublika?
2. Zein izan zen Primo de Riveraren diktaduraren ondorioetako bat euskalgintzan?
3. Zein obra idatzi zuen Lauaxetak 1931n?
4. Zein joera literario-artistikoa nabarmentzen da Lauaxetaren estiloan?
5. Zer izan zen Antonio Maria Labaienen ekarpen nagusietako bat?
6. Zein pintore lotzen da kubismoarekin testuaren arabera?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.