Descartesen Errealitatearen Teoria: Substantzia eta Metodoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,43 KB

Descartesen Errealitatearen Teoria

Descartes konbentzituta dago proiektu arrazionalista gauza daitekeela; posible dela arrazoi hutsaren bidez eta metodo kartesiarra jarraituz errealitatearen azalpen oso, ziur eta egiazkoa ematea. Errealitatearen azalpen horren lehen printzipioa Cogito izanen da, sistema filosofiko deduktibo osoa gertatuko duena.

Descartesen sistema filosofikoaren funtsezko definizioak

  • Substantzia: Substantziaren definizioa: “substantzia berez existitzen dena da”, bere burua izan ezik, existitzeko beste ezeren beharrik ez duena.
  • Atributua: Atributua substantziaren esentzia da eta substantzia hori identifikatzeko balio du. Substantzia mota bakoitzak atributu identifikatzaile bakarra dauka. Arimaren atributua pentsamendua da eta munduaren atributua hedadura da.
  • Modua: Substantzia agertu edo manifestatzeko erak moduak deitzen dira.

Substantzia motak

Descartesen aburuz, Jainkoak existentzia ematen die izakiei, eta existentzia kontserbatu ere hari esker egiten dute. Bi substantzia mota bereizten dira: infinitua (Jainkoa) eta finitua (Nia eta Mundua).

Substantzia Infinitua: Jainkoa

Descartesek Jainkoaren existentzia demostratzeko bi froga erabili zituen: Perfekzioaren Froga eta Froga Ontologikoa. Gainera, bere sistema osoarentzako oinarri sendoa aurkitu zuen.

Substantzia Finitua: Mundua eta Nia

Mundua (Res Extensa)

Munduaz ari denean, Descartesek errealitate materiala du buruan. Munduaren atributua hedadura da. Materiaren berezko moduak edo koalitate primarioak bi dira: figura eta mugimendua. Koalitate sekundarioak ez dira kontsideratzen, erabat subjektiboak baitira. Hedaduraren kontzeptua argia eta bereizia da. Ondorioz, res extensaren ezagutza objektiboa posible bihurtzen da, matematikoa baita.

Nia (Res Cogitans)

Nia arima edo adimenarekin identifikatzen du Descartesek, bere atributu edo esentzia pentsamendua izanik; horregatik, arimari “res cogitans” deitzen dio. Descartesek argudio bitxia proposatzen du arimaren atributu bakarra pentsamendua dela sostengatzeko, fikzio mental baten bidez: posible da niretzat mentalki irudikatzea gorputzik ez dudala eta espaziotik kanpo nagoela, eta, hala eta guztiz ere, existitzen jarraituko nuke.