Nihilismoa eta balioen transmutazioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,79 KB

Hasteko, “bizitza” izango da guztiaren neurria. Bizitzaren alde dagoena positibotzat hartuko du Nietzschek, eta bizitza gelditu edo oztopatzen duenaren kontra joko du.Zer da benetan bizitza? Zentzugabea. NIHILISMOA

. Jainkoaren heriotza: mendebaldeko tradizioari kritika

Gizakia autonomoa denez gero, bere bizitzak mugarik ametitzen ez duenez, Jainkoaren kontzeptua etsai bilakatzen zaio gizakiari. Gizakia bere buruaren jabe da, eta ez du Jainkoaren beharrik. Beraz, “Jainkoa hil da” esaldi famatuarekin, Nietzschek esan nahi duena hemendik aurrera gizakiaren bizitzan ez dagoela lekurik Jainkoarentzat, honen ideiak alienatu egin duelako gizakiaren askatasuna. [Existitu ez da sekula existitu, baina orain arte bere kontzeptua asmatu eta gizakiaren gainetik kokatu dute, zerbait absolutu eta beharrezko bezala]. Jainkoa erail dugu, eta ez gara konturatzen horren ondorio sakonez. Haren inguruan kokatzen ziren balio eta kontzeptu absolutu guztiek porrot egingo dute berarekin ere: morala eta metafisikaren eraikuntzak birrindu egingo dira eta ez du absolutua den ezerk haien tokia okupatuko. Ez da ezer absoluturik gelditzen: gizakia bakarrik dago bizitzarekin. Posibilitate guztiak ditu orain, baina erreferentzi puntu guztiak galdu ditu ere, eta noraezean dabil. Aztertuko ditugu hobeto mendebaldeko tradizioari egiten dion kritika, hiru arlo desberdinetan: 

Mendebaldeko moralari kritika

Bi moral mota daude: jaunena eta esklabuena. Jaunen moralean espeziaz gainetik banakoa kokatzen da; indartsu, independente eta autarkikoen morala da, haien borondatea baino erregela handiagorik ametitzen ez dutenak. Esklabuak, berriz, behe mailako izakiak dira, makalak, gregarioak, eta haien balioak ona eta gaiztoa dira. Mendebalde erromatarrean esklabuek haien morala inposatu zioten gizarteari, kristautasuna zela medio. Moral kristaua gizaki makalek sortua da. Makalak ezin ditu bere eskubideak inposatu multzoaren laguntza gabe, eta gizakien arteko berdintasunaren antzeko ideia faltsuetan oinarritu gabe. Gizarte kristaua eskasa eta urria da [mediocre], eta berorren azken manifestaldiak [Nietzscheren garaian] sozialismoa eta demokrazia liberala dira, zeren gizaki guztiak berdintsuak direla uste bait dute. Berdintasuna errakuntza da, banakoa ahazten du, makalak Jainkoarengan oinarritzen dira gizakien berdintasuna defendatzeko; fedea koldarkeriaren seinale hutsa da. Nietzschek moral kristauaren desagerpena bultzatzen zuen, esklabuena delako, antibitala delako.

2.3. Zientziari egindako kritika

Pentsamendu arrazionalaren tontorra zientzia modernoa da. Zientzia positiboak errealaren matematizazioan oinarritzen dira; honela, Nietzscheren ustez, fenomenoen arteko erlazio kuantitatiboak ezartzen dira. Hori lortzeko, neurtu ezin daitezken ezaugarriak aparte uzten dira, neurria eta kopuruan oinarrituz legeak ateratzeko. Baina horrela galtzen da gauzen izaera propioa, berezia, bizitzaren ezaugarriak. Horrela hobeto baino txartoago ezagutzen dugu errealitatea, bizitzaren aberastasuna galdu egiten baita. 

Nihilismoa eta bere gaindipena

Mendebaldeko tradizioaren kritikaren bidez nihilismoan murgiltzen gara. Orain arte egiazkotzat eta baliagarritzat hartu dugun guztia (metafisika, erlijioa, etika, zientzia,...) balio edo balorea zuen guztia, engainu eta amarru, faltsukeria dela azaltzen zaigu bat-batean. Nietzscheren lana historiako gezurra (=egia) desestaltzea da, eta lortzen baldin badu, ezerk ez du inolako baliorik izango, ez da ezer tinko geldituko geure bizitzan. Bizitzak ere galduko du zentzua (sekula eduki ez duelako). Egoera hori nihilismoa da; baina Nietzscheren jarrera ez da nihilismo hutsa baizik eta nolabait nihilismoa gainditu beharreko zerbait da. Benetan bizitza maite badugu zentzua topatuko diogu, datozen kontzeptuen bidez.

Berberaren itzulera eternala

Parmenides eta Platonen ekuazioa -izatea ez da bilakatzen, eta bilakatzen dena ez da- uxatu ondoren, bizitzari funtsezkoa zaion bilakaera baieztatu eta goraipatu ondoren, Nietzschek suposatzen du gauzak -gauza sentigarriak, bilakatzen direnak, existitzen diren bakarrak- behin eta berriro errepikatu egiten dela. Ideia hau denboraren ikuspegi ziklikoarekin zerikusia du eta Grezia klasikoan bertan ematen da (Enpedoklesen Maitasun-gorrotoaren zikloak).

5. Supergizakia

Supergizakiaren etorrera aurresaten du Nietzschek.
Supergizakia nihilismoa gainditu duen gizaki berri bat izango da. Bizitzari den bezala aurre egiten diona. Bere morala, noski, jaunena izango da, eta balio berriak sortuko ditu (baina ez balio absolutuak). Nietzschek askotan errepikatzen du: “Gizakia gainditu beharreko zerbait da”. Izpirituaren etorrera hiru urratsetan ematen da. ‘Honela mintzatu zen Zaratustra’ liburuan izpirituaren hiru eraldaketak deskribatzen dira: 1. Gamelua: Jainkoa eta moral heteronomoaren menpean zeharo dagoen gizakiaren egoera da. “Zuk derrigorezko duzu”, agindupean dago. 2. Lehoia: Gizakiak beharra uxatzen du, Jainko eta moralaren kontra altxatuz; “nik nahi dut” agindupean bizi da. 3. Haurra: Supergizakiaren urratsa da hau; berak bere buruari ezartzen dizkio balore berriak. 

Botere-nahia

Existitzen den guztia, Nietzscheren ustez, botere-nahian oinarritzen da, ahalmenak hedatzearen nahian, indarrak handitzeko grinan, bizitza zabaltzeko eta irauteko joeran. Botere-nahia bizitzari baietz borobila esatean datza, haren alde argitsu eta ilunekin, dakarren poza eta sufrimenduekin ere. Naziek kontzeptu hau aginte- edo menderatze- nahia bezala interpretatu zuten. 

Balioen zeharaldatzea

(=transvaluación). Botere-nahiaren kontzeptuan oinarriturik, eta sarritan aztertu dugun orain arteko balio guztien kritika kontutan harturik, nihilismoa gainditzeko sortuko diren (sortuko ditugun) balio berriak neurtu ahal izango ditugu. Orain arte egon diren balioek ez dute balio, zeren eta bizitza moteltzen baitute, ez dute indartzen botere-nahia.
Hemendik aurrera, balio batek balio izango du baldin eta bakarrik baldin bizitza gorde eta indartzen badu. Aipatu ditugun beste balio guztiez gain (Jainkoa, morala, Ongia, bertutea, zientzia, etab) Egiaren balioarekin ikusi ahal dugu esandakoa: Nietzscherentzat arazoa ez da zerbait egia nahiz faltsua den, baizik eta bizitzarako positiboa den ala ez. Egia objektiboa akabatu du honela Nietzschek. Hemendik aurrera egia balioa subjektiboa izango da, norberaren bizitzaren eta ikuspuntuaren araberakoa. 1. “...La falsedad de un juicio no es todavía para nosotros ninguna objeción contra él mismo. La cuestión es hasta qué punto fomenta la vida, la mantiene, mantiene la especie y tal vez hasta la castiga...” (M.B.M.,I,4) 2. “¿Tu verdad? No, la verdad, y ven conmigo a buscarla. La tuya, guardatela”. Antonio Machado. Guzti honekin hankaz gora ipintzen da bizitza-balioa erlazioa: 1.
Bizitza bera baloraezina da: orain arte uste genuen baloreek bizitzari balioa ematen ziotela (bizitzak zentzua zuela balioei esker, nolabait); baina balioen zeharaldatzearekin bizitzak ematen die balio balorei.. 2. Balioak ez dira absolutuak, objektiboak, bizitzatik kanpokoak; aitziktik, bizitzari daude loturik.

APOLINEOA ETA DIONISIAKOA

“El origen de la tragedia” liburuan Nietzschek aurkitzen du arte grekoan bi joera kontrajarriak daudela:

Apolineoa eta dionisiakoa

Lehengoa, harmonia, oreka, arrazionaltasuna, neurria, eta abar ditu ezaugarritzat. Bigarrenak, indarra, mugimendua, pasioa, instintuak, eta bizitzari loturiko balioak bilatzen ditu. Nietzschek artean topatutako bereizketa hori kultura eta bizitzari aurre egiteko modura -bizimodura- zabaltzen du. Gainera, Grezia klasikoan jarrera dionisiakoa galduz doan heinean -eta kristautasunean erabat desagertzen denean-, Europako kultura ‘décadence’ prozezu batetan murgiltzen da.

Entradas relacionadas: