Desamortizazioak Espainian: Mendizabal eta Madozen prozesuak
Clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,31 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak XIX. mendeko Espainiako desamortizazioen testuingurua azaltzen du: aurrekariak, Karlos III.aren eta Karlos IV.aren garaiko saiakerak eta Isabel II.aren garaiko bi desamortizazio nagusiak. Mendizabalen (1836) eta Madozen (1855) prozesuen helburuak, ordainketa-moduak eta ondorioak aztertzen dira.
Puntos clave
- Desamortizazioen helburua Antzinako Erregimenaren jabetza-sistema ezabatu eta jabetza pribatua finkatzea zen.
- Mendizabalen desamortizazioa (1836) Lehen Gerra Karlistaren erdian gauzatu zen, eta monasterioen eta apaizen ondasunak enkantean saldu ziren.
- Mendizabalen prozesuan ordainketaren %20 eskudirutan egin behar zen, eta gainerakoa 16 urtetan metalikoan edo 8 urtetan zor publikoetan.
- Espainian latifundioak osorik saldu ziren, Frantziako kasuan ez bezala, non lurrak nekazari behartsuen artean banatu ziren.
- Madozen desamortizazioa (1855), Biurteko Aurrerakoiaren garaian, estatuaren, Elizaren, ordena militarren, ongintza-erakundeen eta udalen ondasunak salgai jarri zituen.
- Basoak, meategiak eta gatzagak salbuetsi ziren, eta basoen 3 milioi hektarea inguru esku pribatuetara igaro ziren.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Desamortizazioak Espainian
Aurrekariak
Liberalek, desamortizazioen bidez, Antzinako Erregimenaren jabetza-sistema ezabatu nahi izan zuten, jabetza pribatu eta askea finkatzeko. Helburua nekazaritza modernizatzea zen, trantsizioa Antzinako Erregimen Feudaletik sistema liberal-kapitalistara bultzatuz.
Desamortizazioen Ardatz Kronologikoa
Karlos III.aren garaian, fisiokraten teoria desamortizatzaileek oihartzun handia izan zuten. Jesuiten ondasunak saldu eta Sierra Morena inguruko udal-lurrak kolonizatu ziren.
Karlos IV.aren garaian, Godoyk, Errege Ogasunaren zorrak arintzeko desamortizazioak bultzatu zituen, Elizaren ondasunen seiren bat esku pribatura pasatuaraziz. Paradoxa: Desamortizazioa Antzinako Erregimenetik bultzatu zen.
Godoyren gobernu-aldiaren ondoren behin eta berriz erabilitako neurria izan zen: Independentzia Gerra eta Hiru Urteko Konstituzionala.
Dena dela, bi desamortizazio nagusienak Isabel II.aren garaian gertatu ziren.
Liberal aurrerakoiek (Mendizabal) desamortizazioak bultzatzen zituzten; aldiz, liberal moderatuek (Narvaez) eten egiten zituzten.
Mendizabalen Desamortizazioa (1836)
Testuingurua eta Helburuak
Lehen Gerra Karlistaren erdian gertatu zen, Ogasuna hondatuta zegoenean.
Antzinako Erregimena desegiteko lehen neurrietako bat desamortizazioa izan zen. Monasterio eta apaizen ondasun guztiak konfiskatu eta guztiak enkantean jarri ziren.
Lortutako diruarekin 100.000 soldaduko armada eratu zen gerra karlistari amaiera emateko.
Lur-erosleak ideia liberalera erakartzea.
Eliza berritu eta "heztea", bere mendean jartzea.
Hirurteko Liberalaren ikuspuntua bultzatzea.
Nekazari jabe txiki gutxik lurrak erosi ahal izan zituzten. Frantzian ez bezala, non iraultzaileek nekazari behartsuen artean lurrak banatu zituzten, Espainian latifundioak oso-osorik saldu ziren.
Ingalaterrako nekazaritza-domeinuak miresten zituen.
Ordainketa %20 eskudirutan egin behar zen; gainerakoa, 16 urtetan metalikoan edo 8 urtetan zor publikoetan.
Esparterok desamortizazioak mantendu zituen, ondoren, Hamarkada Moderatuan Narvaezek eten zitzan.
Madozen Desamortizazioa (1855)
1855eko Biurteko Aurrerakoiaren garaian desamortizazio orokorra izan zen.
Biurteko Aurrerakoiaren lan garrantzitsuenak 1856ko Konstituzioa, "non nata", Burdinbideen Legea eta Desamortizazio Orokorra izan ziren.
Biurteko Aurrerakoian, estatu liberala nazioa modernizatzen eta garapen bidean jartzen saiatu zen. Horretarako, industria, herri-lanak eta burdinbideak bultzatu zituen. Izugarrizko kapitala behar zen, eta desamortizazio orokorretik ateratakoa nahikoa izan ez zenez, gobernuak erraztasunak eman zituen kanpoko kapitala erakartzeko.
Pascual Madoz Ogasun ministro nafarrak "Orokor" izena jarri zion, estatuaren, Elizaren, ordena militarren, ongintza-erakundeen eta, bereziki, udalen ondasunak salgai jarri zituelako.
Salbuespenak zehaztu ziren: basoak, meategiak, gatzagak... Nahiz eta legediaren artikuluetan ez azaldu, hauek ez ziren salgai jarri. Alkateak aberatsak izatean ez zuten ia eskaerarik egin, eta basoen 3 milioi hektarea esku pribatuetara igaro ziren.
Preguntas frecuentes
Zergatik egin zituzten desamortizazioak?
Liberalek Antzinako Erregimenaren jabetza-sistema ezabatu eta nekazaritza modernizatu nahi zuten. Gainera, Ogasuna hondatuta zegoen eta diru-sarrerak behar ziren.
Zer desberdintasun dago Mendizabalen eta Madozen desamortizazioen artean?
Mendizabalenak (1836) Eliza eta monasterioen ondasunak hartu zituen, eta Madozenak (1855) estatuaren, udalen eta beste erakunde batzuen ondasunak ere salgai jarri zituen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.