Euskal trantsizio politikoa (1975–1982): gertaerak eta Gernikako Estatutua

HistoriaActualizado el 6,44 KB

Resumen

Dokumentuak Espainiako trantsizio demokratikoa aztertzen du 1975etik 1982ra, Francoren heriotzatik Felipe Gonzálezen lehen gobernura arte. Euskal Herriko bilakaera nabarmentzen du: Eusko Kontseilu Nagusia, Gernikako Estatutua, Eusko Jaurlaritza eta autonomia erregimenaren hasierako garapena. Ikasleak bi mailetako prozesua ulertuko du: estatu mailakoa eta euskal mailakoa.

Puntos clave

  • 1975ean Franco hil zen eta lehen amnistia ezarri zen.
  • Carlos Arias Navarroren gobernuaren ostean Adolfo Suárezek erreforma politikoa abian jarri zuen.
  • 1978ko Konstituzioak monarkia parlamentarioa ezarri zuen eta estatuaren ez-konfesionaltasuna onartu zuen.
  • 1979an Gernikako Estatutuaren erreferenduma egin zen eta Eusko Legebiltzarra eta Eusko Jaurlaritza sortu ziren.
  • 1980an Carlos Garaikoetxea izan zen Euskadiko lehen lehendakaria autonomia erregimenaren baitan.
  • 1981ean Tejeroren estatu-kolpea porrot egin zuen eta Calvo-Soteloren gobernua zailtasunez bete zen.
  • 1982an hauteskunde orokorrak egin ziren eta Felipe González gobernuburu izan zen.

Ponte a prueba

Euskal trantsizioa (1975–1982)

  • Diktaduraren eraispena

    1975ean Franco hil zen. Lehen amnistia ezarri zen; odol gabezko delituengatik zigortutako presoentzat eta bestelako kasu batzuetan. Hiruko jarrera proposatu zen: jarraikortasuna, apurketa eta aldaketa. Abenduan, Carlos Arias Navarro gobernuburua izendatu zuten. 1976an aldaketa mugatuen programa aurkeztu zen. Frankisten arteko tirabira eta istilu ugari egon ziren: greba eta manifestazio asko, oposizioaren eskakizunak askatasunaren, amnistiaren eta autonomiaren alde; oposizioa bateratu zen "Coordinación Democrática" deritzon egitura batean. Arias Navarroren dimisioaren ostean, Adolfo Suárez-ek erreforma politikoa abian jarri zuen. Gainera, askatasuna zabaldu zen eta ziurtasun judiziala handitu zen. Erreformarako lege-proiektuak Gorteetan aurkeztu ziren eta erreferendumean onartu ziren. 1977an aldaketaren aurkako ekintza terroristak ugaritu ziren: eskumako taldeak (Guerrilleros de Cristo Rey) eta ezkerrekoak (ETA, GRAPO). Falangearen eta mugimendu frankistaren ikur eta erakunde ugari desagertu ziren. Sindikatu eta alderdi politiko gehienak legeztatu ziren, eta amnistia berri bat ezarri zen. Urte berean, alderdi komunistaren legalizazioa eman zen.


  • Demokraziaren bidea (1977)

    1977an lehen hauteskunde demokratikoak ospatu ziren. UCD garaile atera zen eta PSOE bigarren geratu zen. Komunisten eta ultraeskuindarren porrota nabarmena izan zen. Geroago, Suárezen bigarren gobernuan zenbait helburu jarri ziren: erregimen autonomikoen hedapena, EEErekin negoziaketak, berrikuntza sozioekonomikoak eta indar soziopolitikoen arteko akordioak. Konstituziogile gorteak bildu ziren horretarako. Moncloako Ituna gobernuaren, enpresarien, alderdi politikoen eta sindikatuen arteko akordio esanguratsua izan zen. Autonomia estatutuaren prozesua abian jarri zen eta sentimendu autonomistak piztu ziren, batez ere EHan eta Katalunian. Katalunian 1977an Generalitat berrezarri zen; EHan, 1978an, Eusko Kontseilu Nagusiak sortu ziren 1977ko hauteskundeen emaitzen arabera. Galizian 1978an Xunta sortu zen.

  • 1978ko Konstituzioa eta ondorioak

    1978ko Konstituzioa onetsi zen: monarkia parlamentarioa ezarri zen, Gorteek aginte politiko erabakigarriagoa izan zuten eta estatuaren ez-konfesionaltasuna ezarri zen. Hona hemen zenbait eskubide eta aldaketa: adin nagusitasuna 18 urtean ezarri zen, heriotza zigorra desagertu zen eta dibortzioaren ateak ireki ziren. Gainera, ekonomia mistoa bultzatu zen eta autonomia erkidegoak eratzeko aukera eman zen. 1979an hauteskunde orokor berriak ospatu ziren, eta UCD garaile atera zen. Apirilean lehen udal hauteskunde demokratikoak egin ziren. PSOE eta PCEk gorakada nabaria izan zuten eta hiriburu nagusiak kontrolatu zituzten. Urrian, Suárezek EHko eta Kataluniako nazionalistekin adostu ondoren, Euskadiko eta Kataluniako autonomia estatutuak erreferendumean onetsi ziren.


  • UCDren higadura

    1980an desadostasunak agertu ziren autonomia erregimena orokortzeko prozesuan. UCDren barruan tirabira gehiago sortu ziren eta beste berrikuntza batzuk planteatzerakoan tentsioak handitu ziren. 1981ean Suárezek dimititu egin zuen eta Calvo-Sotelok izan zen hautagai ofiziala. Otsailan Tejeroren estatu-kolpea porrot egin zuen. Calvo-Soteloren gobernua estatu-kolpearen ondorioek markatu zuten, eta arazo larriak izan zituen: terrorismoa, konploten ikerketa eta kolpisten zigorra, garapen autonomikoa, eskandaluak; UCDren barneko tirabirak areagotu ziren. 1982an hauteskunde orokorrak ospatu ziren eta Felipe González izan zen gobernuburu.


  • Euskal Herriko trantsizio politikoak

    Frankismoaren amaieran errepresio bortitzak egon ziren, protesta mugimenduak eta lan gatazkak ugaritu ziren, eta funtsezko gai batzuetan akordiorik ez zen lortu. 1977an gizarte mobilizazio ugari izan ziren. Eusko parlamentariuen bilkura egin zen autonomia aurreko erregimena ezartzeko asmoz, eta Nafarroak kanpo geratzea erabaki zuen. 1978an Eusko Kontseilu Nagusiak parlamentuan antolatuta sartu ziren, Ramón Rubial buru zelarik. Abenduko erreferendumean abstentzioa nagusi izan zen Bizkaian eta Gipuzkoan. 1979an hauteskunde orokorrak ospatu ziren. Apirilean udal eta batzar nagusietako hauteskundeetan emaitza berdinak izan ziren. Batzar Nagusia berrezarri zen, burua Carlos Garaikoetxea zelarik.


  • Gernikako estatutua eta geroagoko garapena

    EAJ eta gobernuaren arteko negoziazioak izan ziren. Foru Zaharren jarraipena eguneratu zela aurkeztu zuten. 1979an Autonomia Estatutuaren erreferenduma egin zen. Botereen banaketa argi geratu zen: alde batetik Eusko Legebiltzarra, legegintza arloan; bestetik Eusko Jaurlaritza, exekutibo gisa. Hezkuntza, kultura, ekonomia, administrazioa eta polizia bezalako arloak haien esku geratu ziren. 1980an Autonomiako hauteskundeak egin ziren; lehendakaria Carlos Garaikoetxea izan zen. 1981ean kontzertu ekonomikoa berreskuratu zen. Gainera, independentismoaren indarra hasi zen. 1982an erregimen autonomikoa eraikitzen hasi ziren. 1983tik 1984ra bitartean gizarte istilu ugari egon ziren. ETAren ekintza ugari izan ziren, eta bere aurka GAL agertu zen. 1983an Lurralde Historikoen legea ezarri zen eta ahalbidetu zen lurralde historikoen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko eskumen-banaketa. 1985ean Garaikoetxea dimititu egin zen eta EAJ zatitu egin zen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz hil zen Franco?

Franco 1975ean hil zen, eta horrek trantsizio politikoaren hasiera markatu zuen.

Noiz onetsi zen Gernikako Estatutua?

Autonomia Estatutuaren erreferenduma 1979an egin zen. Dokumentuaren arabera, estatutuak botereen banaketa argi utzi zuen Eusko Legebiltzarraren eta Eusko Jaurlaritzaren artean.

Nork hartu zuen Euskadiko lehendakaritza 1980an?

Carlos Garaikoetxea izan zen lehendakaria 1980ko autonomia hauteskundeen ostean.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan hil zen Franco?
2. Nor izan zen Gobernuburu 1976an aldaketa mugatuen programa aurkeztu zuena?
3. Zein erakundek bateratu zuen oposizioa?
4. Zein izan zen 1978ko Konstituzioaren ondorio nagusietako bat?
5. Nork izan zuen buru Eusko Kontseilu Nagusia parlamentuan 1978an?
6. Zein urtetan hauteskunde orokorrak ospatu ziren Felipe González gobernuburu izendatu zutenean?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.