Euskal Herriko Autonomia Estatutua (Gernikako Estatutua): testuingurua eta edukia
Resumen
Dokumentuak 1979ko Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren (Gernikako Estatutua) edukia eta testuingurua azaltzen ditu, trantsizio politikoaren garaian Espainian. Autogobernua, erakunde propioak, polizia autonomoa eta hizkuntza ofizialak nola ezarri ziren ikasiko du irakurleak, baita Nafarroaren egoera eta alderdi nagusien jarrera ere.
Puntos clave
- Estatutua 1979ko abenduaren 18an idatzi zen Madrilen, Trantsizio garaian, eta Gorteek onartu zuten.
- EAEko partaide izateko eskubidea Arabak, Gipuzkoak, Bizkaiak eta Nafarroak dute, azken honek erabakitzen badu.
- Euskadik polizia propioa (Ertzaintza) eta euskara hizkuntza ofiziala izango zituen, gaztelaniarekin batera.
- Eskubide historikoen mantentzea xedapen gehigarrian bermatzen da.
- Organikoa den legea da: Konstituzioaren ondoren garrantzi handiena duen lege mota, gehiengo osoz onartua izan behar duena.
- Carlos Garaikoetxea izan zen 1980ko martxoko hauteskundeen ondoren lehendakaritza lortu zuena EAJtik.
Lehen mailako testu juridiko baten aurrean gaude, Adolfo Suárezen gobernuak idazten du eta erregearen eta gorteen onarpenarekin kontatzen du aurrera ateratzeko. Euskal Herriaren antolamendu judizial eta administratiboa finkatzen duenez, izaera politikoa dauka. Bestalde, Euskal Herriko herritarrei zuzenduta dagoela esan behar da, eta 1979ko abenduaren 18an idatzita dagoela Madrilen, hortaz, Trantsizio garaian. Publikoa da testua.
Suárezen gobernua zentro-eskuineko UCD alderdiarena izan zen, eta gorte horien gehiengoa alderdi horrek du, baina ez osoa. Suárez 2014an hil zen politikari espainiarra dugu, irudi benetan erabakiorra Trantsizio garaian.
Autonomia-estatutu honen ideia nagusia, Euskadi edo Euskal Herria izenpean (nahiz eta bigarrenaren funtsa haratago doan, zazpi probintziak onartu ohi direlarik) lurraldeek autogobernua lortzen dutela da. Baina badira aipagarriak diren beste zehaztapen batzuk ere: EAEko partaide izateko eskubidea Arabak, Gipuzkoak, Bizkaiak eta Nafarroak dute, azken honek horrela erabakitzen badu; gainera, bakoitzak bere autogobernu erakundeei (erakunde pribatibo) eusteko eskubidea mantentzen du; Euskadik bere antolamendu propioa izango luke, beraz, polizia propioarekin eta berezko hizkuntza ofizial euskara delarik, gaztelaniaz gain. Bere eskubide historikoen mantentzea bermatzen da xedapen gehigarrian. Zenbait kontzeptu argitzeko:
Organiko izaera: Konstituzioaren ondoren garrantzia handieneko lege mota, gehiengo osoz onartua izan beharra dagoena.
Autonomia-erkidego: komuneko ezaugarriak dituzten lurraldeek osatzen duten lurralde eremua, eta estatuaren eta probintziaren artean mailakatu ohi dena, nahiz eta batzuk probintzia bakarrekoak izan.
Estatuko Segurtasun Indar eta Gorputzak eta polizia autonomoa: lehenengoak,polizia nazional eta guardia zibila dira, eta autonomoa, ertzaintza.
1975. Urtean, Francoren heriotzak aldaketa sakonak ekarriko ditu Espainiaren antolamendu politiko, judizial eta ekonomikora. Garai berri baten hasiera iritsi zen: trantsizioa (1975-1982). Garai honetan, Juan Carlos I.Ak paper erabakigarria izan zuen, Adolfo Suárezekin batera. Francoren heriotzaren ondoren gobernuburu ipini zuten Arias Navarrok dimitituta, Suárez hasi zen aldaketak egiten. Pixkanaka, demokratizatzeko prozesua hasi zen, 1976ko Erreforma Politikorako Legeak alderdi politiko gehienak legeztatu zituelarik. Hortik aurrera, lehen hauteskunde demokratikoak iritsi ziren UCDren garaipenarekin, eta haien gobernuan autonomia-
Estatutuen aldeko jarrera hartu zuten. 1978an Konstituzioa idatzi zen, ahalik eta alderdi gehienen adostasunarekin, EAJk ordea, Euskal Herrian, abstentziorako deia egin zuen. Berriz ere, bigarren gobernu baterako aukeratuak izan ondoren, barne arazo eta kanpo arazo asko izan zituzten, eta azkenean, Suárezen dimisioarekin, Calvo Sotelok hartu zuen buruzagitza, baina ez askorako: hurrengo hauteskundeak aurreratzera behartuta ikusi zuen bere burua, PSOEk eta Felipe Gonzálezek garaitu zutelarik. Euskal Herrian egoera ez zen oso erraza asaldadura soziala oso handia baitzen. ETAren urte odoltsuenak ere eman ziren eta politikan alderdi aniztasuna izan zen ezaugarri nagusiena. Euskadin, oro har, Francoren diktaduran izandako salbuespen-egoeraren ondoren, autogobernurako eta berezitasunak aldarrikatzeko nahia zegoen, amnistia lortzearekin batera. UCDren gobernua, esan bezala, autonomia-
estatutuak onartzeko alde jarri zen eta beraz, Katalunia, Euskadi eta beste lurralde batzuk haien aukera ikusi zuten. Ramón Rubial izan zen, estatutua onartu baino lehenagoko instituzio aurreautonomikoaren buru 1978ko urtarrilean, Euskal Kontseilu Nagusiarena. Gerora, estatutua baino lehenago zegoen kezka nagusia muga geografikoak zehaztea izan zen, Nafarroa sartuko zen edo ez finkatuz. Euskal Kontseilu Nagusiak estatutu proiektu bat aurkeztu zuen Gorteetan 1978ko abenduan, eta Adolfo Suárezek berak negoziazio prozesuak bultzatu ondoren, estatutua onartu egin zen. Testuan zehaztutako ezaugarriak finkatuta, erreferendumean baiezkoa lortu zen nahiz eta zenbait alderdik oposizioa egin. Hauteskunde autonomikoen ondoren, 1980ko martxoan, EAJko Carlos Garaikoetxeak lortu zuen lehendakaritza, Leizaolari txanda hartuz.
Testu hau oso garrantzitsua da EAJri eta, oro har, alderdi nazionalisten eskakizunari erantzuten diolako. Euskal Herriaren berezitasuna nazionalismoaren sorreratik, Sabino Aranatik aldarrikatua izan zen, eta azkenean, nolabait, Gernikako estatutuak hainbeste kostatutako autogobernu aukera eta instituzio propioak izateko aukera ematen die euskal herritarrei, eta gaur egun arte horrela jarraitzen du. Aurretik egondako estatutuak ia iraun ez zuela kontuan hartuz, egoera demokratiko honek autogobernu iraunkor baterako irtenbidea ematen zion Euskal Herriari. HBk Garaikoetxearen inbestiduran ez zuen parte hartu nahi izan, azken finean, autonomia-estatutuak ez zuen Espainiatik kanpoko estatu bezala onartzen Euskal Herria. Estatutuaren aurkako jarrerek indarra izaten jarraitu zuten 1983 eta 1984 urteetan, baina bien bitartean, EAJren nagusitasuna euskal instituzioetan finkatuz joan zen. Nafarroari dagokionez, inoiz ez du bere parlamentuan onartu EAErako batze prozesurik (Konstituzioak aukera ematen dion arren), eta aparteko autonomia-erkidego bezala jardun du, Gernikako estatututik kanpo.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Noiz eta non idatzi zen Euskal Herriko Autonomia Estatutua?
1979ko abenduaren 18an idatzi zen Madrilen, Trantsizio garaian. Testu hau Adolfo Suárezen gobernuak aurkeztu zuen.
Zer da autonomia-erkidego bat?
Komuneko ezaugarriak dituzten lurraldeek osatzen duten lurralde eremua da, estatuaren eta probintziaren artean mailakatua, nahiz eta batzuk probintzia bakarrekoak izan.
Nork hartu zuen Euskadiko lehendakaritza 1980an?
EAJko Carlos Garaikoetxeak lortu zuen lehendakaritza 1980ko martxoan, Leizaolari txanda hartuz.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.