Demografia, Nekazaritza eta Industria Iraultza
Demografia-iraultza
XVIII. mendean biztanleria gutxi hazi zen, faktore hauen ondorioz:
- Hilkortasun handia: Jendea oso gaizki elikatzen zen, ez zegoen higienarik, ezta txertorik ere. Horrez gain, gerrak eta izurriteak ohikoak ziren.
- Jaiotza-tasa handia: Antisorgailu falta, erlijioa eta kulturaren eragina.
XIX. mendean, Europako leku batzuetan hilkortasuna asko jaitsi zen (demografia-iraultza):
- Medikuntzaren garapena (txertoak).
- Higienea (xaboia).
- Elikadura (produkzio handiagoa eta izurriteen aurkako defentsa hobeak).
Antzinako Erregimeneko nekazaritza
XVIII. mendean, biztanleriaren % 80 nekazariak ziren. Lurren emankortasuna oso eskasa zen eta teknikak txarrak ziren. Lurraren emankortasuna ez agortzeko, lugorri utzi behar zen. Gainera, nekazaritza eguraldiaren menpe zegoen.
Ondorioz, iraupen-krisiak askotan gertatzen ziren uzta txarren eraginez. Gainera:
- Jabego feudala: Nobleziaren lurrak ezin ziren saldu, erosi, ezta konfiskatu ere. Ondorioz, burgesek ezin zituzten lurrak bereganatu.
- Eskubide feudalak: Nekazariak soberakinik gabe uzten zituzten eta, ondorioz, ezin zuten inbertitu.
- Openfield sistema: Sail irekiak erabiltzen zituzten (bi landu eta bat lugorri). Sailak elkarrengandik oso urrun zeudenez, ez zen hobekuntzarik egiten eta denbora asko galtzen zuten, errendimendu txikia lortuz.
Amerikaren aurkikuntzaren ondorioak
Espainolek eta portugesek Amerika aurkitu zuten, eta horrek hainbat ondorio ekarri zituen:
- Kultura: Misiolariek katolizismoa eraman zieten indiarrei.
- Ekonomia: Ameriketako urrea eta zilarra izan ziren munduko merkataritzako produktu garrantzitsuenak.
- Osasuna eta lana: Espainolek, Amerikara joatean, gaixotasunak eraman zituzten. Gainera, bertako jendea laborantzan eta meategietan lan gogorrak egitera behartzen zuten. Ondorioz, jende asko hiltzen zen eta Afrikako esklabo beltzak ekartzen hasi ziren lan horietarako.
Aurkikuntzarako arrazoiak
Amerika hiru arrazoi nagusi hauengatik aurkitu zuten:
- Nabigatzeko tresnak: Iparrorratza, nabigazio-kartak eta astrolabioa erabiltzen zituzten orientatzeko, itsasontzi hobeekin bidaiatzeaz gain.
- Zientzia: Liburuak zabaldu ziren eta mundua borobila zela ikusi zuten.
- Konstantinopla: Turkiarrek Europara espezieak lortzeko bidea itxi zuten.
Zergatik Ingalaterran?
Nekazaritza- eta demografia-iraultzarekin, jende asko hirietara joan zen, herrietan jende gehiegi eta lan-baldintza txarrak zeudelako. Ingalaterrarako oso garrantzitsua izan zen baliabide naturalak izatea (ikatza, burdina...).
Lehengaiak eta energia teknologia-berrikuntzak egitera bideratu zituzten: lurrun-makinak garatzera eta burdinbideak erabiltzera. Hauek beste jarduera batzuetan ere erabiltzen ziren. Gainera, Ingalaterran abantailak zituzten:
- Ibaiko kanalak eta kabotaje-nabigazioa garatzeko aukera, garraio-sistemak hobeak eta merkeagoak bihurtuz.
- Peajeak ordaindu behar zituzten igarotzen zirenek.
- Irla zenez, ez zuten inbaditzen eta munduko ibilbide ia guztiak kontrolatzen zituzten.
Gerren ondorioz, baldintza txarrak ere izan zituzten: lan asko eta diru gutxi. Hala ere, itsasontzi eta merkataritza-ibilbide asko izatean, lehengaiak merke erosten zituzten eta gero garestiago saldu. Ingalaterrak merkataritza oso garatua zeukan, nahiz eta XVI. eta XVII. mendeetan Espainia, Portugal eta Holanda izan ziren nagusi.
Lan-antolaketarako era berriak
Mundu osoan zehar, tailerrak desagertzen joan ziren eta fabrikak sortzen hasi ziren. Lurrun-makinek industriei asko lagundu zieten. Industria batzuetan, factory system ezarri zuten, non emakumeek eta gizonek elkarrekin lan egiten zuten.
Makinismoa ehungintzan eta burdingintzan zabaldu zen gehien. Langileentzat lanera moldatzea oso gogorra izan zen: lan asko eta egoera txarrean. Gainera, gero eta makina gehiago egon, orduan eta langile gutxiago behar ziren. Langileek bi bide hartzen zituzten: errebelatu (zaila zena) edo alkoholizatu.
Askok alde egiten zuten, baina Parlamentuak alperren aurkako lege bat jarri zuen: kontratu bat egiten zuenak bete egin behar zuen. Lanaren antolaketan eta banaketan erabiltzen zen sistema adierazgarriena taylorismoa zen: tresneria gehien erabiltzea eta langileari premiarik gabeko mugimendu guztiak kentzea.