Cadizko Konstituzioaren aurkako iruzkina: absolutismoaren defentsa eta liberalismoaren kritika
Resumen
Dokumentuak 1814an Fernando VII.ari Cadizko Konstituzioa baliogabetzeko eskatu zioten 69 diputatu absolutistek idatzitako iruzkina aztertzen du. Liberalismoa mesprezatzen du, absolutismoa defenditzen du eta 1808-1814 urteak anarkia garai gisa aurkezten ditu. Testuan erabiltzen diren kontzeptuak ere azaltzen ditu: anarkia, konstituzioa, Gorteak, foruak, BM, monarkia absolutua eta dekretua.
Puntos clave
- Cadizko Gorteetako 69 diputatu absolutistek Fernando VII.ari Konstituzioa baliogabetzeko eskatu zioten.
- Testuak liberalismoa kritikatu eta absolutismoa gobernu onena dela baieztatzen du.
- Egileen ustez 1808 eta 1814 bitartekoa anarkia garaia izan zen.
- Absolutismoan estatuaren aginpide guztiak erregearen esku zeuden eta agintea Jainkoarengandik zetorren.
- Gorteak Espainian eta Portugalen ordezkarien asanbladei deritze; lehen aldiz XII. mendearen amaieran Alfonso IX.ak deitu zituen.
- Foruak antzinako ohiturak eta usadioak dira, estatuarenak, probintziarenak edo hiriarenak.
ANALISIA
Ideia nagusia: Liberalismoaren mesprezua eta absolutismoaren justifikazioa. Gorte-etako 69 diputatu absolutistek dokumentu honen bidez Fernando VII.Ari Cadizko Konstituzioaren adierazpenek baliogabetzea eskatzen zioten.
Beste ideia batzuk:
- Espainiako errege gabeko egoera antzinako
Pertsiakoarekin konparatzen da, hau da, erregea hiltzen zenean bost egun anarkiaz igarotzen ziren, baina testutik atera daiteke ondorio bat: anarkia = liberalismoa eta egileen ustez 1808 eta 1814 bitartekoa anarkia garaia izan da.
- Gero absolutismoa defendatzen zuten, gobernu motarik onena zela baieztatuz, argudio ezberdinekin, lege naturalaz aipamena eginez …
- Amaitzeko, Cadizko Gorteek egindako Konstituzioa eta beste dekretuak indargabetzea eta Antzinako Erregimenaren printzipioak balioztatzea eskatzen zituzten.
Testua ulertzeko zehaztu behar ditugu kontzeptu batzuk:
§ Anarkia: garai horretan hitz honek kaos politikoa, hau da botere publikoaren falta, adierazi nahi zuen. Oraindik ez baitzen teoria anarkista sortu.
§ Konstituzioa: estatu demokratikoen egitura eta funtzionamendu politikoa onartzen duen oinarrizko legea da. Gobernu mota, lurralde antolaketa eta beste arlo batzuk zehazten dira (herritarren eskubideak eta betebeharrak…).
§ Gorteak: Espainian eta Portugalen horrela deritze ordezkarien asanbladei. Lehen aldiz, XII. Mendearen bukaeran, Alfonso IX.Ak konbokatu zituen.
§ Foruak: Antzinako ohiturak eta usadioak, estatuarenak, probintziarenak edo hiriarenak.§ BM: BereMaiestatea edo erregearekiko errespetu formula bat da.
§ Monarkia absolutua: batez ere XVII. Mendean izan zen gobernu era bat da. Estatuaren aginpide guztiak erregeen esku geratzen ziren. Agintea Jainkoa-rengandik zetorren, alegia, erregeak jainkoari erantzun behar zion, eta ez bere menpe zeudenei.
§ Dekretua: latinetik dator, decretum hitzetik. Bere konpetentziakoa den materiatik datorren agintari baten agindua da. Legearen azpian dago.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer eskatzen zioten absolutista diputatuek Fernando VII.ari?
Cadizko Gorteek egindako Konstituzioa eta beste dekretuak indargabetzea eta Antzinako Erregimenaren printzipioak berrezartzea eskatzen zioten.
Zer da monarkia absolutua?
Batez ere XVII. mendean izan zen gobernu mota da, non estatuaren aginpide guztiak erregeen esku geratzen ziren. Erregeak Jainkoari erantzun behar zion, ez bere menpe zeudenei.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.