Cadizko Konstituzioa (1812): Espainiako Lehen Konstituzio Liberala
1. TESTUA - CADIZKO KONSTITUZIOA (1812-03-19)
Kokapena
Aurrean dugun testua Cadizko Gorteek aldarrikatutako konstituzioaren zenbait artikulu dira. 1812ko martxoaren 19an, Cadizen, frantsesek konkistatu gabeko esparruan, Independentzia Gerran, Carlos IV.a eta bere semea Fernando VII.a Baionan gatibu zeuden bitartean. Lehen mailako dokumentu publikoa da, hemisferioetako espainiar guztiei zuzenduta. Formaren aldetik juridikoa da eta edukiari dagokionez, politikoa. Egilea Cadizko Gorteak dira, eta helburua Espainiako erregimen zaharra aldatzea izan zen.
Azterketa
Termino historikoak:
- Monarkia: subiranotasuna pertsona baten esku dagoen gobernu-mota.
- Konstituzioa: herrialde baten oinarrizko legeak; bertan, herrialdeko sistema politikoa eta herritarren eskubide eta betebeharrak adierazten dira.
- Subiranotasun nazionala: herrialdeak berak, herritarrek osatutako nazioak, lurraldea eta herritarrak gobernatzeko ahalmena, eskumena eta eskubidea.
- Gorteak: botere legegilea duen pertsona-taldea. E.Z.-ren garaian, erregeari aholkuak ematea soilik baliozkoa zen.
Ideia nagusiak: Aukeratutako artikuluetan liberalismoaren funtsezko ideiak islatzen dira.
- Estatu mota (monarkia parlamentarioa) (1 eta 14. artikuluak): Espainia osatzen dutenak eta aginte mugatua izango duen monarkia moderatua.
- Subiranotasun nazionala (13. artikulua).
- Botere banaketa (15, 16, 17. artikuluak): legegilea, betearazlea eta judiziala.
- Ogasuna (8. artikulua): herritarren berdintasuna lortzeko helburuz zerga sistema bakarra ezarri zen, beste neurri batzuen artean.
- Erlijio katolikoa (estatu konfesionala) (12. artikulua): erlijio ofizial bakarra; besteak debekatuta.
- Eskubideen onarpena (adierazpen askatasuna): prentsa askatasuna eta adierazpena.
Testuingurua
Erregimen Zaharraren krisi garaian kokatzen dugu testua hau. Espainiako independentzia eta Borboien monarkia defendatzeko, espainiar herritar gehienak frantsesen inbasioaren eta haien ideien aurka borrokatzen ari ziren bitartean, liberal talde txiki batzuk ideia horietan oinarritutako iraultza liberal burgesa egin nahi zuten Espainian. Fernando VII.a gatibu zegoenez, juntak antolatu ziren, Junta Zentralarekin koordinatuz: hasieran Aranjuezen eta geroago Cadizen, frantsesengandik ihesi. Cadiz hiriagerratik isolatuta egoteak liberal asko erakarri zituen; burges ugari bizi zen bertan, eta gerra garaian, populazioa handitu zen, ilustratu eta intelektual asko bertan errefuxiatu zirelako. Eragin handia izan zuen Gorteetako diputatuen arteko eztabaidetan, bertako prentsa haien alde zelako, eta liberalak nagusitzen ziren gehienetan. Diputatu liberal nagusiek Gorteetan Antzinako Erregimena indargabetu eta iraultza liberala egin nahi zuten. Espainiako lehen konstituzioa izan zen eta bertan liberalismoaren ideia nagusiak jaso ziren. Cadizeko diputatuek bizitza politiko eta herritarren eskubideei buruzko arazo guztiak arautu zituzten xehetasunerainoa, aurkako interpretazioak saihesteko asmoz. Subiranotasuna, orain arte, erregearena zen, Jainkoaren ordezkariarena. Orain, subiranotasuna nazioarena izatea aldarrikatzen da, eta Gorteko diputatuek dute legeak ezartzeko eskubidea. Subiranotasunaren alde egin zuten monarkia absolutista suntsitzeko asmoz. Subiranotasuna nazioan zetzan, eta espainiar nazioa hemisferioetako espainiarren batasuna zen. Botereak banatu ziren: legegilea Gorteen eskuetan zegoen eta erregeak beto eskubidea zeukan. Betearazlea erregearen eskuetan zegoen, eta ministroak askatasunez aukeratzen zituen; bera zen armada buru, nazioarteko harremanez, gerra deklaratzeaz eta bakea sinatzeaz arduratzen zen, baina ezin zituen Gorteak desegin. Judiziala, justizia auzitegien eskuetan. Izaera konfesionala zuen, erlijio ofizial katolikoa zen eta pribilegiodunen jabegoa onartzen zen. Foruak deuseztatu eta batasun administratibo zentralizatua ezarri nahi zuten. Konstituzioak, nahiz eta foruak aipatu, herritar guztien eskubide-berdintasuna aldarrikatzen zuen. Herritarren berdintasuna lortzeko, burokrazia zentralizatua, zerga sistema bakarra, gremio eta jaurerrien deuseztapena, barne aduanak kendu eta milizia nazionala ezarri ziren. Konstituzio honekin eta hartutako beste zenbait neurrirekin, Cadizen bildutako liberalek erregimen politiko, sozial eta ekonomiko berriaren oinarriak jarri nahi zituzten, baina gerra eta Fernando VII.aren itzulerak zirela-eta, zientzutzi zen.
Ondorioa
- Espainiako lehen konstituzioak eragina izango du Espainiako konstituzionalismoan, baita Italia, Portugal eta Hego Amerikako konstituzioetan.
- Denbora laburrean egon zen indarrean: 1812-1814, Fernando VII.a itzuli zen arte; 1820-1823 hirurteko liberalean; eta 1836an, 11 egunez, “La Granjako” altxamenduaren ostean.
- Erregimen Zaharretik sistema liberal berrira pasatzeko ideiak biltzen zituen: subiranotasun nazionala, erregearen botere mugatua eta gizarte estamentalaren deuseztapena, esaterako.
- Baina konstituzioak hainbat muga izan zituen. Izan ere, herritarren talde txiki batek soilik babestuta zeuden printzipio liberal iraultzaileak, gehiengoak monarkia tradizionala eta katolizismoa defendatzen baitzituen.