Lehen Karlistaldia: Bergarako Besarkada eta foruen ezabapena

HistoriaActualizado el 2,38 KB

Resumen

Testuak Fernando VII.aren heriotzak eragindako dinastia-arazoa azaltzen du, Lehen Karlistaldiaren hasiera eragin zuena. Gero, 1839ko Bergarako Besarkada eta euskal probintzietako eta Nafarroako foruei buruzko akordioa aztertzen ditu. Azkenik, foruen abantailak eta haien ezabatze-prozesuaren lehen etapa ikasiko dituzu.

Puntos clave

  • 1833an Fernando VII.ak Lege Salikoa kendu zuen, Isabel II.ak erreinatu zezan.
  • Karlos Maria Isidrok absolutistek nahi zuten gobernu-kidea izan zedin, eta gerra hasi zen.
  • 1839ko abuztuaren 31n Maroto eta Esparterok Bergarako Besarkada sinatu zuten.
  • Besarkadaren baldintzetako bat foruei eustea izan zen.
  • Foruek soldadutza eta zergak ordaintzetik salbuesten zituzten, eta autonomia ekonomikoa zuten.
  • Maria Kristinak akordioa apurtu zuen, foruak monarkiaren pribilegiotzat jo zituelako.
  • Gorteek foruak aldatzeko eskubidea aldarrikatu zuten Monarkiaren Batasun Konstituzionalaren alde.

Ponte a prueba

Dinastia Arazoa eta Gerraren Hasiera

1833. urtean, Fernando VII.ak (Maria Kristinaren senarra), euren alaba Isabel II.ak goberna zezan, Santzio Pragmatikoaren bitartez Lege Salikoa kendu zuen eta handik gutxira hil zen. Arazo dinastiko honek euskal gizartea zatituta utzi zuen. Isabel II.aren adingabetasunaren aurrean, Maria Kristina erreginorde izendatu zuten, etorkizun batean Isabel II.ak erreinatu zezan. Horren aurka zeuden absolutistek Fernando VII.aren anaia zen Karlos Maria Isidrok gobernatzea nahi zuten, eta matxinada hasi zen erregina berriaren eta erregimen liberalaren aldekoen aurka.

Bergarako Besarkada eta Foruen Patua

1839ko abuztuaren 31n, Maroto jeneral karlistak eta Espartero gobernuburu progresistak Bergarako Besarkada sinatu zuten; bakea lortzeko eta gerrarekin amaitzeko helburuarekin adostutako ituna izan zen. Baldintzetako bat foruei eustea izan zen. Momentu hartako Gorteek berdintasuna aldarrikatzen zuten; beraz, hori ez zetorren bat foruek euskal probintzietako eta Nafarroako herritarrei ematen zizkieten pribilegio eta abantailekin.

Foruen Ezaugarriak eta Abantailak

Foruak euskal probintzietako eta Nafarroako usadio eta ohiturak batzen eta finkatzen zituzten idatzizko arauak ziren. Honako abantaila hauek zituzten:

  • Derrigorrezko soldadutza egitetik salbuetsita egotea.
  • Zergak ordaintzetik salbuetsita egotea.
  • Kaparetasun unibertsala.
  • Maiorazkoen ezarpena.
  • Foru-baimenerako eskubidea (foru-pasea).
  • Merkataritzarako eta ekonomiarako autonomia.

Foruen Ezabapen Prozesua

Bergarako Besarkadan akordatutakoa aintzat hartu barik, Maria Kristinak paktua apurtu zuen, foruak monarkiaren pribilegiotzat jo zituelako. Honekin, XIX. mendearen hasieran hasi zen foruen ezabapen prozesuaren bigarren etapari hasiera eman zitzaion. Lege honekin, Gorteek eta erregina gobernatzaileak euskal probintzietako eta Nafarroako foruak berretsiko zirela adierazi zuten. Hala ere, euskal probintziei eta Nafarroari entzun ondoren, Gorteek foruak aldatuko zituztela aipatzen da, betiere Gorteen, nazioaren eta Monarkiaren Konstituzioaren interes orokorrarekin bat eginez. Izan ere, Monarkiaren Batasun Konstituzionala foruen gainetik jarri zen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer izan zen Bergarako Besarkada?

1839ko abuztuaren 31n Maroto jeneral karlistak eta Espartero gobernuburu progresistak sinatutako ituna izan zen, gerra amaitzeko helburuarekin. Baldintzetako bat foruei eustea izan zen.

Zein abantaila zituzten foruek?

Derrigorrezko soldadutza eta zergak ordaintzetik salbuetsita zeuden, eta kaparetasun unibertsala, maiorazkoen ezarpena, foru-pasea eta merkataritza-autonomia zituzten.

Zergatik apurtu zuen Maria Kristinak Bergarako paktua?

Foruak monarkiaren pribilegiotzat jo zituelako, eta horrek foruen ezabapen prozesuaren bigarren etapari hasiera eman zion.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein legea kendu zuen Fernando VII.ak 1833an?
2. Nork sinatu zuen Bergarako Besarkada 1839an?
3. Zein abantaila ez zuten foruek?
4. Zergatik apurtu zuen Maria Kristinak paktua?
5. Zein printzipiotan oinarritu ziren Gorteak foruak aldatzeko?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.