Bultzi-leiotik: analisi estilistiko eta tematikoa
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,57 KB
Actualizado el
Resumen
Testuak Xabier Lizardiren Bultzi-leiotik poema aztertzen du, bere egilea eta testuingurua aurkeztuz. Gaiaren nostalgia eta erromantizismoa, izadiaren pertsonifikazioa, Sabino Aranaren garbizaletasuna, neologismoak eta 4-7-4-7 silabako ahapaldien egitura azaltzen ditu. Ikasleak poemaren estiloa, metrika eta elipsiak ulertzen ikasiko du.
Puntos clave
- Bultzi-leiotik Jose Maria Agirre "Xabier Lizardi"ren poema da, Biotz begietan liburukoa (1932).
- Lizardi 1896an jaio zen Zarautzen eta 1933an hil zen Tolosan.
- Poemak iraganeko euskal ohituren eta paisaiaren nostalgia islatzen du.
- Izadia pertsonifikatuta agertzen da (adibidez, "goiz eme").
- Idazkeran Sabino Aranaren garbizaletasunaren eragina dago, "bultzi" neologismoa barne.
- Poemak 4-7-4-7 silabako ahapaldiak eta esaldi bikoitzen arteko hoskidetasuna erabiltzen ditu.
- Estilo zehatza eta trinkoa da, elipsiz betea, eta ulergarritasuna oztopa dezake.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Bultzi-leiotik: Analisia
Bultzi-leiotik testua Jose Maria Agirreren, “Xabier Lizardi”ren, lana dela agerian geratzen da, besteak beste, poemaren estiloa zehatza eta trinkoa, elipsiz beterikoa, delako.
1. Egilea eta testuingurua
Lizardi 1896an jaio zen Zarautzen eta 1933an hil zen Tolosan. Legelari-ikasketak egin zituen Madrilen. Gero, gerente lanetan aritu zen. Bere poesia-lanik garrantzitsuena, eta berak argitaratutakoa, Biotz begietan da, 1932an kaleratua. Hil ondoren, 1934an, Umezurtz olerkiak argitaratu zuten, plazaratu gabeko olerkiez osatua.
2. Gaiak eta erromantizismoa
Liburu horretakoa da aztergai dugun Bultzi-leiotik testua. Bertan agerian geratzen da autore horrek erromantizismotik edan zuela.
Lehenik eta behin, gaiari erreparatzen badiogu, garbi ikus daiteke testuan norberaren sentimenduen adierazpenak duen garrantzia, alegia, nostalgiaren adierazpenak, hain zuzen ere, Euskal Herriaren iraganaren bihotz mina. Nostalgia hori elementu hauetan islatzen da:
- Arto muskerrak
- Mendiak
- Baserri zaharrak
- Nekazariak
- Soroak
- Leihotik ikusten duena eta desagertuko dena
Bestalde, “beeko bear goriak” sinboloa ere ageri da testuan, Lizardiren gurazko aberriari erreferentzia eginez. Era berean, poesia osoan ageri da euskal ohituren edo bizimoduaren nostalgia: “Zure bazter, // gurazko aberria, // doa zoro // (ta bertan ni) bultzia...”
Izadiaren presentzia
Horretaz gain, erromantikoentzat idealaren seinale eta pertsonaren aterpe zein babesleku den izadia ere presente dago olerkian era pertsonifikatuan:
- Naturari pertsonen ezaugarriak ezarriz, esaterako, “goiz eme”.
- Naturari berari zuzenean hitz eginez, adibidez, “Zure bazter gurazko aberria”.
3. Estiloa eta idazkera
Garbizaletasuna eta neologismoak
Idazkerari erreparatzen badiogu, nabaria da poemaren idazleak maileguen erabilera saihesteko zuzen-zuzen jarraitu ziola Sabino Aranak proposatu zuen garbizaletasunari, Aranak asmatutako neologismoak baliatuz, esate baterako, “bultzi” hitza trena adierazteko eta idazkera fonetizatua erabiliz. Horren lekuko dira hitzok: “zaarrak, yantzia”.
Egitura eta metrika
Ez zion jarraitu, ordea, Aranak proposatutako herri tradizioko bertso-egiturari, eta Europako poesia-ereduetara hurbilduz, egitura landuak erabili zituen, bai metrika bai hoskidetasuna zainduz. Aurrean dugun poemak 4-7-4-7 silabatako ahapaldiak ditu:
“Oi, lur, oi, lur! (4)
Oi, ene lur nerea (7)
Oi, lur, oi, lur! (4)
parre gozoz ernea... ! (7)”
Hoskidetasuna, bestalde, esaldi bikoitien artekoa da, hau da, 7 silabako poema-lerroen artekoa: -/ea/-/ea lehenengo ahapaldian.
Estilo zehatza eta trinkoa
Horretaz gain, nabarmena da poemaren ulergarritasuna oztopatzen duen estilo zehatza eta trinkoa, elipsiz josia. Hori garbi ikus daiteke lehenengo bi ahapalditan, izan ere, horietan ez da aditz bakarra ageri:
“Arto musker,// mendi, baserri zaarrak;// aje gorriz// abailduta (daude) sagarrak;”
4. Ondorioa
Bukatzeko, aipatu ezaugarri horiek eragiten dute Bultzi-leiotik poema kultura-maila jasoa zutenei zuzendurikoa izatea.
Horrela, Lizardi, Lauaxetarekin batera, XX. mende hasieran Olerkigintzaren pizkundea bultzatu zuen euskal idazleetariko bat izan zen.
Preguntas frecuentes
Noiz eta non jaio zen Xabier Lizardi?
Lizardi 1896an jaio zen Zarautzen. Legelari-ikasketak egin zituen Madrilen, eta gero gerente lanetan aritu zen.
Zein silaba-egitura du Bultzi-leiotik poemaren ahapaldiak?
Ahapaldiak 4-7-4-7 silabakoak dira. Hoskidetasuna 7 silabako lerroen artekoa da.
Zer da elipsia poema honetan?
Elipsia da aditzik gabeko esaldiak erabiltzea; lehenengo bi ahapaldietan ez da aditz bakarra agertzen, eta horrek poemaren ulergarritasuna oztopatzen du.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.