Bizkaiko Industria eta Merkataritza Politika (1893)

Historia3,76 KB

1893ko Merkataritza Itunaren Aurkako Protesta

Testu honek izaera historiko, politiko eta ekonomikoa du. 1893ko abenduaren 9an idatzi zen Bilbon. Testu publikoa da, eta haren helburua Espainiak eta Alemaniak sinatutako merkataritza-ituna deuseztatzea eskatzea da Gobernuari, horrek ekarriko lituzkeen ondorio kezkagarriak direla eta.

Liberalismoa eta Protekzionismoa

Testu honetan aipamen berezia merezi duten bi kontzeptu nagusi aurkitzen ditugu: liberalismoa eta protekzionismoa.

  • Liberalismoa: Estatuen arteko merkataritza-truke askea aldarrikatzen duen sistema ekonomikoa da, gobernuen murrizketarik gabea. Protekzionismoaren aurkakoa da.
  • Protekzionismoa: Liberalismoaren aurkako jarduera ekonomikoa da. Ekoizpen nazionalaren babesaren alde jokatzea eskatzen du, kanpoko ekoizpenen lehiaren aurka, arantzelak eta inportazioari jarraipena ezarriz.

Itunaren Ondorioak eta Protestaren Arrazoiak

Testu hau merkataritza-itunen aurkako protesta bat da. Espainiak eta Alemaniak itun berri bat sinatu dute, merkataritza-proiektu bat atzera botatzeko asmoz. Hala ere, araubide hori suntsitzeak zoritxar handia ekarriko lioke herrialdeari, lantegien amaiera ekarriz.

Industrializazioa eta Ekonomia Eztabaida XIX. Mendean

Industrializazioa Espainiara iritsi zenean, XIX. mendean, dilema handia zegoen ekonomian protekzionismoa eta liberalismoa ezartzearen inguruan. Mende osoan zehar, produktu nazionalak zerga gogorrekin babestu ziren, horrela inportatutako produktuak garestiago saltzen zirelako Espainian eta, aldi berean, merkatuaren erreserba ahalbidetzen zutelako.

Euskal Industrializazioaren Garapena

Testuak Bizkaiko industriari buruz hitz egiten duenez, honetan sakonduko dugu. Euskal Herrian industrializazioa XIX. mendetik aurrera hasi zen gauzatzen, beste leku batzuetan baino beranduago, foru-legeek hasieran prozesua eragotzi baitzuten. Argi dago euskal industrializazioaren ardatza siderurgia izan zela. Industria Iraultza honen protagonista meategietako burgesia dugu. Bizkaira esportatutako burdin kantitate izugarriaren eraginez, garapen kapitalistari ekin zion hasiera.

Siderurgiaren Berrantolaketa eta Protekzionismoa

1887an, Euskal siderurgia Espainiako merkatuaren arabera berrantolatu zen. Merkatu nazionala babesteko, lege protekzionistak lortu behar ziren. Barneko produkzioa ugaritzea beharrezkoa zenez, metalurgiako industria sortu zen. Beste alde batetik, sortutako ahalmen ekonomikoek tranbideak, kanpoko portua eta merkataritzako banketxeak agertzea eragin zuten.

Hazkunde Aldia eta Enpresa Nagusiak

1898tik aurrera, hazkunde-tarte bat izan zen. Gainera, Euskal Herriko bi enpresa garrantzitsu sortu ziren: Altos Hornos de Vizcaya eta Astilleros del Nervión. 1906an, Amos Salvadorrek sustatutako lege protekzionistei esker, hegemonia luze mantenduko zen.

Burdinaren Esportazioa eta Berrinbertsioa

Euskal eta Espainiako kapitalismoaren oinarria burdinaren esportazioa izan zen, baina Gerra Karlistarekin amaitu zen. Figuerolak egindako lege librekambista martxan jarri zenean, mineralen esportazioari ekin zioten berriro. Gainera, Europako beste zenbait herrik Bizkaiko mineralak eskatzen hasi ziren, haien kalitatearengatik, eta horrela Britainia Handiko burdinaren inportazioari amaiera eman zitzaion. Mineraletatik ateratako dirua berrinbertitu zen, adibidez, Labe Garaiak sortzean.

Ondorioak: Bizkaia Industria Gune Nagusi

Industria Iraultza prozesu honen ondorioz, Bizkaia Espainiako industria-nukleo nagusi bihurtu zen Kataluniarekin batera, eta, aldi berean, burgesia indartsuena sortzea eragin zuen.

Descargar

PDF Word HTML