Bizidunen antolaketa-mailak eta giza aparatuen funtzioak

BiologíaActualizado el 5,23 KB

Resumen

Dokumentu honek naturaren antolaketa-maila abiotikoak (subatomikotik organulu zelularrak arte) eta biotikoak (zelula, ehuna) azaltzen ditu. Gainera, gizakiaren nutrizio-aparatuak (digestio-, arnas-, zirkulazio- eta iraitz-aparatuak), haien organo nagusiak eta funtzioak deskribatzen ditu. Ikasleak molekulen mailatik gorputzeko aparatuetara doan ikuspegia lortuko du.

Puntos clave

  • Antolaketa-maila abiotikoak: subatomikoa, atomikoa, molekularra, makromolekulak, konplexu supramolekularrak eta organulu zelularrak.
  • Biomolekula edo berehalako printzipioak materia biziaren osagai diren molekulak dira, adibidez glukosa.
  • Izaki zelulanitzetan funtzio bera betetzen duten zelulak taldekatu eta ehunak osatzen dituzte; lau ehun-talde daude.
  • Nutrizio-prozesuak lau aparatuk osatzen dute: digestio-, arnas-, zirkulazio- eta iraitz-aparatuak.
  • Digestio-aparatuak elikagaiak sinpleagotan zatitzen ditu; zirkulazio-aparatuak mantenugai sinpleak zelula guztietara eramaten ditu.
  • Albeoloetan gas-trukea gertatzen da: oxigenoa odolera eta CO2 albeoloetara pasatzen dira.

Ponte a prueba

Naturaren antolaketa-mailak

Antolaketa-maila abiotikoak:

Maila subatomikoa:

Elementu baten ezaugarriak mantentzen dituen elementuaren zatirik txikiena.

Maila atomikoa:

Atomoak, hau da, erreakzio batean esku har dezaketen elementu kimiko baten zatirik txikiena dira.

Maila molekularra:

Molekulek osatzen dutena, hau da, bi atomo edo gehiagoren lotura kimikoen bidez eratutako substantziak, esate baterako, oxigenoa edo kaltzio karbonatoa. Materia biziaren osagai diren molekulei biomolekula edo berehalako printzipio esaten zaie, adibidez, glukosa.

Makromolekulak:

Oso molekula handiak dira, milaka atomoz osatuak. Mota horretakoak dira proteinak, gantzak…

Konplexu supramolekularrak:

Zenbait molekulak osatzen dituzte. Adibidez, gluzidoak eta proteinak elkartzen direnean glukoproteinak sortzeko.

Organulu zelularrak:

Zenbait konplexu supramolekularrek osatzen dituzte, eta, nolabaiteko izaera propioa badute ere, ezin dira izaki biziduntzat hartu, ez dituztelako haien nutrizio-, erlazio- eta ugalketa-ezaugarriak betetzen.

Antolaketa-maila biotikoak:

Bizidunen konplexutasunaren ordena ulertzen laguntzen duen antolaketari bizidunen antolaketa-maila esaten diogu.

Zelulek era askotako formak dituzte eta bakoitzak bere funtzio zehatza du; aldiz, izaki zelulanitzetan, funtzio bera betetzen duten zelulak taldekatu eta ehunak osatzen dituzte.

Lau ehun-talde daude:

  • Ehun konektiboa
  • Gihar-ehuna
  • Nerbio-ehuna
  • Ehun epiteliala

Gizakiaren nutrizioa

  • Digestio-aparatuak gorputzarentzat substantzia nutritibo izan daitezkeen osagaiak ateratzen ditu elikagai solido eta likidoetatik, eta digestioaren bidez, osagaiak sinpleagotan zatitzen ditu.
  • Arnas aparatuak gasak barneratzen ditu ingurunetik, arnasketaren bidez.
  • Zirkulazio-aparatuak, odolaren bidez, digestio-prozesuan bereizitako mantenugai sinple horiek bizidunen zelula guztietara eramaten ditu.
  • Iraitz-aparatuak gizakiaren gorputzetik kanporatzen ditu hondakinak, odola iragazi ondoren, iraizketaren bidez.

Aparatu horien organo nagusiak:

Arnas aparatua:

  1. Sudurra
  2. Faringea
  3. Laringea
  4. Trakea
  5. Bronkioak
  6. Bronkioloak
  7. Albeoloak
  8. Diafragma
  9. Pleura

Iraitz-aparatua:

  1. Giltzurrunak
  2. Ureterrak
  3. Gernu-maskuria
  4. Uretra

Liseri-aparatua:

  1. Ahoa
  2. Listu-guruinak
  3. Faringea
  4. Hestegorria
  5. Urdaila
  6. Gibela
  7. Behazun-maskuria
  8. Pankreasa
  9. Heste meharra
  10. Heste lodia
  11. Ondestea
  12. Uzkia

Zirkulazio-aparatua:

  1. Bihotza
  2. Arteriak
  3. Benak
  4. Kapilarrak

Liseri aparatua: funtzioak

  • Ahoa: Janaria listuz busti eta murtxikatu.
  • Faringea: Elikadura hestegorrira eraman.
  • Hestegorria: Elikadura urdailera eraman.
  • Urdaila: Urin gastrikoen bidez digestioa gertatzen da.
  • Heste meharra: Digestio-prozesua jarraitu eta elikagaien xurgapena egin.
  • Gibela: Behazuna isuri, digestioa errazteko.
  • Pankreasa (area): Zuku pankreatikoak isuri, digestioa errazteko.
  • Heste lodia: Uraren eta zenbait bitaminaren xurgapena.
  • Ondestea: Hondakinak uzkira eraman.
  • Mikrobiloak: Elikagaiak hesteetatik odolera xurgatu.

Guruina

Jariatua

Funtzioa

Listu-guruinak

Listua

Karbohidratoak digeritu

Guruin gastrikoak

Urin gastrikoak

Proteinak eta karbohidratoak digeritu

Heste meharra

Heste-urinak

Proteinak, karbohidratoak eta lipidoak digeritu

Gibela

Behazuna

Lipidoak digeritu

Pankreasa (area)

Zuku pankreatikoak

Proteinak, karbohidratoak eta lipidoak digeritu

Arnas aparatua: funtzioak

  • Laringea: Ahots-kordak ditu, soinuak sortzeko.
  • Trakea: Airea bronkioetara eraman.
  • Bronkioak: Airea bronkioloetara eraman.
  • Albeoloak: Gas-trukea egin (oxigenoa albeoloetatik odolera eta CO2 odoletik albeoloetara pasa).
  • Pleura: Birikak babestu.
  • Diafragma: Gihar bat da, eta haren mugimenduek arnasketa ahalbidetzen dute.

Oxigeno molekula baten ibilbidea:

Sudur-hobiak → Faringea → Laringea → Trakea → Bronkioak → Bronkioloak → Albeoloak → Odola → Zelulak

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer dira biomolekulak?

Materia biziaren osagai diren molekulei biomolekula edo berehalako printzipio esaten zaie, adibidez glukosa. Testuak ez du beste definiziorik ematen.

Zein dira lau ehun-taldeak?

Ehun konektiboa, gihar-ehuna, nerbio-ehuna eta ehun epiteliala dira.

Zein da oxigeno molekula baten ibilbidea?

Sudur-hobiak, faringea, laringea, trakea, bronkioak, bronkioloak, albeoloak, odola eta azkenik zelulak.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein antolaketa-mailatan dago molekula bat bi atomo edo gehiagoren lotura kimikoen bidez eratuta?
2. Zein da izaki zelulanitzetan funtzio bera betetzen duten zelulek osatzen dituzten egiturak?
3. Zein aparatuk eramaten ditu mantenugai sinpleak zelula guztietara?
4. Zer gertatzen da albeoloetan?
5. Zein organok isurtzen du behazuna digestioa errazteko?
6. Zein diafragmaren funtzioa da testuaren arabera?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.