Batasun Liberala eta moderantismoaren itzulera (1856-1868)

HistoriaActualizado el 3,36 KB

Resumen

Dokumentuak Batasun Liberalaren gobernua (1856-1863) eta moderatuen itzulera eta ezegonkortasun politikoa (1863-1868) azaltzen ditu. Isabel II.aren erreinaldiaren azken krisiaren faktore moralak, ekonomikoak eta politikoak ere aztertzen ditu. Irakurleak gertaera nagusiak, pertsonaiak eta krisialdiaren kausak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • 1856an O'Donnell jeneralak Batasun Liberala gidatu zuen eta 1845eko konstituzioa berrezarri zuen.
  • Batasun Liberalaren gobernua 1856tik 1863ra izan zen, eta Espainiak inperio kolonialaren berreraikuntzari ekin zion.
  • O'Donnellek dimisioa eman zuen eta erreginak boterea moderatuen esku utzi zuen.
  • 1863an Narváez itzuli zen eta moderatuek berriro hartu zuten boterea, ezegonkortasun politikoarekin batera.
  • Krisi moral, ekonomiko eta politikoak Isabel II.aren erreinaldiaren azken krisia eragin zuten.
  • 1865eko San Daniel Gaua eta 1866ko San Gileko kuarteleko matxinada gertaera garrantzitsuak izan ziren.

Ponte a prueba

Batasun Liberala eta Moderantismoaren Itzulera (1856-1868)

1856an, Leopoldo O'Donnell jeneralak (Batasun Liberala) liberalismo zentralista ezartzeko ahalegina egin zuen. 1845eko konstituzioa ezarri zuen berriz, printzipio aurrerakoi batzuk onartuz. Milizia Nazionala ezabatu eta udalak berrantolatu zituen gobernuak izendatutako kargudunen bidez. 1857an Isabel II.aren semea jaio zen (Alfontso XII).

Batasun Liberalaren Gobernua (1856-1863)

Batasun Liberalaren gobernua laburra izan zen, 1856tik 1863ra. Hedapen ekonomiko handiko urteak izan ziren. Espainiak inperio koloniala berreraikitzeari ekin zion. Marokon lurralde gutxi batzuk lortu zituen, eta Mexikora eta Indotxinara egindako espedizioek nolabaiteko ospea eman zioten gobernuari. Abentura horietan, pertsonaia nabarmena Prim jenerala izan zen, monarkia konstituzionalaren defendatzaile sutsua.

Batasun Liberala ez zen gai izan koroaren beraren eta moderatuen oposizioari aurre egiteko. O'Donnellek dimisioa eman zuen, eta erreginak boterea moderatuen esku utzi zuen.

Moderatuen Itzulera eta Ezegonkortasuna (1863-1868)

1863tik aurrera, moderatuek hartu zuten berriro boterea, Narváez itzuli zenean. Aldi berean, ezegonkortasun politikoa itzuli zen: barne-tirabirak, etengabeko konspirazioak... Aurrerakoiak Isabel II.a tronutik kentzeko azpilanetan hasi ziren. Prim jenerala nabarmendu zen gehien.

Isabel II.aren Erreinaldiaren Azken Krisiaren Faktoreak

  1. Krisi Morala

    Gortearen izen txarra eta Isabel II.ak zuen estimazio txarra. Isabel II.ak ospea guztiz galduta zuen, behin eta berriz zen herriaren burla eta irainen jomuga. Prentsak ere behin eta berriz salatzen zuen erreginaren bizitza pribatua. Herritarrek erreginaren, gortearen eta agintarien bizimodua gaitzesten zuten. Moderatuek ezin izan zieten erantzun gizarte-eskakizunei eta herritarren parte-hartze politikoari. Klase politikoek itsukeria nabarmenez jokatu zuten, nekazari eta beste herri-sektoreen (pobreenak) eskakizunei batere jaramonik egin gabe: arazo handiak zituzten bizirik irauteko, eta boto eskubiderik ez izateak ez zien erabaki politikoetan parte hartzeko aukerarik ematen.

  2. Krisi Ekonomikoa

    1866ko finantza- eta hornigai-krisiek gizartean eragindako haserrea, krisi ekonomiko orokorrarekin batera. Finantza- eta ekonomia-krisiak (hornigai-krisia, zerealen urritasuna, enpresen itxiera, langabezia, prezioen igoera, gosea eta gaixotasunak) gizartean haserrea eragin zuten.

  3. Krisi Politikoa

    Gobernu moderatuek erabilitako indarkeriaren ondorioz gertatutako "San Daniel Gauaren istiluak" eta "San Gileko kuarteleko sarjentuen fusilatzea" izeneko bi gertaera odoltsuek herritarrengan eragin txarra izan zuten.

    • San Daniel Gaua: Madrilgo Unibertsitateko Julián Sanz del Ríori eta Emilio Castelarri euren katedra kendu zieten, gobernuaren politika kritikatzeagatik. Ikasleek protesta egin zuten, eta hainbat ikasle hil, zauritu eta atxilotu zituzten. 1865eko apirilaren 10ean gertatu ziren istilu horiek, eta San Daniel Gaua esaten zaie gertaera horiei.
    • San Gileko kuarteleko matxinada: Prim jeneralak gobernuaren aurka egindako matxinada 1866ko urtarrilaren 2an izan zen. Primek huts egin zuen eta Espainiatik alde egin zuen, baina hala ere, Isabel II.aren aurkako oposizioa indartu zuen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer izan zen Batasun Liberalaren gobernua?

1856tik 1863ra bitarteko gobernua izan zen, O'Donnell jeneralaren zuzendaritzapean. Hedapen ekonomiko handiko urteak izan ziren eta Espainiak inperio kolonialaren berreraikuntzari ekin zion.

Zergatik amaitu zen Batasun Liberalaren gobernua?

Koroaren eta moderatuen oposizioari aurre egiteko gai izan ez zenez, O'Donnellek dimisioa eman zuen. Erreginak orduan boterea moderatuen esku utzi zuen.

Zein gertaera izan ziren San Daniel Gaua eta San Gileko matxinada?

San Daniel Gaua 1865eko apirilaren 10ean gertatutako istiluak dira, Madrilgo Unibertsitateko irakasleen kaleratzeari lotuta. San Gileko matxinada Prim jeneralak 1866ko urtarrilaren 2an gobernuaren aurka egindako saiakera izan zen, huts egin zuena.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz hasi zen Batasun Liberalaren gobernua?
2. Zein jeneralak gidatu zuen Batasun Liberala?
3. Zer gertatu zen 1863an moderatuekin?
4. Zein gertaera gertatu zen 1865eko apirilaren 10ean?
5. Nor izan zen San Gileko matxinadaren buru nagusia?
6. Zein izan zen Isabel II.aren erreinaldiaren krisiaren faktoreetako bat?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.