Biologia Molekularra eta Zelularra: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,74 KB

Azido Nukleikoak: ADN eta ARN

ADN eta ARNren Ezberdintasunak

  • ADN (Azido Desoxirribonukleikoa): Desoxirribonukleotidoz eratutako polimero lineala da. Base nitrogenatuak: A (Adenina), G (Guanina), C (Zitosina), T (Timina). 2. karbonoan H du.
  • ARN (Azido Erribonukleikoa): Erribonukleotidoz eratutako polimeroa da. Base nitrogenatuak: A (Adenina), G (Guanina), C (Zitosina), U (Uraziloa). 2. karbonoan OH du.

ARNren Motak

  • ARNm (Mezularia): Zelularen nukleoan sintetizatzen da.
  • ARNr (Erribosomikoa): Erribosomak eratzen ditu.
  • ARNn (Nukleolarra): Nukleoloa eratzen du (zelula eukariotoetan).
  • ARNt (Transferentea): 50 mota inguru daude.

ADNaren Egitura Sekundarioa

Helize bikoitzaren eredua da, Watson eta Crick-ek 1953an zehaztua. ADN molekula zurruna eta luzea da. Baseen parekatzea honakoa da:

  • Adenina = Timina (A=T)
  • Zitosina = Guanina (C=G)

ARNaren base parekatzea (kate bakarrekoa izan ohi da, baina egitura sekundarioa izan dezake):

  • A-U / C-G / G-C

Zelula Biologia

Zelula Prokariotoa

Moneroen erreinukoak dira. Ez dute nukleorik; material genetikoa zitoplasman dago (ADN zirkularra). Ez dute mitosirik egiten.

Osagaiak: Zilioak, erribosomak, plasmidoa, zitosola, mintza, pareta zelularra, kapsula, kromosoma, flageloa.

Zelula Eukariotoa

Protistoak, onddoak, landareak eta animaliak. Nukleoa dute; material genetikoa nukleoan dago (ADN molekula lineala). Mitosia egiten dute.

Mitosia eta Zitozinesia

Mitosia zatiketa zelularrerako ezinbestekoa da, eta interfaseko S fasean gertatzen den ADNaren erreplikazioaren ondoren ematen da.

Mitosiaren Faseak

  1. Profasea: Mintz nuklearra desegiten da.
  2. Metafasea: Kromosomak zelularen plano ekuatorialean kokatzen dira.
  3. Anafasea: Kromatiden banaketa gertatzen da.
  4. Telofasea: Ardatz mitotikoa desegiten da.

Zitozinesia

Zitoplasmaren banaketa da, mitosiaren 2. etapan gertatzen dena.

  • Landare zeluletan: Erdiko egitura eratzen da, fragmoplastoa.
  • Animali zeluletan: Eraztuna uzkurtuz joaten da eta zelula bitan banatzen da.

Metabolismoa eta Genetika Molekularra

Katabolismoa eta Anabolismoa

Katabolismoa

Degradazio fasea da. Konposatu konplexuak sinpleetan eraldatzen dira.

  • Oxidazio erreakzioak: Elektroiak askatu eta NADH, FADH₂ bezalako molekuletan gordetzen dira (elektroi eta H⁺ garraiatzaileak).
  • Prozesu exergonikoak: ATP sintetizatzen da (lan zelularrerako eta anabolismorako).
  • Bide konbergenteak dira: Hasierako hainbat material produktu bakar bihurtzen dituzte.

Anabolismoa

Eraikuntza edo biosintesi fasea da. Konposatu sinpleetatik konplexuak sortzen dira.

  • Erredukzio erreakzioak: Elektroi garraiatzaileek emandako elektroi eta protoiei esker gertatzen dira.
  • Prozesu endergonikoak: ATP erabiltzen da (hazkunderako, zelulak berritzeko, erreserbarako).
  • Bide dibergenteak dira: Amaierako hainbat produktu ematen dituzte, aitzindari bakar batetik abiatuta.

Informazio Genetikoaren Fluxua

ADNaren Erreplikazioa

ADNaren bikoizketa da, non bi kopia berdin-berdin lortzen diren. Interfaseko S fasean gertatzen da, zatiketa zelularrerako ezinbestekoa baita.

Transkripzioa

Gene bateko ADN sekuentzia batetik ARN mezulariko (ARNm) base nitrogenatu osagarrien sekuentzia batera igarotzeko prozesua da. RNA-polimerasek kontrolatzen dute.

  • Eukariotoetan: Nukleo barruan.
  • Prokariotoetan: Zitoplasman.

Itzulpena

ARNm-ko baseen sekuentzian dagoen informazioa proteina bateko aminoazidoen sekuentzia batera bihurtzeko prozesua da. Horretarako, bitartekari bat beharrezkoa da: ARNt (ARN transferentea edo garraiolaria).

Immunitatea eta Birusak

Birusen Ugalketa

Birusek zelula ostalari bat behar dute beren bizi-zikloa garatzeko, zelula horren materia eta energia erabiliz azido nukleiko eta kapsomero berriak sintetizatzeko. Zelularen barrura sartu eta bere makineria erabiltzen dute birion berriak sortzeko.

Birusen bizi-zikloari ziklo litikoa deritzo. Hala ere, posiblea da ziklo lisogenikoa ematea (birusa zelula ostalariaren barnean dago birus berririk sortu gabe).

Txertoak

Txertoak germenaren prestakin antigenikoak dira; ez dute patogenotasunik, baina bai gaitasun immunogenoa. Erantzun immunitario primarioa eragiten dute, gaixotasunik sortu gabe. Moldaerezko immunitate aktiboa sortzen dute.

Mikroorganismo ez-birulentoz edo hilez edo toxikotasunik gabeko molekulez osatuta daude. Txertoei esker, banakoa germenaren aurka babestuta gelditzen da ondorengo kontaktuetarako, oroimena duten linfozitoak baitauzka jada organismoan.

GIB (Giza Immunoeskasiaren Birusa)

GIBak eragindako infekzioaren ondoriozko immunoeskasia sekundarioa da. Birus honek gainazalean CD4 proteina duten zelulak (T linfozito laguntzaileak, makrofagoak, etab.) erabiltzen ditu ugaltzeko, eta suntsitu egiten ditu, erantzun zelularra bera suntsituz.

GIB erretrobirusak bi era ditu (estalkiko proteina ezberdinak dituzte):

  • GIB-1: Hedatuena, ondorio larrienak dituena.
  • GIB-2: Mendebaldeko Afrikako populazioetan, ez da hain birulentoa.