Zelulen Egitura eta Funtzioa: Prokariotoak, Eukariotoak eta Mintzaren Garraioa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 10,49 KB

Prokariotoak (Bakterioak)

Zelula pareta: Peptidoglikanoz osatutako gaineztadura zurruna, mintz plasmatiko eta kapsula artean kokatua. Funtzioak: Zelulari itxura eman eta presio osmotikoa konstante mantentzea.

Mintz plasmatikoa: Fosfolipidoen geruza bikoitzaz eta proteinaz osatuta. Kolesterolik gabekoa. Bakterio fotosintetikoetan hainbat pigmentu fotosintetiko ditu. Funtzioak: Oztopo osmotikoa. Flageloen ainguraketa. Substantzia trukea. Fotosintesia.

Mesosoma: Mintz plasmatikoaren inbaginazioak dira, arnasketa zelularreko entzimak daude. Funtzioak: Arnasketa zelularra. DNAren erreplikazioan parte hartu. Zelula zatiketan zelulakumeak bereizten dituen trenkadaren eraketa.

Zitoplasma: Matrize jariakorra, kimikoki aktiboa. Funtzioa: Erreakzio metabolikoak bertan burutzen dira.

Nukleoidea: Kromosoma bakterianoa dagoen zitoplasma gunea. ADN duplohelikoidal zirkularra eta biluzia aurkitzen da. Funtzioa: Zelularen jarduera kontrolatzea, gene adierazpenaren bidez.

Erribosomak: ARNz eta proteinaz bi azpiunitatez osatutako partikulak dira. 70S-ko erribosomak. Funtzioa: Proteinen sintesia.

Inklusioak: Mintzik gabeko substantzia metaketak dira. Funtzioa: Substantzien metaketa; glukogeno metaketak, hondakin metaketak.

Batzuetan agertzen diren egiturak

Kapsula: Glukoproteinez eta polisakaridoz osatutako kanpo gaineztadura likatsua, zelula paretari itsasita eta zelulak berak sortzen duena. Funtzioak: Zelula atxikitzea eta finkatzea. Erresistentzia fagozito eta antibiotikoen aurka. Sendotasuna ematea eta lehortzeaz eragoztea.

Flageloak: Zelularen proteinazko luzakin handiak dira, oinarria mintz zelularrean ainguratuta dago. Funtzioa: Mugimendua ahalbidetzea.

Finbriak (Pili somatikoak): Luzakin proteikoak dira. Laburrak dira eta zelularen muturretan soilik edo zelula osoa inguratzen agertzen dira. Funtzioa: Zelularen atxikiduran parte hartzea.

Piliak (Pili konjugatiboak): Luzakin proteikoak dira oso luzeak dira eta zelula bakoitzean gutxi daude (1-2). Funtzioa: Bakterioen artean material genetikoa trukatzeko prozesuetan parte hartzen.

Plasmidoak: DNA zirkularreko molekula txikiak, zitoplasman sakabanatuak. Erreplikazio independentea dute. Funtzioa: Ingurune kaltegarrietan bizitzeko edo antibiotikoei aurre egiteko gaitasuna.

Eukariotoak

Animalia zelulak

Flageloa - Mintz plasmatikoa - Nukleoa - Erribosomak

Zentrosoma: Mikrotubuluak antolatu, zelula zatiketan parte hartu eta zilioak eta flageloak sortzen ditu.

Mintz bakarreko organulu sistema.

Lisosoma: Digestio zelularra.

Landare zelulak

Pareta zelularra: Zelulari babesa eta zurruntasuna ematen dio. Presio osmotikoari eusten dio.

Kloroplastoa: Fotosintesia egiten du.

Glioxisoma: Lipidoetatik abiatuta gluzidoen sintesia ahalbidetzen duten entzimak ditu.

Plasmodesmoak: Zelularteko komunikazioan parte hartzen dute.

Bakuoloak: Substantziak gordetzen dituzte.

EEP (Erretikulu Endoplasmatiko Pikortsua): Proteinak sintetizatzen, prozesatzen eta gordetzen ditu.

EEL (Erretikulu Endoplasmatiko Leuna): Lipidoak sintetizatzen, prozesatzen eta gordetzen ditu.

Peroxisoma: Substratuen oxidazioan parte hartzen duten entzimak ditu.

Hialoplasma: Prozesu metabolikoetan hartzen du parte, eta zitoeskeletoa du.

Mitokondrioa: Arnasketa zelularra, ATParen sintesia. Mikrotubuluak.

Golgi aparatua: Erretikulu endoplasmatikotik datozen konposatuak eraldatzen eta paketatzen ditu.

Bakuoloak: Substantziak gordetzen dituzte.

Nukleoa: Informazio genetikoa du.

Mosaikoaren Eredua

Egitura

Mintz biologikoen oinarri estrukturala lipido anfipatikoak, batez ere, fosfolipidoak dituen lipido geruza bikoitz bat da. Geruza bikoitz horri elkartuta, proportzio aldakorretan eta modu irregularrean ezarrita, kolesterola eta proteinak daude. Proteina hidrofoboak lipido geruza bikoitzean txertatzen dira; hidrofiloak geruza bikoitzaren gainazaleko kokaleku batzuetan jartzen dira.

Jariakortasuna

Mintz biologikoak jariakorrak dira, lipidoak eta proteina integralak haien baitan higitzen baitira translazioz eta errotazioz, bai eta barneko geruzatik kanpokora jauzi eginez ere, eta alderantziz (flip-flop). Jariakortasuna fosfolipidoek eta kolesterolak erregulatzen dute. Mota desberdinak: Translazioz, Errotazioz, Flip-flop mugimendua.

Mintz biologikoak asimetrikoak dira

Glukokaliza beti kanpoaldera. Mintz biologikoak asimetrikoak dira, osagai molekularren kokapenari dagokionez. Glukolipidoen eta glukoproteinen azukre hondarrak beti daude kanpoko monogeruzaren gainazalean eta glukokaliza deritzona eratzen dute.

Garraioa Mintzean Zehar

Garraio Pasiboa

Gradiente elektrokimikoaren alde eta ez du energia gasturik. Motak:

  • Barreiadura sinplea: O2, CO2, Etanola.
  • Barreiadura erraztua:
    • Kanalak/Porinak: Ioiak, Ura osmosian.
    • Carrier/Permeasak: Azukreak, Aminoazidoak, Nukleosidoak.

Garraio Aktiboa

Gradiente elektrokimikoaren kontra eta energia gastua du, adibidez, Na+/K+ ATPasa ponpak. Kanporatzen diren 3 Na+ bakoitzeko 2 K+ sartzen dira (ATP bakoitzeko). Funtzioak:

  • Potentzial elektrikoa sortu. Ponpak sortzen duen potentzial elektrikoaren desberdintasuna funtsezkoa da nerbioetan eta giharretan seinale elektrikoak hedatzeko.
  • Oreka osmotikoa mantendu. Zelulako zitoplasmak molekula organikoen kontzentrazio handia du; hori konpentsatzeko etengabe ponpatzen dira Na+ katioak kanpora (gradiente kontra). Horri esker, zelula barnean ioi kontzentrazio txikia dago; eta horrela ura osmosi bidez masiboki sartzea saihestu.

Besikula Bidezko Garraioa

Endozitosia

  • Fagozitosia: Fagosoma eratzen da. Molekula handiak.
  • Pinozitosia: Pinozitosi besikulak eratzen dira. Likidoak.
  • Errezeptore bidezko endozitosia: Endosomak eratzen dira. Makromolekulak.

Exozitosia

Kanporatzeko: Besikulak sortzen eta mintz plasmikoarekin bat egitea. Makromolekulak.

Mitokondrioa eta Plastoa

Mitokondrioa

  • Animalia-zelulan eta Landare-zelulan.
  • Zelulak zenbat eta behar energetiko (ATP) gehiago orduan eta mitokondrio gehiago.
  • Arnasketa zelularra (glukolisia, ...).

Egitura

  • Kanpoko mintz mitokondriala
  • Mintz arteko gunea
  • Barneko mintz mitokondriala
  • Matrizea
  • Mitorribosomak
  • DNA mitokondriala

Plastoa

  • Kanpoko mintz kloroplastikoa: Hialoplasmarekin kontaktuan dagoen porinaz betetako mintz jarraitua; iragazkorra molekula txikiekiko.
  • Barneko mintz kloroplastikoa: Kanpo mintzarekiko paraleloa den mintz jarraitu iragazgaitza molekula txikiekiko (ioiak eta metabolitoak). Mintza zeharkatzeko proteina garraiatzaile espezifikoak ditu.
  • Mintz arteko gunea: Zitosolaren antzeko konposizioa duen bi mintzen arteko eremu txikia da.
  • Estroma: Barneko mintzak mugatzen duen erdialdeko gunea. Bertan daude: DNA, erribosomak, almidoi pikorrak, eta bertan gertatzen diren bidezidor metabolikoak (Calvinen zikloa, proteinen sintesia) egiteko metabolitoak eta entzimak.
  • Grana tilakoideak: Txanpon formako disko zapalak. Bata bestearen gainean pilatuta Grana izeneko egiturak eratzen dituzte.
  • Lamelak (estromako tilakoideak)
  • Tilakoide mintzak
  • Tilakoide barneko gunea
  • DNA kloroplastikoa: Zirkularra eta biluzia.
  • Plastorribosomak: 70 S; bertan erribosomen proteinen parte bat fabrikatzen da.

Ziklo Zelularra

Interfasea

G1 fasea (gap1)

  • Zelula hazi.
  • Organuluak erreplikatu.
  • Entzima kontzentrazioa handitu.
  • Jarduera metaboliko handia.

S fasea (sintesia)

  • DNA bikoiztu.
  • DNA erreplikatu.
  • Histonak sintetizatu.

G2 fasea (gap 2)

  • Zelula zatiketarako prestatu.
  • Zentrosoma bikoiztu.
  • Kromatina kondentsatzen hasi.

Mitosia

G1-S-G2-Mitosia-G1

(Eukariotoetan bakarrik. Zelula somatikoek (germinalak ez direnak) egiten dute. Zatiketa ekuazionala: hasierako kromosoma kopurua eta bukaerakoa berdina. Nukleo zatiketa bakarra. Zatiketa ziklikoa da)

Profase mitotikoa

  • Kromatina kondentsatu eta kromosomak eratu.
  • Gaineztadura nuklearra desmuntatzen hasi.
  • Nukleoloa desagertu.
  • Ardatz mitotikoa antolatu.

Metafasea

  • Kromosomak plano ekuatorialean lerrokatu: Plaka metafasikoa eratzen da.

Anaphasea

  • Mikrotubulu zinetokorikoak laburtu.
  • Kromatida bikiak bereizten dira.

Telofasea

  • Kromosomak deskondentsatzen hasi.
  • Ardatz mitotikoa desagertzen da.
  • Gaineztadura nuklearra berrantolatzen da.
  • Nukleoloa berrazaltzen da.

Meiosia

G1-S-G2-1. zatiketa-2. zatiketa

(Organismo eukariotiko zelulanitzen meiozitoek/hozi zelulek (zelula germinalak) egiten dute eta gametoak sortzen dira; beraz zatiketa terminala da. Ondoz ondoko 2 nukleo zatiketak dira (bien artean ez da DNA erreplikatzen). Zelula ama (2n): 4 zelula alaba (n).)

1. zatiketa meiotikoa

Zelula ama (2n): 2 zelula alaba (n) (kromosoma bakoitzak 2 kromatida).

1. Profasea

  • Kromosoma homologoen bibalenteak DNA zatiak trukatzen dituzte.

1. Metafasea

  • Kromosoma homologo bikoteek plaka metafasikoa eratzen dute.

1. Anafasea

  • Kromatida bikiak zentromerotik lotuta mantentzen dira.

1. Telofasea + zitozinesia

  • Kromosoma bakoitzak bi kromatida desberdin ditu.

2. zatiketa meiotikoa

2 zelula alaba (n) (2 kromatidekin): 4 zelula alaba (n)

2. Profasea

  • Kromosomak kondentsatzen dira.

2. Metafasea

  • Kromosomak plaka metafasikoan lerrokatzen dira.

2. Anafasea

  • Kromatida bikiak (ez identikoak) bereizten dira.

2. Telofasea + zitozinesia

  • Kromosoma bakoitzak kromatida bakarra du.