Biologia Molekularra: ADN Erreplikazioa, Transkripzioa eta Itzulpena

Biología3,66 KB

ADN Erreplikazioa

Prokariotoetan

Hasiera fasea

  • Helikasa: Kateak banandu, hidrogeno (H) zubiak apurtuz.
  • SSB proteinak: Kateak bananduta mantendu.
  • Topoisomerasa: ADN harizpiei lotu, biribilkatzea ekiditeko.

Elongazio fasea

Kate berrien sintesia ADN polimerasek egiten dute 5´-3´ norabidean. Katea zatika erreplikatzen da, sortzen diren zatiei Okazakiren zatitxoak deritze.

  • Okazakiren zatitxoak sintetizatzeko primerrak behar dira.
  • ADN Pol III: Primerrei lotu eta nukleotidoak gehitzen ditu hurrengo primerra heldu arte.
  • ADN Pol I: Primerra ezabatzen du eta Okazakiren arteko hutsuneak nukleotidoekin betetzen ditu.

Eukariotoetan

Eukariotoen kromosomek ADN molekula luzeak dituzte, erreplikazioa laburtzeko. 5 ADN polimerasa daude: α, β, γ, δ, ε.

ADNarekin batera dauden histonak ere erreplikatzen dira.

Zelula zatitzen den bakoitzean, telomeroa laburtzen da. Zelulak material genetiko ugari galtzeak identifikatzen du eta apoptosi prozesua aktibatzen du.

Minbizi zeluletan, telomerasa entzimak ADN sekuentzia telomerikoa sintetizatzen du, zelula hilezkor bihurtuz.

Transkripzioa

Prokariotoetan

Hasiera fasea

  1. Transkripzio-hasierako faktoreak ADNra lotzen dira, ARN polimerasak transkripzio-gunea identifikatzeko.
  2. ARN polimerasa ADN katea zeharkatu eta ADNaren sustatzaile-gunera lotzen da.
  3. Transkripzio faktoreak sustatzaile-gunean lotzen dira, eta honek ARN polimerasaren lotura ahalbidetzen du.
  4. Prokariotoetan bi sustatzaile-gune daude. Transkripzio burbuila sortzen da.

Elongazio fasea

ARN polimerasak 3´-5´ norabidean irakurtzen du ADN katea eta 5´-3´ zentzua duen ARN katea sortzen du.

Amaiera fasea

ARN polimerasak elongazio fasea amaiera-sekuentziaraino luzatzen du. Amaiera fasean askatzen den ARN mezularia berehala erabili daiteke itzulpenarako.

Eukariotoetan

Eukariotoetan, prozesua konplexuagoa da:

  • Hasiera: ADN zatia desbiribilkatzen da, burbuila sortuz.
  • Elongazioa: ARN Pol II ADN zehar desplazatzen doa, nukleotidoak gehituz.
  • Amaiera: Sekuentziara heltzean (adibidez, TTATTT), transkripzioa amaitzen da eta ARN katea askatzen da.

Heltze prozesuaren bitartez, transkribatutako ARNa, ARNm bihurtzen da.

Itzulpena (Proteinen Sintesia)

Hasiera

Bi seinale behar dira:

  1. AUG hirukotea (hasiera kodona).
  2. ARNm-ko txanoa.

Erribosomaren azpiunitate handia akoplatzen da, hasierako konplexua eratuta geratuz.

Elongazioa

  1. P lekua: ARNt-Met okupatzen du. A lekua hurrengo ARNt-rako hutsik dago.
  2. A lekuan aminoazil-ARNt berria sartzen da.
  3. P lekuan dagoen Met eta ARNt-ren arteko lotura apurtzen da.
  4. Peptidil transferasak bi aminoazidoen arteko lotura katalizatzen du. Ondorioz, A lekuan dipeptidoa dago.
  5. Erribosoma hiru nukleotido desplazatzen da 5´-3´ norabidean.
  6. P lekuko ARNt-a askatzen da, dipeptidil-ARNt A lekutik P lekura desplazatzen da, eta A lekuan aminoazil-ARNt berria sartzen da.

Sintesiaren Amaiera

  1. Faktore proteikoa A lekuan lotzen da (stop kodona irakurtzean).
  2. Peptidoaren eta ARNt-aren arteko lotura hidrolizatzen da.
  3. Proteina katea askatzen da.

Descargar

PDF Word HTML