Eboluzioa eta Hominizazioa: Teoriak eta Giza Bilakaera

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en euskera con un tamaño de 6,11 KB

Gizakiak betidanik jakin nahi izan du nondik datorren, eta horretarako eboluzionismoa izan da erantzun bat. Aipatzekoa da, halaber, fixismoa aurrez aurre egon direlako. Fixismoa George Cuvier (1769-1832) naturalista proposatu zuen teoria da. Honen arabera, espezie guztiak independenteak dira eta sortu diren bezala irauten dute, inolako aldaketarik gabe. Beste muturrean eboluzionismoa dago. Honek dio unibertsoa eta bizi mota guztiak nolabaiteko garapenaren ondorio direla, eta espezie-aniztasuna, orduan, aldaketaren eta egokitzapenaren ondorio. Eboluzionismoa XIX. mendean hedatu zen, baina horren oinarriak XVIII. mendean finkatzen hasi ziren, transformismoaren bitartez. Buffongo konde Leclercek (1707-88) eman zituen lehen urratsak transformismoaren alde, baina Moreau de Maupertuisek (1698-1759) hedatu zuen benetan. Honen arabera, lehen espezieak transformatu egin ziren denboran zehar eta horrela beste espezie batzuk sortu ziren.

Lamarckismoa: eboluzio biologikoaren lehenengo teoria globala da. 1809an argitaratutako Filosofia zoologikoa lanean azaldu zuen Jean Baptiste de Monet (1744-1829) frantses naturalistak, hau da, Lamarckeko zaldunak. Honen oinarriak: pixkanakako progresioa organismo sinpleetatik konplexuetaraino; pixkanakako aldaketa ingurunera moldatzeko ondorioak dira, adb.: organo batzuk hasten dira erabiltzen eta beste batzuk kontrakoa; erabiltzearen erabiltzeaz organo horiek garatu eta perfekzionatu egiten dira eta prozesu horren bidez geureganatutako karaktereak heredatu egiten dira ingurunera moldatzeko arazorik izan ez dezagun. Adb.: jirafak. Darwinismoa: 1858an Galapagos uharteetara eta Hego Amerikara bidaiatu ondoren Charles Darwinek (1809-82) eta Alfred Russell Wallacek (1823-1913) eboluzioari buruzko beste teoria bat azaldu zuten Londresen, bidaian egindako behaketak oinarri hartuta. Darwinen arabera, bizirik irauteko borroka sortzen da espezieen artean eta hautespen naturala da horren ondorioa, eta horrela bakarrik espezie gogorrenak egiten dute aurrera, hau da, ingurunera moldatzeko gaitasun handiena dutenek. Moldatzeko gai ez direnek, aldiz, hiltzen dira eta gai direnen ezaugarriak berriz ondorengoengana igarotzen dira. Baina Darwinek ez zuen lortu eboluzioaren mekanismoa zehatz mehatz frogatzea, esaterako herentzia biologikoa; hori Gregor Mendelek (1822-1884) landu zuen geroago hainbat esperimentu egin eta gero.

Mutazionismoa: Mendelen lanari esker XIX. mendearen bigarren erdikoa eta XX. mendearen hasierako azterketa genetikoek mutasionizmoari ematen zioten bidea. Hark zionez, eboluzio-prozesua mutazioen araberakoa zen. 1901 inguruan Hugo de Vriesek (1848-1935) bi aldaketa bereizi zituen: modifikazioak eta mutazioak. Lehenengoa ingurugiro-aldaketek eragiten dituzte eta bestea berriz izaki bizidunen geneetan sortutako aldaketak dira eta herentziaz jasotzen ditugu; dena den haren arabera mutazioak halabeharraren emaitza dira beraz ez dira beti onerako izaten. Neodarwinismoa: hautespen naturalaren eta mutazioaren ondoren sortu zen ikuspegia. Th. Dobzhanskyk eman zuen honen berri Genetika eta espezieen jatorria lanean (1937). Teoria hori lantzeari ekin zion zoologiako, paleontologiako, botanikako eta biologia molekularreko datuen bidez eta bi oinarri zituzten horretarako: hautespen naturala eta mutazioa. Teoria sintetikoaren arabera mutazioa izaten dira organismoan halabeharrez eta gero heredatu izan diren aldaketak eta hautespen naturala berriz baliagarriak ez diren aldaketak desagertu egiten dira eta ongien moldatutako izakiek bizirik irauten dute.

Australopitekoak: ohianean bizi ziren, duela hiru milioi urtetik milioi bat urtera bitartean. 500 cm3-ko garezur-edukiera zuten, gorilen antzekoa, eta hankabikoak ziren. Garai berekoa zen Homo habilis ere, baina horrek kopeta zabalagoa zuen, 700cm3-ko garezur-edukiera, eta bizimodu eremu zabaletan bizitzen hasi zen, belardietan eta sabanetan, familietan antolatuta eta txabolak nahiz tresnak egiten zituen. Homo erectus: eboluzio-prozesuetan Homo habilis zena Homo erectus bilakatu zen duela milioi bat eta erdi urtetik 300.000 urtera bitartean bizi izan zen eta aurkitu izan diren fosilak adierazten dutenez hanka bikoak ziren eta zutik ibiltzen ziren. 900 cm3-tik 1200 cm3-ra bitarteko garezur edukiera zuen, suaz baliatzen zen; bestealdetik gorpuak ehorztearekin lotutako errituak eta harrizko tresnak egiten zituzten; duela gutxi arte uste izan da Homo erectusen eboluziotik beste bi espezie egon zirela, Homo neanderthalensis eta Homo sapiens baina azken aurkikuntzen ondorioz uste hori aldatu da ere baziren, Homo heidelbergensis, Homo rodhesiensis eta Homo antecesor. Homo sapiens: duela 100.000 urte sortu zen Afrikan eta ekialde erdikoan; eta Europan duela 40.000 urte. Hasieran nomadak ziren eta ehiatzen zuten baina gero nekazaritza eta abeltzaintzan hazi ziren; armak eta tresnak hasi ziren egiten baita jantziak eta apaingarriak; hildakoei begirune handia zieten eta ehorzten zituzten, artelanak ere egiten zituzten. Gizakiaren bezlako garezur-edukiera zuen edo handiagoa, apurka-apurka ingurunearen presiotik askatzen hasi ziren erabat moldatuta lortu arte eta ez moldaketa biologikoa baizik eta ere kulturala, antropologoek prozesu horri gizatiartzea deritzote.

Hominizazioa: haren familiaren lehenengo agerpena gure arbasoek ziren eta lehenengo Ardipithecus ramidus da eta beste hominidoetatik banatzen da "pongido" izena dutenek gaur egungo tximino guztien arbasoa, bifurkazio hori duela 5-8 milioi urte gertatu zen. Gure generoaren agerpena Homo du izena lehengoa Homo habilis izan zen duel 2-3 milioi urte. Gure espezieren agerpena Sapiens deitzen da eta duela 125.000 urte inguru agertu zen. Hominizazioen azken pausua berezitasunetan datza, beste hominidoekin konparatuz garuna handituta dugu ere hizkuntza, haurtasuna beste espezie baino luzeagoa, bipedismoa eta azkenik sexualitatea.