Ekosistemen oinarriak: antolakuntza, harremanak eta fluxuak

BiologíaActualizado el 4,84 KB

Resumen

Testuak ekosistemen oinarrizko kontzeptuak aurkezten ditu: izaki bizidunen antolakuntza-mailak, espezie barneko eta espezie arteko harremanak, habitata eta txoko ekologikoa. Gainera, materiaren zikloa eta energia-fluxua, harreman trofikoak eta biomak azaltzen dira. Ikasleak ekosistemen funtzionamendua ulertuko du.

Puntos clave

  • Antolakuntza mailak: banakoa, populazioa eta komunitatea.
  • Espezie barneko harremanak: kolonia-harremana, familia-harremana eta harreman gregarioa.
  • Espezie arteko harremanak: harraparitza, sinbiosia (parasitismoa, mutualismoa eta komentsalismoa).
  • Materiaren zikloa itxia da; energia-fluxua irekia da eta bero moduan galtzen da.
  • Txoko ekologikoak: ekoizleak, kontsumitzaileak eta deskonposatzaileak.
  • Kate trofikoa elikatze-loturen sekuentzia lineala da; sare trofikoa kate ugarien arteko loturak dira.
  • Biodibertsitatea tenperatura altuko eta prezipitazio ugariko eremuetan handiagoa da.

Ponte a prueba

Izaki Bizidunen Antolakuntza Mailak

  • Banakoa: Izaki biziduna bera, indibiduo bat da.
  • Populazioa: Toki berean bizi diren espezie bereko banako taldea edo multzoa.
  • Komunitatea: Ekosistema batean dauden populazio multzoak.

Izaki Bizidunen Arteko Harremanak

Espezie Barneko Harremanak (Espezie bereko banakoen artekoak)

Hiru mota daude:

  1. Kolonia-harremana: Ugalketa asexualaren bidez sortutako indibiduoak elkartuta egoten dira (adibidez, bakterioak, koralak).
  2. Familia-harremana: Indibiduoak ugaltzeko eta kumeak zaintzeko elkartzen dira (adibidez: lehoiak, elefanteak, oreinak).
  3. Harreman gregarioa: Banakoak elkarrekin bizi dira toki berean, eta nahiz eta familia ez izan, elkarri laguntzen diote, denentzat onurak lortzeko (adibidez: erleak, otsoak, inurriak, ñuak, flamenkoak…).

Espezie Arteko Harremanak (Espezie desberdineko banakoen artekoak)

Lau mota nagusi daude:

  1. Harraparitza: Izaki bizidun batek (harrapakaria) bestea (harrapakina) hil eta jaten du (adibidez: lehoia eta gazela, hartza eta izokina).
  2. Sinbiosia: Bi organismo (edo gehiagoren) arteko epe luzerako harreman estua da.
    • Parasitismoa: Sinbiosi mota bat da, non organismo bat beste baten kontura bizi den eta kaltetzen duen (adibidez, tenia, akaina).
    • Mutualismoa: Sinbiosi mota bat da, non organismo guztiek onura lortzen duten (adibidez, algak eta onddoak likena osatzen dute, erleak eta loreak, bufaloa eta koartzatxoa).
    • Komentsalismoa: Sinbiosi mota bat da, non organismo batek onura lortzen duen eta bestea ez (adibidez, hegaztiek zuhaitzak etxe moduan erabiltzea, arrain espezie batek marrazoa garraio moduan erabiltzea…).

Habitata eta Txoko Ekologikoa

Habitata
Ekosistema batean, espezie bateko indibiduoek duten bizitokia da. (Adibidez: basamortua, estepa, baso heze hostoerorkorra...).
Txoko Ekologikoa
Espezie batek ekosistema batean burutzen duen eginkizuna, ofizioa edo ogibidea. (Adibidez: ekoizleak, kontsumitzaileak, deskonposatzaileak...).

Materiaren Zikloa eta Energia Fluxua

Materiaren Zikloa

Ekosistemetan, materia zikloki dabil, behin eta berriro. Atomo berak erabil daitezke bizidunen gorputzak eraikitzeko. Materiaren zirkulazioa ziklikoa da.

Energia Fluxua

Energiaren zirkulazioa ekosistemetan irekia da, ez da ziklikoa. Energia ez da birziklatzen. Landareei esker sartzen da, txoko ekologiko batetik bestera pasatzen da eta bero bezala galtzen da, ekosistema baten puntu guztietatik.

Txoko Ekologikoak eta Harreman Trofikoak

Txoko Ekologikoak (Bizidunen Ofizioak)

Bizidunok ekosistemetan burutzen ditugun ofizioak:

  • Ekoizleak: Karbono dioxido atmosferikoa, lurzorutik beste elementu kimiko batzuk (N, P, S...) eta eguzkitik iristen den argi-energia hartzen dituzte. Honekin guztiarekin, gorputzen materia organiko berria eraikitzen dute (ekoizten dute).
  • Kontsumitzaileak: Besteen gorputzen materia organikoz elikatzen direnak (kontsumitzaile maila ezberdinak daude: 1., 2., 3. mailakoak).
  • Deskonposatzaileak: Materia organikoa deskonposatuz elikatzen direnak (hildako organismoak, gorotzak, orbela). Materia organikoa inorganiko bihurtzen dute. Deskonposizioaren ondorioz, materia berriro lurzorura pasatzen da eta handik beste ekoizleek hartuko dute, horrela materiaren zikloa itxiz.

Harreman Trofikoak: Kate Trofikoak eta Sare Trofikoak

Ekosistema bateko espezieen artean sortzen diren elikatze-loturen irudikapena dira, hau da, energia eta elikagaien korrontearen irudikapena.

  • Kate Trofikoa (edo elika-katea): Elikatze-loturen sekuentzia lineala da. Ekoizle batekin hasten da katea.
  • Sare Trofikoa (edo elika-sarea): Elika-kateen arteko loturak.

Bioma eta Biodibertsitatea

Bioma
Izaki bizidunen antzeko komunitateak eta antzeko klima-baldintzak dituen lur-eremu handia da. Biomak baldintza klimatikoen arabera sailkatzen dira; izan ere, baldintza horiek eragin handia dute toki batean bizi diren izaki bizidunen ezaugarrietan eta kopuruan.
Biodibertsitatea
Bioma batean bizi diren askotariko espezieei eta populazioei esaten zaie.

Biodibertsitatea ugariagoa da tenperatura altuko eta prezipitazio ugariko eremuetan. Adibidez: basamortuan bero gehiegi eta ur gutxiegi dago → Landare gutxi, beraz, kontsumitzaile eta deskonposatzaile gutxi. Oihanean kontrakoa gertatzen da.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da habitata eta zer txoko ekologikoa?

Habitata espezie bateko indibiduoek ekosistema batean duten bizitokia da. Txoko ekologikoa espezie batek ekosisteman betetzen duen eginkizuna edo ofizioa da.

Zergatik ez da energia birziklatzen ekosistemetan?

Energiaren zirkulazioa irekia da eta bero bezala galtzen da. Materiaren zikloa, ordea, itxia da eta atomoak behin eta berriro erabiltzen dira.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da populazioaren definizioa?
2. Zein harreman da mutualismoa?
3. Zein izaki bizidun mota dira ekoizleak?
4. Zein da kate trofikoaren ezaugarria?
5. Zergatik da biodibertsitatea txikiagoa basamortuan?
6. Zer gertatzen da deskonposizioaren ondorioz?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.