Nukleo zelularra: egitura, funtzioak eta nukleo motak
Resumen
Dokumentu honek nukleo zelularraren egitura eta funtzioak azaltzen ditu zelula eukariotikoan. Nukleo interfasikoa eta mitotikoa bereizten dira, mintz nuklearra, poro nuklearrak, nukleoloa, nukleoplasma eta kromatina aztertzen dira. Ikasleak genoma gordetzeko eta ADN eta RNA sintesian duen papera ulertuko du.
Puntos clave
- Nukleoa zelula eukariotikoaren organulu nagusia da eta genoma zelularra dauka.
- Nukleoan ADNaren erreplikazioa (bikoizketa) eta RNAren sintesia (transkripzioa) gertatzen dira.
- Bi nukleo mota daude: interfasikoa (ziklo zelularraren interfasean) eta mitotikoa (zelula zatitzen ari denean, nukleoa desagertzen da).
- Mintz nuklearra bi mintzez osatuta dago; mintz horiek fusionatuz poro nuklearrak sortzen dira.
- Kromatina DNAz eta histonez osatuta dago, eta eukromatina (aktiboa) eta heterokromatina (ez aktiboa) bereizten dira.
- Nukleoloak RNAr eta erribosomak sintetizatzen ditu.
Nukleo Zelularra
Zelula eukariotikoaren organulu nagusia.
Genoma zelularra dauka.
Barruan gertatzen dira:
- ADNaren erreplikazioa (bikoizketa)
- RNAren sintesia (transkripzioa)
Nukleo Motak Bizitza Zelularraren Arabera
Bizitza zelularraren unearen arabera, bi nukleo mota daude:
Nukleo Interfasikoa
Ziklo zelularraren interfasean dago.
Zelula asko ez dira inoiz zatitzen.
Geldialdian, metabolikoki aktibo.
Nukleo Mitotikoa
Zelula zatitzen ari denean, nukleoa desagertu egiten da, baina DNA mantendu egiten da.
Nukleoa esferikoa da nagusiki.
Tamaina zelularen 1/3 izaten da.
Zelula gehienetan erdian kokatzen da.
Nukleo Interfasikoa Zehazki
Bi mintz ditu:
Kanpoaldeko Mintza
- Zitosola ukitzen du.
- EE zimurtsuaren luzakina da.
Barnealdeko Mintza
- Nukleoplasma ukitzen du.
- Lodiera aldakorreko lamina bat du alde nuklearrean.
- Lamina horrek egitura haritsu proteiko batzuk ditu. Mintz hori eta kromatinaren DNA lotzen ditu. Egitura horietan material genetikoaren erreplikazioa hasteko guneak daude.
Bi mintzen artean mintz arteko espazioa dago.
Bi mintz nuklearrak fusionatu egiten dira poro nuklearrak sortzeko.
Poro Nuklearrak
Poro nuklearren kopurua aldakorra da zelula motaren arabera:
- Egoera fisiologikoa
- Zelularen beharra
Nukleoaren eta zitoplasmaren arteko substantzia trukea egiten dute:
- Molekula polar txikiak, ioiak
- Makromolekulak: ARN eta proteinak
Nukleoplasma
Askotariko konposizioa duen matrize gelatindarra da. Bertan:
Nukleoloa
Mintzik gabeko egitura esferikoa da.
Osagaiak:
- DNA
- RNAr
- Entzimak
Kopuru eta tamaina aldakorrak ditu.
Egitura:
- Erdiko osagai haritsua: DNA inaktiboz osatuta
- Aurrekoa inguratzen duen osagai haritsua: DNA aktiboz osatuta (RNAr-ra transkribatzen den DNA aktiboa)
- Osagai pikortsu periferikoa (RNA + proteinaz osatuta): Aurrerribosomak metatzen diren gunea
Kromatina
Kromosomak osatzen dituen substantzia da.
Osagaiak:
- DNA
- Histonak
2 mota:
- Eukromatina: Handiena, ez oso trinkoa, DNA aktiboa (DNA horrek geneak transkribatu eta proteinen sintesia zuzendu erribosometan)
- Heterokromatina: Trinkoago (eukromatina bere baitan kiribilduz), itxura pikortsuago, DNA ez aktiboa
Nukleo Interfasikoaren Funtzioak
- Nukleoa ezinbestekoa da bizitza zelularrerako.
- Kromatinan nukleoaren 2 funtzio nagusiak gertatzen dira:
- Zelularen bizitza gidatu (DNAn dagoen informazio genetikoari esker)
- Material genetikoaren erreplikazioa (zatiketan zelulakumeei transmititzeko)
- DNAren bidez RNA guztiak sintetizatu (azido nukleiko hauek proteinen sintesia egiteko)
- Nukleoloa RNAr eta erribosomak sintetizatzen ditu.
- Nukleoplasma energiak (ATP) eta entzimak jartzen ditu.
- Mintz porodunak zitoplasma eta nukleoaren arteko elkartrukea ahalbidetzen du.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da nukleo interfasikoa?
Ziklo zelularraren interfasean dagoen nukleoa da. Zelula asko ez dira inoiz zatitzen eta geldialdian metabolikoki aktibo dago.
Zein funtzio nagusi dauzka nukleoak?
Zelularen bizitza gidatzen du DNAn dagoen informazio genetikoari esker, material genetikoa erreplikatzen du eta DNAren bidez RNA guztiak sintetizatzen ditu.
Zein da eukromatinaren eta heterokromatinaren arteko aldea?
Eukromatina handiena eta ez oso trinkoa da, DNA aktiboa duena. Heterokromatina trinkoagoa da, itxura pikortsuagoa du eta DNA ez aktiboa dauka.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.