Bigarren Mundu Gerra: Ezaugarriak, Arrazoiak eta Ondorioak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,82 KB

Bigarren Mundu Gerra: Ezaugarri Nagusiak

Garaia

1939-1945 urteen bitartean.

Talde Parte-hartzaileak

  • Ardatza: Alemania, Italia eta Japonia. Beranduago, beste herrialde batzuk batu ziren: Eslovakia, Finlandia, Hungaria, Errumania, Bulgaria, Kroazia eta Tailandia.
  • Aliatuak: Frantzia eta Erresuma Batua. Beranduago, Ardatzaren erasoen ondorioz, beste herrialde batzuk batu ziren: AEB, Polonia, Danimarka, Norvegia, Belgika, Herbehereak, Luxenburgo, Jugoslavia eta Grezia.
  • Neutralak: Espainia, Irlanda eta Portugal.

Arrazoi Nagusiak

Gerraren hasiera eragin zuten faktoreak:

  • Lehen Mundu Gerraren ondorioak (Italia galtzaile sentsazioarekin gelditu zen).
  • Versaillesko Itunean Alemaniari ezarri zitzaion gehiegizko kalte-ordaina.
  • 1929ko Krisi Ekonomikoa.
  • Nazionalsozialismoa eta faxismoa Europan indarra eta ideologia hedatzen ari zirela (adibidez, Italiak Etiopia inbaditu zuen, eta Alemaniak eta Errusiak Polonia).
  • Nazioen Elkartearen eraginkortasun eza faxismoaren aurka.
  • Segurtasun kolektiboaren porrota.
  • Japoniaren espantsionismoa.

Bilakaera eta Gertaera Garrantzitsuenak

  • 1939: Alemaniak Polonia inbaditu zuen.
  • 1941: AEB gerran sartu zen, Japoniak Pearl Harbor (AEBko base militarra) erasotu ondoren.
  • Stalingradoko Bataila (1942ko abuztua - 1943ko otsaila): Alemaniak Errusiara sartzean jasan zuen lehen porrot handia. Gertaera honek gerraren joerari buelta eman zion.
  • Normandiako Lehorreratzea (1944ko ekainaren 6a): Paris askatzeko operazioa.
  • 1945: Hiroshimako eta Nagasakiko bonbardaketa nuklearrak.

Bake Itunak eta Konferentziak

Konferentzia Nagusiak

  • Yaltako Konferentzia (1945): Alemania oraindik errenditu gabe zegoenean, aliatu nagusien arteko bake ituna izan zen.
  • Potsdameko Konferentzia (Gerra ostean): Aliatu nagusien arteko bake ituna.

Hartutako Erabakiak

  • Alemania lau zatitan banatu eta herrialde ezberdinek kontrolatzea.
  • Naziek egindako krimenengatik epaiketak Nurenbergen egitea.
  • Alemaniak ordaindu beharreko gerra-ordainak ezartzea.
  • Ekialdean hauteskunde libreak egitea.
  • Alemaniak lurrak galdu zituen; Poloniak lurrak eman zizkion SESBri, baina mendebaldean irabazi zituen.
  • Baltikoko estatuak eta Polonia ekialdea SESBri anexionatzea.
  • Nazio Batuen Erakundea sortzea.
  • Kapitulazioaren ondoren, Japonia AEBren ardurapean geratuko litzateke.

Ondorioak

Giza Galera eta Ondorio Moralak

  • Giza galerak: 55 milioi hildako, 35 milioi zauritu eta 3 milioi pertsona desagertu.
  • Biztanleriaren lekualdaketak gertatu ziren.
  • Naziak eta japoniarrak indarkeriaz baliatu ziren (genozidioak, etnien sarraskiak...).
  • Ondorio moralak: Bonba atomikoek eta kontzentrazio-esparruek balio etiko guztien gainbehera ekarri zuten. Lehen nazioarteko auzitegia sortu zen basakeriak epaitu ahal izateko.

Ondorio Ekonomikoak eta Politikoak

  • Ekonomikoak:
    • Hiriak suntsituta gelditu ziren, ekoizteko arazoak eta babesik eza sortuz.
    • Zorrak eta prezioak gora egin zuten.
    • Industria ahalmenak behera egin zuen Europan.
    • Estatu Batuen boterea handitu zen eta SESB bigarren potentzia mundiala bilakatu zen.
  • Politikoak:
    • Sistema faxistek porrot egin zuten.
    • Ekialdeko Europan: diktadura komunistak ezarri ziren.
    • Mendebaldeko Europan: demokrazia parlamentarioa eta ekonomia sistema kapitalista nagusitu ziren.