Berrezarkuntzako Sistema Politikoa (1874-1931)
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,99 KB
Kontzeptua
Borboien dinastiaren itzulerarekin eman zen, Seiurteko Iraultzailearen eta Lehen Errepublikaren amaieraren ondoren.
Berrezarkuntza Errepublikaren krisiaren eta egonkortasun faltaren ondorioz etorri zen. Gainera, armadan eta negozio-inguruetan borbondarrak berrezartzeko konspirazio bat egin zen (Cánovas buru zela).
Kronologia eta Aldiak
- Alfontso XII.aren Aldia (1874-1885): Sistemaren eraketa eta finkapena.
- Maria Kristinaren Erregeordetza (1885-1902): Sistemaren jarraipena.
- Alfontso XIII.aren Erregealdia (1902-1923): Sistemaren krisia eta amaiera, Primo de Riveraren diktadurara arte.
Sistema Politikoaren Ezaugarriak
Berrezarkuntzan, Isabel II.aren garaiko izpiritu moderantistaren itzulera eta 1868an garaitutako liberalismo doktrinarioaren berragerpena eman ziren. Nekazaritza- eta finantza-oligarkiaren nagusitasuna zen nagusi. Egonkortasuna zegoen: 1876ko Konstituzioaren iraupen luzea eta pronuntziamendu militarrik eza.
Sistemaren egilea
Sistema berriaren egilea Cánovas del Castillo (1828-1897) izan zen, britainiar sistema eredutzat hartuta.
Sistemaren Oinarriak
1876ko Konstituzioa
- Subiranotasuna erregearen eta Gorteen esku.
- Bi Ganbera: Kongresua aukeratzen zen bakarrik, Senatua ez.
- Gizabanakoen eskubideak 1869koaren antzera, baina geroko arauen bidez murriztuak.
- Sufragio Zentsitarioa (1889ra arte, geroago gizonezkoen sufragio unibertsala).
- Estatu konfesionala.
Txandakatze eta bi alderdiko sistema
Bi alderdi liberal handiren antolamendua:
Alderdi Kontserbadore Liberala (1875)
Osaketa:
- Liberal moderatuek
- Unionistek
- Lurjabe handiek
- Karlista batzuek
Liderrak: Cánovas, Silvela, Maura, Dato.
Alderdi Liberal Fusionista (1880)
Osaketa:
- Aurrerakoiek
- Hiri populazioak
- Industri burgesiak
Liderrak: Sagasta.
Diferentzia ideologikoak
Oso gutxi ziren: biek 1876ko Konstituzioa defendatzen zuten.
Liberalek defendatzen zituzten:
- Gizonezkoen sufragioa
- Herri-epailegoa
- Gurtzen askatasuna
- Askatasun zabalagoak
- Librekanbismoa ekonomian
Txandakatze sistema
Bi alderdien arteko txandakatze adostua zen, El Pardoko Itunaren bidez (1884).
Mekanismoa:
- Erregeak Gorteak disolbatzen zituen.
- Politiko bati hauteskundeetara deituko zuen kabinete berri bat antolatzeko ardura ematen zitzaion.
- Kabinete berriak gobernadore zibil berriak jartzen zituen, eta horiek, berriz, alkate berriak, guztiak hauteskundeetara deitzen zuen alderdiaren aldekoak.
Jauntxokeria (Kazikismoa)
- Txandakatze adostua jauntxokerian oinarritzen zen.
- Kazikea lurjabe handiak edo haien ordezkariak ziren.
- Guardia Zibil, maisu eta elizarekin batera, hautes-zerrendak manipulatu, botoak erosi eta emaitzak aldatzen zituzten.
- Txandaketa:
- Kontserbadoreak: Cánovas (1875-81; 1890-92; 1895-97); Silvela (1899-1901).
- Liberalak: Sagasta (1881-84; 1885-90; 1892-95; 1897-99).
Hartutako neurriak
- Esklabotza abolitu zen.
- Ezkontza zibila ezarri zen.
- 25 urte baino gehiagoko gizonezkoen sufragio unibertsala (1890).
Sistemaz kanpoko alderdiak
Errepublikarrak
Bi joera nagusi:
- Pronuntziamendu zibil eta militarren aldekoak (Ruiz Zorrilla).
- Borroka politikoaren aldekoak:
- Posibilistak (Castelar)
- Federalistak (Pi i Margall)
- Nazionalistak (Valentín Almirall)
- Karlistak
- Nazionalistak: Euskal Herrikoak, Kataluniakoak eta Galiziakoak.
- Langile-alderdiak: PSOE.