Giltzarrapoaren legea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,48 KB

ALDERDI DINASTIKOEN BILAKAERA POLITIKOA:

  • KONTSERBADOREEN ERREFORMISMOA

Mauraren gobernu luzea, iraultza goitik egiten hasi zen. Erreforma sakonak egin nahi zituen, baina erregimenaren oinarriak aldatu gabe. Hauteskundeak garbitzeko eta erdi-mailako klaseen babesa eskuratzeko, Hauteskunde-legea onartu zuten 1907an.

Kontserbadoreek, politika ekonomiko bat proposatu zuten estatuaren esku-hartzea bultzatzeko eta industria nazionala babesteko.

Terrorismoa erreprimitzeko legeak, anarkisten atentatua geldiaraztea zuen helburu.

  • LIBERALEN ERREFORMISMOA

Bi garaietan egon ziren gobernuan: 1905-1907 eta 1910-1913an

Lehenengo garaian (1905-1907):


1906an, militarrek presionaturik, Jurisdikzioen Legea argitaratu zuten. Legearen arabera armada nahiz aberria iraintzen zutenak auzitegi militarrek epaituko zuten. Horrek, agerian utzi zuen armadak berriro esku hartze garrantzitsua zuela politikan.

Moret aldi labur batez egon ondoren, erregeak Jose Canalejas-i deitu zion gobernua eratzeko.

Canalejasen gobernua (1910-1913):


Sistema parlamentarioa hobetzen eta Estatua sekularizatzen saiatu zen


  1. Eliza eta Estatua banatzea


    Erlijio askatasuna, erlijio-monopolioa amaitzea hezkuntzan, eta irakaskuntza laikoa ezartzea nahi zuten. Horretarako Giltzarraporen legea egin zuten, eta lege horrek, Espainian erlijio-ordena berriak ezartzea debekatzen zuen aldi baterako.
  2. Erreforma sozialen politika


    Lan harremanak arautu eta langileen klaseen bizi eta lan baldintzak hobetu ziren, gizarte babeserako hainbat neurrien bitartez.
  3. (KONTSUMO) zergaren ordez, hiri-errenten gaineko zerga progresiboa ezarri zen, eta errekrutatze-legearekin, derrigorrezko soldadutza ezarri zen gerra-garaian.

  4. Deszentralizazio-politika


    Mankomunitateen legea ezarri zuen Canalejasek. Horri esker, Kataluniako Mankomunitatea sortuko dute 1912an.
  5. Marokon,


    Canalejasen politikak emaitza onak ekarri ztuen. 1912an, beste itun bat lortu zuen Frantziarekin, Marokoko Protektoratu franko-espainiarraren oinarria izango dena.

Aldaketa hauen saialdiek, porrot egin zuten. Ondorioz, oposizioek sistema erorarazten ahalegindu baino beste biderik ez zuten.


Entradas relacionadas: