Batez besteko heltze aroa

Economía9,26 KB

Inbertsioa. Kontzeptua eta ezaugarriak

Inbertsioa, gogobetetze ziur bati uko egitea da, etorkizuneko itxaropen baten truke. Enpresak inbertsioak egiten dituenean beraz, egindako ordainketa berreskuratzeko asmoa du, eta gainera, mozkinak lortzeko. Inbertsioak egiteko beharrezkoa da aurrezkiak izatea.

Diru-sarrerak, diru kopuru bat jasotzeko eskubidea da, eta kobrantza, berriz, eskubide hori gauzatzea, dirua jasotzea. Era berean, gastua, enpresak bere gain hartzen duen betebeharra da, eta ordainketa, betebehar hori betetzeko dirua enpresatik kanpo ateratzeko.

Inbertsioak hautatzeko metodoak

Inbertsioak hautatzeko metodoak 2 taldetan banatzen dira:

  • Metodo estatikoak: diruaren balioa denboran zehar konstantetzat hartzen dute.

  • Metodo dinamikoak: kontuan hartzen dute diruaren balioa aldatu egiten dela denboran zehar.

1-Berreskuratze-epearen irizpidea edo Pay-Back (T)

Metodo estatiko bat da. Horren helburua, hasierako ordainketa berreskuratzeko behar den denbora zehaztea da. T baxuena duen inbertsioa hautatuko da, kutxa- fluxuak berdinak diren kasuan, T berreskuratze epea honela lortzen da: T= Do/F

Berreskuratze-epearen irizpideak, eragozpen garrantzitsuak ditu:

-Berreskuratze-epearen ondorengo kaxa-fluxuei dagokionez, ez ditu kontutan hartzen zein unetan sortzen diren.

-Berreskuratze-epearen ondorengo kaxa-fluxuei dagokionez, irizpide honek ez ditu inondik ere kontutan hartzen.

-Urte desberdinetako moneta-unitateak batzen dira, homogeneoak izango balira bezala, eta emaitza beste une bati dagokion hasierako despoltsapenarekin aldatzen da.

2- Balio eguneratu garbiaren irizpidea (BEG) edo Egungo Balio Garbia (EBG)

Balio eguneratu garbia (BEG) edo Egungo balio garbia (EBG) kalkulatzea, inbertsio.Proiektu batek eragindako kutxa fluxuak 0 unera eguneratzea da, horien batura hasierako ordainketarekin alderatu eta inbertsioa errentagarria izango den edo ez erabakitzeko.

Metodo dinamikoa da.

BEG-ren balioa positiboa bada, inbertsioak eragindako kutxa fluxuen balio eguneratua, hasierako ordainketaren balioa baino handiagoa dela esan nahi du, eta beraz, inbertsioa bideragarria da.

BEG-ren balioa negatiboa bada, “   “ “ “  txikiagoa  “   “ “, Inbertsio ez da bideragarria.

3-Barne errendimendu tasa (BET): Barne Errendimendu Tasa (BET), BEGak 0 balioa izatea eragiten duen “r” eguneratze tasa da.

r>k bada, inbertsioa egitea komenigarria da, eskatutakoa baino errentagarritasuna handiagoa lortzen baita (BEG positiboa izango da).

r=k bada, enpresak inbertsio horrekin ez du ez irabazi ez galduko, inbertsioa berreskuratuko da soilik. (BEG=0)

r<k bada, ez da  komeni inbertsioa egitea, lor daitekeen errentagarritasuna eskatutakoa baino txikiagoa baita.

Batez besteko heltze-aroa

Ziklo luzea: Ibilgetuko elementuetan inbertitutako diru-baliabideak amortizazioen bitartez berreskuratzen da hainbat epealdi ekonomikoren ondoren.

Ziklo laburra: Dirua lehengai eta beste hornidura batzutan inbertituz hasten da, ekoizpen, banaketa eta salmentarekin jarraitu eta bezeroei fakturak kobratzean amaitzen da.

Batez besteko heltze-aroa, enpresak ekoizpen prozesuan inbertitutako dirua berreskuratzeko behar duen denbora tartea da. Batez besteko heltze-aroa zenbait azpi-epealditan banatzen da.

Merkataritza-enpresen kasuan hiru azpi-aldi bereizten dira soilik: Hornidura, kobrantza eta ordainketa. HAE= HAh+HAk, eta HAF= HAk-HAo

Descargar

PDF Word HTML