Ondoren aztertuko dugun testua, lehen mailako testu historikoa da eta izaera juridikoa du, lege bat baita. Testu honen gaia politikoa da esukal lurraldeen gobernuari buruz hitz egiten duelako. Testua publikoa da “La gaceta de Madrid”en argitaratu zelako. Madrilen idatzi zen eta egilea kolektiboa izan zen gorteak, Alfontso XII.a (errege 1874-1885) eta Antonio Canovas del castillo idatzi zutelako. Canovas gobernuburua zen eta alderdi kontserbadoereen buruzagia zen. Hartzailea baita ere kolektiboa zen espainiako herritar guztiei zuzenduta baitzegoen, bereziki euskal lurraldeetako biztanleentzako. Testu hau Berrezarkuntza garaian (1874-1931) idatzi zen non monarkiaren ezarpena ematen zen, lehen errepublikaren ostean. Testua idatzi zen garaian Alfontso XII.a zegoen errege gisa (1874-1885), eta 1876ko kontituzioa indarrean zegon. Legearen asmoa zen foruen abolizioa 1839ko legean agertzen den bezala.
Testu honetan Legearen 4 artikulu eta Legearen egileak agertzen dira. Testuaren sarreran adierzatzen da Espainan Monarkia konstituzional bat zegoela eta subiranotasuna konpartituta egongo zela, erregearekin (Alfontso XII. 1874-1885) eta Gorteekin. 1., 2. eta 3. artikuluetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa arma zerbitzuetara joateko, zein estatuko gastuetan laguntzeko bete-beharrak hedatzen zaizkiela esaten dute, Konstituzioak halaxe agintzen dielako nazioko biztanle guztiei. Lehen euskaldunek bi pribilegio zituzten: Soldaduska salbuezpena, non Euskaldunek ez zuten soldaduzka egin behar estatuko armadan, bakarrik probintziaren lurraldean eta probintziatik kanpoko zerbitzua, hautazkoa edo ordaindua izan ahal zen. Baita ere zerga salbuezpena zeukaten, non haien zergak herriarentzat ziren eta ez Gobrenu zentralarentzat, herria baitzen lurrerandeen jabea. eta euskal probientziek haien sistema fiskala zutelako.
4. artikuluan aipatzen den bezala Gobernuari baimena ematen dio foruen erreformak egiteko aurreko legeetan nolabait, 1837ko irailaren 19koa, 1841eko abuztuaren 16koa, edo baita ere Lege Paktatua esaten zaiona non Isablen II.aren eta Nafarroaren artean simnatu zen ituna da eta bertan Nafarroa erresuma izatetik probintzia izatera pasatu zen, baina bere autonomia fiskala eta administratiboa mantentzen. Bi lege hauetatik aparte ere daukagu 1841eko urriaren 29an egin zen dekretua. Lege honen helburua zen foruen deuseztapena, Espainiako monarkiaren probintziak berdinak izateko armadan eta zergak ordaintzeko momentuan.
Foruak hego Euskal Herrian antzinatik izan diren lege berezien multzo bat dira. Horien arabera pribilegio batzuk ekartzekn zituen, hala nola intsituzio politiko bereziak (batzar nagusiak eta aldundiak) eta hainbat eskubide; esate baterako, foru baimena, kaparetasun unibertsala, barne aduanak…
Lehengo parrafoan aipatu dudan bezala testua hau Berrezarkuntza garaia kokatu behar dugu eta garai honek hiru sasoialdi izan zituen: Alfontso XII.a (1874-1885), Mª Kristinaren erregordetza (1885-1902) eta Alfontso XIII.a (1902-1931). Bitartean foralismoaren eta liberalismoaren aurkako ikuspuntuak ematen ari ziren. Berresarkuntza eman zen III. Karlistaldiaren amaieran (1872-1876).
Sasoialdi hoentan foruak duseztatzeko prozesua ematen ari zen, prozesu hau hasi zen Lehen Gerra Karlista amaitu zenean (1839). 1839ko urriaren 25ean idatzi zen legeari buruz hainbat interpretazio daude, batzuentzat foruak deuseztatzeko izan zen eta beste batzuentzatt foruak bermatzeko. Lehen aipatu dudan bezala 1841eko Nafarroako lege paktatuak Nafarroa erresuma izatetik Espainiako probintzia izatera pasatu zen, abina probintzia berezia zen autonomia fiskala eta adminsitratiboa baitzuen. Lege paktatu honetan ere aduanak lekuz aldatu egin ziren eta gazteen sodaduzka egiteko beharra ere egin zen.
1841eko, 1844ko eta 1845eko legeetan Bizkaiko, arabako eta Gipuzkoako foruak ezeztapena jasan zuten eta hauen administrazioa eta legedia estatuaren menpe jarri ziren. Foru Baimenak eta Batzar Nagusia kendu egin zituzten eta baita ere aduanak mugitu egin zituzten kostaldera. Foruak ez ziren guztiznindargabetu oraindik auotnomia militarra eta autonomia fisakal zutelako.
Hamarkada moderatuan (1844-1854) Liberal moderatuak gobernuan zeudela Foruen berrezarpen partzial bat eman zen non Batzar Nagusiak berreskuratu zire, baina aduanak, sistema judiziala eta foru baimenak ez ziren berreskuratu. 1878an Kontzertu ekonomikoa ezarri zen Autonomia fiskala emateko.
Foruen ezeztapen prozesu honek egoera jasanezina eragin zuen Euskal herrian eta III. Karlistaliaren hasierarako arrazoietariko bat izan zen.
Laburbilduz testu hau garrantsia handikoa da, euskaldunontzat batez ere, gure foruen bide luzeari amaiera eman ziolako. Lege honen bitartez deuseztatu ziren euskal foruak eta pribilegio batzuk, nolabait Zergen sistema eta Soldaduzka. Foruen deuseztapen honekin ere foruen pribilegioak ezabatu ziren. Foru sistemetatik geratuko zen gauza bakarra pribilegio ekonomikoak izan ziren.