Plaken Tektonikaren Teoria: Prozesu Geologikoak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Geología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,4 KB
1. Plaken tektonikaren teoria
Geosfera mugitzen zela frogatu eta gero, 1968. urtean plaken tektonikaren teoria plazaratu zen.
A. Teoriaren erabilpena
- Aurrerapauso erraldoia izan da geologiarako.
- Historian zehar gertatutako kontinente eta ozeanoen banaketaren aldaketak azaltzen ditu.
- Prozesu geologikoen zergatiak azaltzeko balio du: mendikateen sorrera, sumendien jarduera, lurrikarak eta harrien eraketa.
B. Teoriaren postulatuak
- Litosfera zurruna da eta hainbat puskatan zatituta dago. Puska horiei litosfera-plaka edo plaka tektoniko deitzen zaie.
- Plaka horiek dinamikoak dira eta mantuaren gainean labaintzen doaz. Eremu batzuk suntsitzen doazen neurrian (subdukzioguneetan), beste berri batzuk sortzen dira (ozeanoko dortsaletan).
- Plaken mugimendua geosferaren barne dinamikak eragiten du. Mantuan zehar material beroak (gandorrak) igotzen dira, eta subdukzio-guneetan plaka hondarrak mantura jaisten dira.
- Plaken dinamikak elkarrekintzak eragiten ditu ertzetan, non indarrak, presioak eta tenperatura aldaketak prozesu geologikoak sortzen dituzten.
C. Litosfera-plakak
Lurreko plaka litosferikoen mugak eta erliebearen egitura nagusiak bat datoz. Zazpi plaka handi daude (Eurasiakoa, Afrikakoa, India eta Australiakoa, Ipar Amerikakoa, Hego Amerikakoa, Antartikakoa eta Ozeano Barekoa), azpiplaka txikiagoetan banatuta.
D. Plaken arteko elkarrekintza
Plaken artean hiru elkarrekintza mota gertatu ohi dira:
- Ertz dibergenteak: Banatzen ari diren plaken ertzak dira (eraikitzaileak). Magma askatzen dute eta litosfera berria sortzen dute.
- Ertz eraldatzaileak: Alboka mugitzen diren ertzak dira (failak). Marruskadurak tentsioa sortzen du, lurrikarak eraginez.
- Ertz konbergenteak: Bata bestearengana mugitzen diren ertzak dira (suntsitzaileak). Subdukzioa gertatzen da eta plaka bat mantuan urtzen da.
2. Litosfera-dinamikaren ondorioak
Plaken arteko elkarrekintzak presio eta tenperatura handiak sortzen ditu, prozesu geologiko endogenoak eraginez: magmatismoa, metamorfismoa eta harrien deformazioa.
A. Magmatismoa
Magmak litosfera azpiko mantuan sortzen dira. Bi fenomeno sor ditzakete:
- Harri plutonikoak: Magma lurrazalera irten gabe poliki hozten da (adibidez, granitoa).
- Bolkanismoa: Magma lurrazalera iristen da sumendien bidez. Suzko-gerrikoa da eremu aktibo nagusia.
B. Metamorfismoa
Lurrazaleko harriek presio edo tenperatura aldaketen ondorioz jasaten dituzten aldaketa fisiko eta kimikoak dira. Harriak ez dira urtzen, eraldatu baizik. Presio handiko eremuetan foliazioa (xafla egiturak) sor daiteke.
C. Harrien deformazioa
- Deformazio plastikoak: Konpresio indarren ondorioz tolesturak sortzen dira.
- Hausturak: Indarren ondorioz failak eratzen dira.
- Deformazio elastikoak: Indarra desagertzean harriak hasierako itxura hartzen du, lurrikarak eraginez.
Lurrikarak Richter eskalaren (energia) eta Mercalli eskalaren (intentsitatea) bidez neurtzen dira.