Askatasuna eta Determinismoa: Kontzeptuak eta Motak
Askatasuna eta determinismoa
1. Kanpoko eta barneko askatasuna: Kanpoko askatasuna deritzo nahi dugun tokira joateko eta egoki deritzogun moduan jokatzeko aukera izateari, legeak onartutakoaren eta bakoitzaren herrialdeko ohituren baitan, betiere. Barneko askatasuna, gauza bat edo bestea nahi izateko askatasuna da. Nahimenaren askatasuna ere deitzen zaio.
2. Determinismoa eta barneko askatasuna
Munduan gertatzen den oro zerbait dela kausa jazotzen da. Den-dena zerbaiten kausaz gertatzen delako uste osoa dutenen jarrera determinista da. Zenbaitetan askatasunez aritzen gareneko berezko kontzientzia dugu, zentzu batean edo bestean aritzera baldintzatuta egon arren.
3. Baldintzapena eta determinismoa
Baldintzatuta egotea eta determinatuta egotea ez dira gauza bera. Baldintzatuta egoteak esan nahi du askatasuna ez dela absolutua eta erabatekoa, baina bai nor bere ekintzen erantzule dela jakiteko adinakoa. Determinatuta egoteak, aldiz, askatasunez jokatzeko aukera guztiak erabat ukatzea esan nahi du.
4. Determinismo kosmologikoa
Estoikoek pedagogiari eta etikari ekin zioten; nola jokatu behar den erakusteari, alegia. Eta horrek esan nahi du berez sinesten zutela askatasunean.
5. Determinismo teologikoa
Jainkoak dena baldin badaki, gauza guztiak Jainkoak berak bere irizpideen arabera determinatu dituelako izango da; eta gauza guztien kausa Jainkoa bera bada, giza ekintzen kausa ere bera izango da. Teologo katolikoak, aldiz, determinismoa indarrik gabe uzten saiatu ziren, eta giza ekintzen egileak gizakia eta Jainkoa batera direla zioten.
6. Determinismo zientifikoa
Giza jokaera azaltzeko, zientzia jakin batek ematen dituen azalpenetara jotzea da. Pentsamolde hori erredukzionista da:
- Monismo fisikalista: Unibertso osoa materia baino ez da, eta gorputzen mugimenduak mugimendu mekanikoak dira.
- Determinismo fisiologikoa: Ekintza askeak deritzegunak erreflexu baldintzatuak baino ez dira.
- Determinismo psikoanalitikoa: Giza ekintzak inkontzientearen eraginez egiten direla dio.
- Determinismo ekonomikoa: Azpiegitura ekonomikoak determinatzen ditu historiako etapak.
- Determinismo genetikoa: Bakoitzaren ezaugarri genetikoetan daude norberaren ekintzen kausa guztiak.
- Determinismo psikologikoa: Gure nahimenaren erakargarritasun handiena duenak zuzentzen du gure jokaera.
7. Determinismoari egindako kritika
Jarrera erredukzionistek ezin dituzte ekintza hauek justifikatu, askeak garela uste izanda baino ezin baita halakorik ulertu: gauzak aske garela uste izanda egitea.
8. Askatasun gizatiarra
Baina aukera guztietatik batzuk hautatu behar ditu, eta gero, erantzuna justifikatu. Lortu nahi duen helburuetarako bitarteko egokienak zein diren erabaki behar du. Historian zehar atzera begiratu eta hainbat gertakari berriro jazo ez daitezen ideal gizatiarragoak diseinatzeko.