Arrazionalismoaren Ezaugarri Orokorrak eta Nagusiak

Filosofía y ética2,4 KB

Arrazionalismoaren ezaugarri orokorrak

Filosofia modernoan bi mugimendu bereiz daitezke: arrazionalismoa eta enpirismoa. Descartesek arrazionalismoa deituriko eskola filosofikoari hasiera ematen dio XVII. mendean, eta horrekin batera hasten da filosofia modernoa. Filosofia modernoan honako ezaugarriak daude:

  • Arrazoiaren eta filosofiaren autonomia: Aro modernoan arrazoia eta filosofia askatzen hasten dira Erdi Aroan jasandako erlijioaren eta fedearen tutoretzatik. Filosofia modernoan onartzen da arrazoiak autonomoki jokatu dezakeela eta soilik juzgatu dezakeela arrazoi beraren jarduna.
  • Arrazoia epaile gorena dela onartzen da.
  • Filosofia modernoa hertsiki lotuta dago zientzia berriarekin. Zientzia berri horrek dakartzan ezaugarriekin jakintza-eredua izango da.

Descartesekin filosofiak bere ezaugarria den espiritu kritikoa bereganatzen du. Arrazionalismoa XVII. mendean zehar Europan garatzen den mugimendu filosofikoa da. Ordezkari nabarmenak Descartes, Spinoza eta Leibniz dira.

Arrazionalismoaren ezaugarri nagusiak

  1. Epistemologia: Arrazionalismoaren epistemologiaren arabera, arrazoimena da ezagutza seguruaren iturburu bakarra; arrazoia buruaski da eta konfiantza osoa dute arrazoiaren ahalmenean. Arrazoimenaren ezagutzari ez diote mugarik jartzen.
  2. Zentzumenen kritika: Arrazionalisten ustetan, zentzumenen bidez lortutako ezagutza guztia ez da segurua; zientziek duten segurtasuna eta unibertsaltasuna ezin daiteke etorri esperientziatik. Hala ere, Descartesek oso positibotzat eta beharrezkotzat jotzen du esperimentua zientziaren garapenerako.
  3. Jaiotzetiko ideiak: Jaiotzetiko ideiak daudela baieztatzen dute, hau da, esperientzia sentikorretik independenteki giza gogomenean sortzen diren ideiak.
  4. Filosofia unibertsala: Filosofo arrazionalistek filosofia unibertsala lortzeko asmoa dute eta sistema filosofiko desberdinen artean sortutako desadostasunekin amaitu nahi dute.
  5. Matematikarekiko mirespena: Aurretik aipatutako ezaugarrien kausa da. Arrazionalistentzat matematika giza jakituriaren eredua da. Descartes eta Leibniz matematikari sortzaileak izan ziren eta arrazionalisten nahia matematikaren antzeko egitura duen filosofia bat eraikitzea da.

Descargar

PDF Word HTML