Arrazionalismoa eta Enpirismoa: Descartes eta Hume
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 9,63 KB
René Descartesen Filosofia Arrazionalista
Descartes konbentzituta dago proiektu arrazionalista gauzatu daitekeela, posible dela arrazoi hutsaren bidez eta metodo kartesiarra jarraituz errealitatearen azalpen osoa, ziurra eta egiazkoa ematea. Errealitatearen azalpen horren lehen printzipioa Cogitoa izango da, sistema filosofiko deduktibo osoa eratuko duena.
Substantziaren Definizioak
Descartesen sistema filosofikoan hiru dira funtsezko definizioak:
- SUBSTANTZIA: Substantziaren definizioa: “Substantzia berez existitzen dena da”, bere burua izan ezik, existitzeko beste ezeren beharrik ez duena.
- ATRIBUTUA: Atributua substantziaren esentzia da eta substantzia hori identifikatzeko balio du. Substantzia mota bakoitzak atributu identifikatzaile bakarra dauka. Arimaren atributua pentsamendua da eta munduaren atributua hedadura da.
- MODUA: Substantzia agertu edo manifestatzeko erak moduak deitzen dira.
Substantzia, Descartesen aburuz, Jainkoak existentzia ematen die izakiei, eta existentzia kontserbatu ere hari esker egiten dute. Bi substantzia mota bereizten dira: infinitua (Jainkoa) eta finitua (Ni(a) eta Mundua).
Substantzia Mota Finituak eta Infinituak
Infinitua (Jainkoa)
Descartesek Jainkoaren existentzia frogatzeko bi froga erabili zituen: Perfekzioaren Froga eta Froga Ontologikoa. Gainera, bere sistema osoarentzako oinarri sendoa aurkitu zuen.
Finitua (Ni(a) eta Mundua) (Res Extensa eta Res Cogitans)
Munduaz ari denean, Descartsek errealitate materiala du buruan. Munduaren atributua hedadura da (res extensa). Materiaren berezko moduak edo koalitate primarioak bi dira: figura eta mugimendua. Koalitate sekundarioak erabat subjektiboak kontsideratzen dira. Hedaduraren kontzeptua argia eta bereizia da. Ondorioz, res extensaren ezagutza objektiboa posible bihurtzen da, matematikoa baita.
Ni(a) Arima edo Adimenarekin identifikatzen du Descartsek, bere atributu edo esentzia pentsamendua baita. Arimari “res cogitans” deitzen dio. Descartesek argudio bitxi bat proposatuko du arimaren atributu bakarra pentsamendua dela sostengatzeko (fikzio mentala): posible da niretzat mentalki irudikatzea gorputzik ez dudala eta espaziotik kanpo nagoela, eta, hala eta guztiz ere, existitzen jarraituko nuke.
David Humeren Enpirismoa
Hautemateak: Inpresioak eta Ideiak
Gizakiaren hautemate guztiak bi motatakoak izan daitezkeela zioen Humek: inpresioak eta ideiak. Pertzepziorik indartsuenak inpresioak edo zirrarak dira; zuzenak, momentukoak, indartsuak eta argiak dira. Horiek barnekoak eta kanpokoak izan daitezke. Ideiak, aldiz, hautemate ahulak eta nahasiak dira. Haien izaera inpresioen kopiak izatean datza.
Hautemateak sinpleak edo konplexuak izan daitezke:
- Sinpleak: Bereizketarik onartzen ez dutenak (adibidez, urdin kolorearen inpresioa edo urdinaren ideia).
- Konplexuak: Banaketak onartzen dituztenak (adibidez, sagar baten inpresioa edo sagarraren ideia).
Sentitzea pertzepzio biziagoak izatean datza; pentsatzea, berriz, pertzepzio ahulagoak izatean datza. Gainera, ideia oro inpresio baten kopia baldin bada, orduan ideia sortzetikorik ez dagoela ulertzen da, eta pareko inpresiorik ez duen ideiak ez du zilegitasunik zientziaren alorrean. Ideiak inpresioetatik sortzen dira. Ideia bat baliozkoa izango da zientziarako inpresioren batetik eratortzen bada, inpresio batean oinarriturik badago. Ondorioz, egiaren irispidea eta ezagutzaren muga inpresioak dira.
Ideia konposatuek bi sorburu izan ditzakete: oroimenezko ideiak eta irudimenezko ideiak. Ideia baten errealitatea ziurtatzeko, zein inpresioetatik datorren konprobatu behar da.
Ideien Elkartze Legeak
Arrazoiak ideiak elkartuz sortzen ditu baieztapen edo proposizioak, eta horietan biltzen du gizakiak ezagutza. Humeren ustez, ideien artean erakarpen indar moduko bat existituko litzateke. Indar hori edo aipatzen ari garen printzipio horiek ideien asoziazioaren legeak dira:
- Antzekotasun Legea: Gure adimenak ideia antzekoak birsortzeko eta elkartzeko joera dauka.
- Hurbiltasun Legea (Denboran eta Espazioan): Denboran eta espazioan elkarrekin bizi ditugun ideiek elkarrekin agertzeko joera daukate.
- Kausa eta Efektuaren Legea: Bi gertakariren jarraikortasun espaziala eta denborazkoa existitzen dela behin eta berriz behatuz gero, gure adimenean bigarrenaren ideia sortzeko joera agertzen da, lehenengoaren ideia aurrean baldin badago.
Ezagutza Motak eta Kausalitatearen Kritika
Humek diziplina ezberdinak aztertu eta sailkatu nahi izan zituen:
- Ideien Ezagutza: Enpirikoa ez, ideietan oinarritua, deduktiboa, analitikoa eta ziurra.
- Gertakarien Ezagutza: Enpirikoa, induktiboa, probablea eta kontingentea.
Gertakariei buruzko ezagutza zientifikoaren posibilitateaz ebazteko, kausa eta efektuaren legea edo kausalitate printzipioa aztertu behar da, hau baita lege zientifiko guztietarako oinarria. Gertakariei buruzko ezagutza osoa kanpo inpresioetatik abiatuta eta arrazoiak kausa eta efektuaren legea aplikatuz lortuko zen.
Gure ezagutzaren muga inpresioak direla esana dugu. Etorkizunari buruzko inpresiorik ez dugu oraindik, eta hari buruzko ideia fidagarriak ere ez. Hor sartzen da jokoan kausalitate printzipioa. Printzipio horrek dio kausa bati efektu batek automatikoki jarraitu behar diola eta etorkizunean ere hala gertatuko dela.
Gertatzen dena da ez dugula kausalitatearen inpresiorik; kausa-efektu lotura edo erlazioa, ordea, ezin dugu ezagutu, ez dagokiolako inolako inpresiorik. Sumatzen duguna bi fenomenoen arteko denbora etenik gabeko jarraipena da, espazio eta denboran jarraikortasunezkoa eta hurbiltasunezkoa baino ez. Kausa eta efektuaren legea ideien asoziazio lege bat da, baina ez daukagu haren froga enpirikorik. Gertakari mota horien inguruan dugun ziurtasuna ohitura eta sinesmenaren ondorioa da.
Hau da, beraz, Humek arrazonamendu induktiboari egindako kritika: nahiz eta naturak orain arte modu determinatu batean jokatu beti, horrek ez du esan nahi etorkizunean horrela jokatuko duenik beti; ez dugu hori frogatuko duen inpresiorik. Humek, beraz, beharrezko lotura hori dagoenik ukatzen du.
Descartesen Ezagutzaren Teoria eta Metodoa
Descartesen helburua jakintza zientzia berrien moldeetara egokituz berreraikitzea da. Lehenik, ezagutza posiblea dela frogatu behar da, ondoren nola lortu zehaztu. Descartesen ezagutzaren teoriari arrazionalista esaten zaio. Descartes arrazionalismo modernoaren sortzailea da.
Descartesek korronte filosofiko berria abiatu zuen, arrazionalismoa, egia ziurra arrazoiaren bidez bilatu nahi zuen korronte filosofikoa. Honek defendatu zuen ezagutza arrazoiaren erabilera hutsez lor dezakegula, giza arrazoimenak egia aurkitu ahal duela arrazoiaren erabilera hutsez.
Arrazionalismoaren Ezaugarriak
- Erabateko konfiantza giza arrazoian.
- Metodo berri baten bilaketa.
- Intuizioa eta dedukzioa ezagutza lortzeko arrazoiaren ahalmenak.
- Ideia sortzetikoen defentsa.
Metodo Kartesiarraren Arauak
Metodo kartesiarra ezagutza perfektura eramango gaituen bidea da. Descartesek arrazoia egia ziur eta zalantzaezina aurkitzeko lau arau eman zituen:
- Ebidentziaren Araua: Ez dugu ezer egiazkotzat hartuko argi ez badago.
- Analisi Araua: Elementu sinpleetan banatu behar da.
- Sintesi Araua: Analisiaren ondoren, baieztapenak lotu elkar.
- Zenbaketa eta Birpasoaren Araua: Pausu guztiak berrikusi.
Zalantza Metodikoa
Zalantza metodikoa aurrezagutzen egiazkotasuna konprobatu eta egia guztiz zalantzaezina aurkitzeko prozedura da. Helburuak:
- Printzipio argiak eta ziurrak aurkitzea.
- Eszeptizismoa gainditzea.
- Sistemaren oinarriak aurkitzea.
Zalantzaren lau fase:
- Sentipenezko pertzepzioaren zalantza.
- Arrazoiaren fidagarritasunaren zalantza.
- Ametsa eta errealitatearen arteko bereizketaren zalantza.
- Arrazoiaren egia aldaezinen zalantza.
Lehen Egia: Cogitoa eta Ideien Analisia
Descartesek zalantzarik sortzen ez zuen egia aurkitu zuen: zalantzak dituen subjektua existitzen da (Cogito). Arazo handi bat zuen: solipsismo subjektibista zeritzona.
Ideien Analisia
Ideiak hiru motatakoak dira:
- Arrotzak (edo Kanpokoak): Zentzumenen bidez jasotakoak.
- Landuak (edo Fikziozkoak): Aurrekoak konbinatuz gure adimenak sortzen dituenak.
- Sortzetikoak (edo Innatoak): Esperientziaren aurretik adimenean daudenak.
Jainkoaren Existentziaren Frogak
Jainkoaren existentzia frogatzeko bi argudio nagusi:
- Perfekzioaren Froga: Jainkoaren ideia izaki perfektuaren ideia da. Inperfektua denetik ezin da perfektua sortu, eta aldi berean, ezinezkoa da Jainkoaren ideia hutsetik sortzea ere.
- Froga Ontologikoa: Perfektua den izaki bat existitu behar da derrigorrez, beraz, Jainkoa existitzen da, objektiboa da, eta pentsamendutik at.
Jainkoa egiaren bermea edo garantia bihurtzen da, eta horregatik, mundura bueltatzeko zubi baliagarria da.
Ondorioa
Descartesen asmoa filosofiari oinarri sendoa ematea da. Metodo bat proposatu zuen, kartesiarra, egiazko ezagutzak lortzeko balio zuena. Hainbat kritika jaso izan ditu, enpiristenak haien artean.