1917ko krisia Espainian: militarra, politikoa eta soziala
Resumen
Testuak 1917ko krisi multzoa aztertzen du Espainian: ejertzitoaren ezinegona eta Defentsa Batzordeak, Parlamentarioen Biltzarra eta gobernu-krisia, eta azkenik greba orokorra eta langile mugimenduaren erreakzioa. Ikasleak Errestaurazioaren krisiaren arrazoiak eta ondorioak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Ejertzitoaren ezinegona erreforma militarren proiektuagatik sortu zen, ofizial kopurua murriztu nahi zuelako, eta maila-igoerak Afrikako gerran parte hartzen zutenei ematen zitzaizkielako.
- Militarrek Defentsa Batzordeak eratu zituzten eta 1917an gobernuari ultimatuma luzatu zioten; gobernuak Armada legea onartu zuen.
- Gorteak itxita egon ziren 1917ko hasieratik, eta Cambók Bartzelonan Parlamentarioen Asanblada deitu zuen.
- Parlamentarioen Biltzarra uztailean batu zen, 70 diputaturekin, eta behin-behineko gobernu berria eratzea adostu zuen; gobernuak desegin egin zuen.
- UGT eta CNT sindikatuek greba orokorra deitu zuten, Espainiako lehen greba orokorra; 71 pertsona hil ziren eta 2.000 atxilotu.
- Krisi hau 1920ra arte luzatu zen ('Hirurteko boltxebikea') eta 'pistolerismoa' bezalako indarkeria sortu zen.
Krisi militarra eta Defentsa Batzordeak
Ejertzitoan ezinegona zabalduz joan zen arrazoi batzuengatik:
- Erreforma militarren proiektuak aldaketa sakona zekarren, ofizialen kopurua murriztea.
- Ejerzitoak bere protagonismoa aldarrikatu zuen eta soldaten igoera eskatu zuen.
- Haserrea agertu zen militarren artean maila-igoerak zirela eta, hau da, mailez igotzeko gobernuak Afrikako gerran parte hartzen zutenak lehenesten zituen.
Militar talde batzuk, aldarrikapenei indarra emateko asmoz, Defentsa Batzordeak eratu zituzten. 1917an, batzordeek ultimatuma luzatu zioten gobernuari. Honek, ejerzitoa berarengana eta erregearengana hurbiltzeko eta estatu kolpeen beldurra isiltzeko, Armada legea onartu zuen eskakizunei erantzuna emanez.
Krisi politikoa eta Parlamentarioen Biltzarra
1917ko hasieratik Gorteak itxita egon ziren. Defentsa batzordeen eraketa eta militarren matxinada aprobetxatuz, Datok zuzendutako gobernuari Gorteak berriro batzartzea eskatu zioten. Gobernuak ez zuen baiezkoa eman eta F. Cambók, Bartzelonan Parlamentarioen Asanblada baten deialdia luzatzeko aprobetxatu zuen. Helburua herrialdeak zituen erronka eta arazoei aurre egitea zen. Uztailean batzartu zen Parlamentarioen Biltzarra errepublikano, liberal, erregionalistak eta sozialistak ziren Gorteetako diputatuekin (guztira 70 diputatu joan ziren eta Gorteetan 760 ziren, beraz kopuru eskasa).
Biltzarrak behin-behineko gobernu berria eratzea adostu zuen, Gorteak berriro irekitzea edo Kataluniari autonomia onartzea, baina Gobernuak biltzarra desegin zuen eta separatista zela adierazi zuen.
Gizarte krisia eta greba orokorra
Garai horretan langile mugimenduaren indarra azaleratu zen. Gizarte-klaseen ezberdintasun, arazoek eta abar zirela eta, langileek haien eskaerak aurkeztu nahi zituzten. Momentuko gobernuburuak, Romanonesek, arazoak konponduko zituelarik agindu zuen, baina gobernu-krisiaren ondorioz, Datok hartu zuen buruzagitza eta Romanonesek esandakoa ahaztu zuen.
Egoera zail horretan, Espainiako UGT eta CNT sindikatuek greba orokorrerako deialdia aldarrikatu zuten (Espainiako lehen greba orokorra izango zenaren deia). Greba honek Asturiasen, Euskadin, Katalunian eta Madrilen izan zuen eragin nabaria; landa eremuetan, berriz, ez hainbeste.
Langile mugimenduaren indarraren aurrean, politikariak, burgesak eta militarrak beldur ziren eta gogor erantzun zuten: 71 pertsona hil ziren eta 2.000 atxilotu egon ziren. Horrez gain, ejerzitoak gobernuarekiko fideltasuna bermatzeko baliagarria izan zen langileen greba. Hemendik aurrera eta 1920. urtera arte (Errusiar Iraultza) ezegonkortasun urteak izan ziren eta "Hirurteko boltxebike" izenarekin ezagutzen da. Aldi honetan, Andaluziako landa eremuak garrantzia bereganatu zuen.
Errestaurazioko krisia argia zen, gizarte-indarkeria piztu zen herrialdean. Garai honetako fenomenoa izan zen "pistolerismoa", bai sindikatuen muturreko jarraitzaileek bai patronalek ordaindutako pistoleroek bultzatuta.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zergatik zegoen ezinegona ejertzitoan 1917an?
Erreforma militarren proiektuak ofizial kopurua murriztu nahi zuen, eta soldaduen igoera eta maila-igoerak Afrikako gerran parte hartzen zutenei ematen zitzaizkien, eta horrek haserrea sortu zuen.
Zer izan zen 1917ko greba orokorra?
Espainiako UGT eta CNT sindikatuek deitutako lehen greba orokorra izan zen, eta Asturias, Euskadi, Katalunia eta Madrilen eragin handia izan zuen, landa eremuetan ez hainbeste.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.