Al-Andalus eta Kristau Erresumak — Penintsulako Historia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,08 KB

Germaniar herriak eta Bizigodoen kokatzea

Germaniar herriak Hispaniara sartu ziren 409. urtean. V. mendearen lehen erdian Erromak mendebaldeko probintzien kontrola galdu zuen. Bizigodoak Galiako egoaldean kokatu ziren eta frankoak hegoaldean.

Frankoen garaipenak eta Bisigodoen erresuma

507. urtean frankoek Galia konkistatu zuten eta bisigodoak hegoaldera bota zituzten. Bisigodoek Hispaniaren hegoaldean erresuma berri bat sortu zuten: Toledoko Erresuma. Iparraldean frankoen presioa nabarmena zen. Sei mendez zehar bisigodoek Hispaniako konkistari ekin zioten.

Barne gatazka eta musulmanen inbasioa (711)

Nobleek Rodrigo hautatu zuten errege moduan. Witizaren semeek ez zuten aukeraketa onartu, eta nobleak bi bandotan agertu ziren erregetza lortzeko nahiarekin. Witizaren semeek laguntza militarra eskatu zioten Afrika iparraldeko gobernadoreari. 711. urtean musulmanak ejertzito txiki batekin penintsulan sartu ziren; Guadaleteko batailan Rodrigo hil zuten eta hamabost urte inguruan ia osoa konkistatu zuten.

Musulmanek konkistatutako penintsulari Al-Andalus izena jarri zioten.

Kristau erresumen sorrera eta erresistentzia-guneak

Inbasioaren ondoren inguruko bi guneetan erresistentzia sortu zen; hauek lehenengo erresuma kristauak izango ziren. Musulmanak penintsulan sartu ondoren, biztanleen gehienek lehengo tokietan bizitzen jarraitu zuten; baina batzuek iparaldeko eskualde menditsuetara joan ziren musulmanen aginte-eremutik alde egiteko. Gune horiek gero erresuma eta estatu independente bihurtu ziren.

Erresuma kristau nagusiak eta ekintzak

  • Kantabriar gunea: Kantabrian eta Asturian kokatua. Alfonso I (noble bisigodo bat)en erregealdian zehar espedizio ugari antolatu ziren.
  • Bere ondorengoek ere musulmanen kontra gogor borrokatu ziren; borroka hauei Birkonkista esan zitzaien.
  • Biztanle musulmanak egoaldera abiatu zirenez, Duero harana despopulatu geratu zen.
Duero harana, Leongo erresuma eta berrpopulatze-prozesua

IX. mendean zehar, Al-Andalus ahuldu eta barne krisian murgilduta zegoela, Asturiako erresumak Kantauriar mendikatearen eta Duero haranaren arteko lurraldeak menpe hartu zituen. Lurralde hori zainduago izateko Leongo erresuma hiriburu izendatzea erabaki zuten. Era berean, berpopulatze prozesuari ekin zitzaion.

XI. eta XII. mendeen bitartean Leon eta Gaztelak elkartu eta banatu egingo dira. 1072an Leongo Alfonso VI.a Gaztela eta Portugalgo errege izendatuko dute, lurraldeak agintari baten menpe utziz.

Portugalgo independentzia eta Gaztelaren hazkundea

XI. mendearen lehen erdian (1143) Portugalek bere independentzia lortuko du. XIII. mendean (1230) Leongo erresuma eta Gaztelako konderria behin betiko elkartu ziren: Gaztelako Erresuma indartuz joan zen; hemendik aurrera Gaztelako erresumak bere lurraldea hegoalderantz zabaldu zuen, Al-Andalus apurka-apurka konkistatuz.

Pirinioaldeko egoera eta Iruñeko Erresuma

Pirinioetako alde honetan frankoek ezarritako marka hispanikoa zegoen musulmanek konkistatutako lurraldeekin muga egiteko. Lurralde hau ere karolingioek konderritan banatu zuten. Eneko Aritzak Iruñeko Erresuma sortu zuen. Iruñeko erresuma gero eta indar handiagoa hartu zuen eta hegoalderantz zabaltzen hasi zen.

Antso III eta Iruñeko goren garaia

905etik aurrera dinastia berri batek erresuma zabaltzen eta indartzen joan zen. Dinastia honetako Antso III.a garaian Iruñeko erresumak bere garaiko nagusitasun handiena lortu zuen. Bere eragin politikoa Leongo erresumara, Lapurdira eta Nafarroara ere heldu zen. Antso III.ak bere garaiko erresumarik indartsuena lortu zuen.

Antso III.aren heriotzarekin (1035) erresuma bere semeen artean banatu zen eta bere eragin politikoa desagertu egin zen.

Ohar: Testu hau Historia narratiboko gertaeren kronologia eta tokiak laburbiltzen ditu, zuzendu eta egituratuta SEO eta irakurgarritasunaren helburuarekin.