Akuiferoen gazitzea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,2 KB


  1. planifikazio hidrologikoa: neurri teknikoak eta neurri politikoak

neurri teknikoak:

Era horretako neurrien kostu ekonomikoaz gainera, ingurumenean duten eragina kontuan hartuta, begi bistakoa da neurri horiek ezinbestekoak direnean baino ez dira hartu behar. Honako hauek dira aipagarrienak:

  • urtegiak

Ura denon eskura egon dadin, modu egokian kudeatu behar da. Espainian urtegiak eta arro hidrografikoen arteko ur-aldaketa edo isuri-aldaketa izan dira kudeaketa horren oinarriak.

  • Isuri- aldaketak

ura “sobera” duen arro batetik ura “faltan” duen beste batera ur-emari jakin bat eramatea da isuri-aldaketa.

Isuri aldaketak egiteko handiko azpiegitura lanak egin behar dira: adibidez, ura garraiatzeko hodiak jarri, tunelak egin, ura ponpatzeko estazioak eraiki.. Horrek guztiak ekosistemak kaltetzen ditu, eraikuntza-lanak direla eta era askotako kutsadura sortzen da, paaisaiari eragiten diote, etab.

  • Itsasoko ura gezatzea

Bi sistema hauek erabiltzen dira itsasoko ura gezatzeko:

  • Lurruntzea eta kondentsazioa (destilazioa); lortzen den ura purua denez, zenbait gatz gehitu behar zaizkio edangarri egiteko.

  • Alderantzizko osmosia; presio eraginez, ura mintz erdi iragazkorrean zehar igaroarazten da. Gatzgabetutako uraren ekoizpenari dagokionez, Espainia laugarren herrialdea da munduan, Saudi Arabiaren ondoren.

  • akuiferoen ustiaketa

Ur-premiak asetzeko akuiferoen ustiaketa neurri egokia da, baldin eta zentzuz egiten bada. Baina, gaur egun, ur gehiegi ateratzen da horietatik, gero eta premia gehiago eta larriagoak daudelako nekazaritzan, industrian eta bestelako jardueratan. Horren ondorioz, etengabe ari da akuiferoaren ur-maila jaisten, eta kalitateak txarrera egin du, ezinbestean. Luzaroan horrela jarraituz gero, nekez berreskuratu ahal izango dira akuiferoak, eta horietako batzuk behin betiko lehortu dira.

  • Beste irtenbide batzuk

  • Ihintza jaso eta lurpeko biltegietan gorde

  • ur-biltegiak estali, lurruntzea saihesteko

  • euri artifiziala sortu: “azeleratzaile hidrologiko”delakoek edo hegazkinek zilar-gatzen bidez eragina. Horiek kondentsazio guneen modura jarduten dute. 2006an Txinan erabili zen sistema hori atmosferako kutsadura garbitzeko.

neurri politikoak

  • uraren erabilera eta kudeaketa arautzen dituzten legeak aldarrikatu behar dira.

  • eskuragarritasuna bermatzea, bai kopuruari bai kalitateari dagokionez

  • Ura modu arrazionalagoan erabiltzea

  • Baliabideak behar bezala babestea

  • Ingurumena ez hondatzea

  • agenda 21: Nazio batuek 1989ko abenduan, abian jarritako egitasmoa, garapen iraunkorra sustatzeko helburuarekin.

  • ur-eskasiaren arazoari erantzun orokorra ematen diren nazioarteko konferentziak antolatzea.


Entradas relacionadas: