Espainiako klima mediterraneoen ezaugarriak eta landaredia
Resumen
Dokumentuak Espainiako klima nagusiak deskribatzen ditu: klima ozeanikoa, negu biguneko klima mediterranearra, klima mediterranear kontinentala eta mediterranear erdi-elkorra. Klima bakoitzeko kokapena, tenperatura eta prezipitazio faktoreak eta lur mota eta landaredia azaltzen ditu. Ikasleak klima bakoitzaren arrazoiak eta landaredi ohikoenak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Klima ozeanikoa penintsularen iparraldean dago, tenperatura-bitarte txikia eta prezipitazio ugariak dituela (800 mm baino gehiago urtean).
- Negu biguneko klima mediterranearra kostaldean dago eta udako lehortea eta udazkeneko prezipitazio maximoa ditu.
- Klima mediterranear kontinentala penintsularen barnealdean dago; tenperatura-bitarte handiak eta negu hotzak ditu, itsasoaren eraginik gabe.
- Mediterranear erdi-elkorrak 300 mm baino prezipitazio gutxiago jasotzen ditu, hego-ekialdean eta Ebroko depresioan.
- Eremu mediterraneoko baso nagusia hosto iraunkorrekoa da, landaredi esklerofiloa eta xerofitoa da, eta pinuak eta artea nagusi dira.
- Mediterranear erdi-elkorrean landaredia urria da eta estepa eta sastrakak nagusitzen dira, esaterako ezkaia, espartzua eta kaktusak.
Klima Ozeanikoa
Kokapena
Penintsularen iparraldean.
Tenperatura Faktoreak
- Tenperatura-bitarte txikia: 15 ºC
- Uda freskoak (20 ºC baino baxuagoak)
- Negu epelak/moderatuak (6 ºC-tik gora)
- Barrualderago neguko tenperatura-bitarteko handiagoa
- Batez besteko tenperatura: 12 ºC-14 ºC = Klima epela
- Faktoreak:
- Itsasoa: tenperatura erregulatu
- Latitudea: latitude epelean → Klima epelean
- Fronte polarra: fronte polarrak euria eta tenperaturen jaitsiera eragin
- Erliebea: geroz eta altuago itsasoarekiko, orduan eta hotzagoga
Prezipitazioak-faktoreak
- Erliebea: mendiek eragiten dute horrelako prezipitazio kopurua egotea urte guztian zehar. Lainoek mendi batekin topo egitean, lainoa deskargatzea eragiten du. Lainoak oztopatu.
- Mendebaldeko haizea: ozeanotik datorren haizea. Hezetasuna ekarri.
- Fronte polarra: fronte polarrak tenperaturen jaitsiera eragiteaz gain, prezipitazioa dakar; itsasoa: hezetasuna sortu.
- Ugari eta erregularrak
- Urtean 800 mm baino gehiago = eremu hezea
- Egun euritsuak 150 baino gehiago
- Prezipitazio gehien neguan
- Faktoreak: erliebea, mendebaldeko haizea, fronte polarra, itsasoa
Lur mota eta landaredia
Eremu eurosiberiarra:
- Baso hosto galkorra:
- Beheko aldeetan: Hariztia
- Goian: Pagaldia
- Alde ertainean: baso mistoa → pagoa eta haritza + beste batzuk (hosto galkorrekoak denak)
- Espezie hidrofiloak daude baso tropofilotan (aldakorra)
- Hosto handiak eta udazkenean erortzen direnak dituzte zuhaitz garaiak, enbor zuzen eta leuna dutenak.
- Hosto iraunkorrekoak → pinua eta eukaliptoa
- Sastrakadiak: otea, txilarra, goroldioa...
- Belardiak: lurraren kolorea
- Arreska koloreko lurra (pardo)
Negu Biguneko Klima Mediterranearra
Kokapena
Kostalde mediterranearrean (Balear Uharteak, Ceuta, Melilla, Andaluzia).
Tenperatura Faktoreak
- Zabaltasun termikoa: 14 ºC
- Batez bestekoa 14/16 ºC edo gehiago = klima epela
- Uda beroak (22 ºC-tik gorakoak) → Uda lehorrak
- Negu leunak (hilabeterik hotzenean 10 ºC inguru)
- Faktoreak:
- Latitudea: latitude epelean → Klima epelean
- Itsasoa: tenperatura erregulatu
- Saharako haizea: Tenperaturak igo egiten ditu eta haize beroa dakar
Prezipitazioak-faktoreak
- Urriak eta desberdintsuak: 800 eta 300 mm bitartean = eremu lehorra
- Udako lehortea
- Maximo nagusia udazkenean gertatzen da:
- Faktoreak:
- Borrasken eragina: Zirkulazio atmosferikoagatik, borraskak iristen dira, gehienbat udazkenean
- Tanta hotzaren eraginez sortutako prezipitazioa: Udan ematen den fenomenoa, bapateko frontea iristen da, eta egunetan deskargatzen aritzen da, uholdeak egoten dira
- Itsasoa (Mediterraneoa) → Hezetasuna
- Faktoreak:
Lur mota eta landaredia
Landaredia: Eremu mediterraneoa.
- Baso hosto iraunkorra da baso mediterranearra:
- Landaredi esklerofiloa (hosto eta zurtoin gogorrekin) eta xerofitoa (lehorte-egoerara egokituta, hosto eta zurtoin lodituta ura gordetzeko), gainera sustraiak oso zabalduta dituzte.
- Hosto txikiak, gogorrak, arantzatsuak, erretxinazko edo gomazko geruza babeslearekin.
- Azal lodia eta zimurtuta
- Artea eta artelatza nagusiki: Pinuak (pinazi eta aleppo) bigarren mailako landare formazioak
- Erriberetako basoak (hosto galkorrekoak): haltza, lizarra, makala dira nagusiki egoten diren arbolak, hosto galkorrekoak eta hezetasun hori beharrezkoa dutenak.
- Sastrakadiak hauexek dira:
- Makia (bi metrotik gora ageri dena eta zuhaixka formazio oso trinkoa dena) ageri zaigu. Bertako landare ezagunenak dira: txilarra, legeltxorra, otabera.
- Bestalde, garriga ere ageri da (erromeroa, ezkaia, izpilikua).
Klima Mediterranear Kontinentala
Kokapena
Penintsularen barnealdean.
Tenperatura Faktoreak
- Bitarte handiak: 16 ºC-tik gorakoak (18 ºC, 19 ºC)
- Negu hotzak, uda beroak
- Batez bestekoa epela: 12 ºC-13 ºC = klima epela
- Faktoreak:
- Kontinentaltasuna (ez da itsasoaren eragina nabari → itsasoak ezin ditu tenperaturak erregulatu)
- Latitudea (gune epeleko tokia izatean, klima epela)
- Mesetaren altitudea (tenperaturak ezin dira leundu)
Prezipitazioak-faktoreak
- 800-300 mm bitartekoak = eremu lehorra
- Mesetan eta Ebroko sakonunean urriagoak dira erliebearen oztopo eraginagatik
- Faktoreak: erliebeak oztopatzen duelako (erliebeak eragiten du prezipitazio gutxi egotea), eta daudenean prezipitazioak, hauek konbektiboak (lurrazala bero dago, eta dagoen berotasunarekin hezetasuna lurrundu eta euria egin) dira, beroagatik.
Lur mota eta landaredia
Landaredia: Eremu mediterranearra, berezitasunekin.
- Baso hosto iraunkorra da baso mediterranearra:
- Landaredi esklerofiloa (hosto eta zurtoin gogorrekin) eta xerofitoa (lehorte-egoerara egokituta, hosto eta zurtoin lodituta ura gordetzeko), gainera sustraiak oso zabalduta dituzte.
- Hosto txikiak, gogorrak, arantzatsuak, erretxinazko edo gomazko geruza babeslearekin.
- Azal lodia eta zimurtuta
- Artea eta artelatza nagusiki: Pinuak (pinazi eta aleppo) bigarren mailako landare formazioak
- Erriberetako basoak (hosto galkorrekoak): haltza, lizarra, makala dira nagusiki egoten diren arbolak, hosto galkorrekoak eta hezetasun hori beharrezkoa dutenak.
- Sastrakadiak hauexek dira:
- Makia (bi metrotik gora ageri dena eta zuhaixka formazio oso trinkoa dena) ageri zaigu. Bertako landare ezagunenak dira: txilarra, legeltxorra, otabera.
- Bestalde, garriga ere ageri da (erromeroa, ezkaia, izpilikua).
- Dehesak
Mediterranear Erdi-elkorra
Kokapena
Penintsulako hego-ekialdea eta Ebroko depresioa.
Tenperatura Faktoreak
- Tenperatura epelak: (17 ºC inguru)
- Hego-ekialdean (estepa beroa): adibidez, Murtzian
- Urteko batez bestekoa 17-18 ºC
- Negu oso leunak (tenperaturak: 10 ºC-tik gorakoak)
- Barrukaldean (Mantxaren ekialdean eta Ebron): estepa hotza:
- Urteko batez bestekoa 17 ºC baino gutxiago
- Neguan: 6 ºC eta 10 ºC bitartean eta 6 ºC eta -3 ºC bitartean
- Faktoreak:
- Itsaso mediterraneoak → Tenperaturak leundu
- Latitudea → Klima epela (beroagoa)
- Afrikako haize lehorrak eta beroak (Saharakoa...)
Prezipitazioak-faktoreak
300 mm-ra ez dira heltzen.
Faktoreak:
- Zirkulazio atmosferikoa (Saharako haizea, mendebaldeko aire lehorra erliebearen eraginez deskargatu duelako)
- Erliebea
Lur mota eta landaredia
Landaredia: Eremu mediterranearra (barietate lehorrak) → landaredi urriagoa eremu mediterranearra baino -- Makia eta garrigaren degradazioz → landaretza gutxitzen doa, lehortearen ondorioz, estrepa (lur asko ikusten da, ia ez dago landaredia) ere ager dakiguke, bertan behe belarrak, sastraka arantzatsu baxu, lurzoru txiroetan, nagusi direlarik eta zabaldurik dauden espezieak dira: ezkaia, espartzua, kaktusak… (sastrakak gehienbat).
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein klima da penintsularen iparraldean?
Penintsularen iparraldean klima ozeanikoa dago. Tenperatura-bitarte txikia, uda freskoak eta prezipitazio ugariak ditu urte osoan zehar.
Zein dira mediterranear erdi-elkorraren prezipitazio ezaugarriak?
300 mm baino gutxiago jasotzen ditu. Hego-ekialdean eta Ebroko depresioan kokatzen da, eta Saharako haizeak eta erliebeak eragiten dute lehortasuna.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.